Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko mar. 20a, 10:40
Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

aretxabaleta
> Urko Menaia kantautorearen
emanaldia martitzenean Zaraian
Urko Menaia donostiarrak euskal kantu tradizionalak jorratzen ditu eta horren lekuko dugu haren Herri kantak izenburuko diskoa. Martitzenean Aretxabaletako Zaraia aretoan izango dugu, 19:30ean. Sarrera, doan.

arrasate
> Metal kontzertuak gaur eta bihar 3.60 aretoan
Bermeoko Ost, Andoaingo Kudai eta Bergarako Rotten Tennagers gaur; bihar, zapatua. Marthyrium, Eldereon eta Profundis Tenebrarum.
Bi kontzertuak, 22:30ean. Gaurko sarrerak 5 eurotan salgai eta zapatuko kontzerturako 10 eurotan.

arrasate
> 'Una tarde con Sabina'
domekan Gure Lekun
Joaquin Sabinaren tributu taldea.
Domekan, martxoaren 22an, Gure Leku tabernan, 19:00etan.

bergara
> Ama Say eta Yakuzi, hurrengo astean
Txapa Irratiak antolatutako kontzertua.
Datorren zapatuan, martxoaren 28an, gaztetxean, 22:30ean.

Antzerkia

arrasate

> 'Ahuntza edo nor da Silvia?' antzezlana domekan Amaia antzokian

Txalo taldeak Edward Albee egilearen lana egokitu du. Maitasunaren, jeloskortasunaren eta idealen zentrora doan tragedia horretan, Ramon Agirre, Ane Gabarain eta Asier Hormaza dira protagonista nagusiak. Domekan, 19:30ean.

 

bergara
> 'Jaque' antzezlana gaur Zabalotegin
Oihulari Klown taldearen azken antzezlana dugu Jaque. Virginia Imazek zuzenduta, Amaia Arriaran bergararra, Anduriña Zurututza, Jose Carmelo Muñoz, Andoni Egaña eta Txefo Rodriguez dira aktore protagonistak. Umorea tarteko, gizarteari kezka eragiten dioten gai serio eta potoloak jorratzen dituzte: kontsumoa, berotze globala eta beste hainbat. Gaztelaniazko bertsioa egingo dute gaur.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 22:30ean; sarrerak 5 eurotan.


aretxabaleta
> Haur ikuskizuna
Kukubiltxoren Dir-dir, Korrika Kulturalaren barruan.
Bihar, zapatua, Zaraia aretoan, 17:00etan.

Ipuinak


eskoriatza
> Umeendako ipuin kontaketa saioa
Giza baloreak lantzeko kontaketa izango da. Bereziki umeei zuzendutako emanaldia; nagusiei ere gonbidapena luzatzen diete antolatzaileek.
Eguenean, hilak 26, Udal Liburutegian, 18:00etan.
Erakusketak

aretxabaleta
> 'Emakumeak aniztasunean'
Emakumeen Egunaren inguruan antolatuta.
Arkupen, martxoaren 22ra arte. Aste barruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.

aretxabaleta
> Manolo Urtubiren argazkiak
Guztira 25 argazki ipiniko ditu ikusgai Aretxabaletako argazki taldeko kideak.
Arkupen, martxoaren 23tik apirilaren 20ra. Aste barruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.

Hitzaldiak

Bergara
> Nafarroari buruzko hitzaldia Luis Mari Martinezekin
Navarra como paradigma hitzaldia egingo du Luis Mari Martinez Garatek.
Eguaztenean, hilak 25, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

eskoriatza
> 'Bizkarrezurra eta nerbio sistema' hitzaldia
Andrea Larrañaga kiropraktikoaren eskutik.
Martitzenean, hilak 24, 18:30ean, Ibarraundi museoan. Amuska Emakume Elkarteak eta Bizikasik antolatuta.

Proiekzioak

bergara, arrasate
> 'Bidaia intimoak'
dokumentala
Korrika Kulturalaren barruan.
Martitzenean, hilak 24, Zabalotegin, 19:00etan. Eguaztenean, hilak 25, Kulturaten, 19:00etan.


arrasate
> Film laburren emanaldia
Topagunearen VI. Film Laburren Zirkuituko lanak.
Eguenean, martxoaren 26an, 19:00etan, Kulturaten.

Ikastaroak


bergara
> Tokitsu-Ryu eskolako tai-chi ikastaroa
Oscar Gutierrez Espainiako zuzendari teknikoak zuzenduko du saioa.
Martxoaren 28an Ipintza institutuan, 10:00etatik 13:00etara. Izenematea eta argibideak: 653 72 29 31.

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak.
Izena emateko Arkupera deitu behar dute interesatuek: 943 08 10 01.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Apirilaren 23an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

arrasate
> Hasiberriei zuzendutako taila ikastaroa
Hasierako maila martxoaren 23tik aurrera, Arrasateko Tailaginen Elkartean (Erguin 19, behea).
Izenematea 620 17 42 55 (Jose Mari) telefono zenbakian.

eskoriatza
> Gatazkak konpontzeko ikastaroa
Gurasoei zuzendutako ikastaroa, apirilean eta maiatzean. Ikastaroa lau saiotan egingo da kultura etxean, eguenetan, 18:00etatik 19:30era. Maria Eugenia Ramosek, Gizagune fundazioko kideak, zuzenduko ditu saioak.
Matrikularen prezioa 10 eurokoa da. Izenematea Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 71 31 36 telefonoan, martxoaren 27a baino lehen.

eskoriatza
> Masaje bateratua, Jose Luis Armendiarekin
Mendebaldeko masajea (lasaigarria-kiromasajea) eta ekialdekoa (digitopuntura-yoga pasiboa) bateratzea izango du helburu.
Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, eguenero, 17:45etik 19:45era kultura etxean. Prezioa: 40 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 8.

bergara
> Kultura Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu
Break dancea (apirila, maiatza eta ekaina; egubakoitzetan, 19:00-21:00); eskulanak eta larrua (apirila, maiatza eta ekaina; eguaztenetan 18:30-20:30); zeruko izarrak ezagutzen (apirilak 28 eta maiatzak 5; 19:00-21:00) eta sendabelarrak (maiatzeko eguenetan; 18:30-20:30).
Izena emateko epea martxoaren 28ra arte zabalik dago kultura etxean. Argibide gehiago 943 77 91 59 telefono zenbakian.

oñati
> Txalaparta ikastaroa
apiriletik aurrera
Jose de Azpiazu Musika Eskolak txalaparta ikastaroa antolatu du. Ikastaroak bi hilabeteko iraupena dauka eta Xabier Arakama Trikizio izango da irakaslea.
Izenematea martxoaren30era arte dago zabalik. 14 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago ikastaroa. Argibideak 943 78 31 74 telefono zenbakian.

Arrasate
> Biodantza ikastaroak
Rakel Ampudia eta Carlos Orellana dira irakasleak.
Argibideak eta izenematea: biodanzavitoria@gmail.com edo 679 495 836 telefono zenbakian.

Erakusketa

bergara
> Jose Luis Gonzalez Pazosen eskulturak Aroztegi aretoan
Jose Luis Gonzalez Pazosen Zuria izeneko eskultura erakusketa ikusgai dago Aroztegin. Bihar, zapatua, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era izango da aretoa zabalik. Domekan, goizez bakarrik, 12:00etatik 14:00etara.

Lehiaketak

bergara
> Mendekoste jaietako kartel lehiaketa
Pazkoetako egitarauaren azala egiteko lehiaketa deitu du Bergarako Udaleko Kultura Sailak. Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Irabazleak 600 euro jasoko ditu.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 28 arte dago zabalik. Argibideak Bergarako kultura etxean, 943 77 91 59 telefono zenbakian.

debagoiena
> Ziberkomiki lehiaketa deitu du Diputazioak
Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak ziberkomikien eskola lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleek har dezakete parte. Lan onenendako sari bikainak izango dira.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. Argibide gehiago www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia webgunean.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik.Argibideak 943 79 41 39 telefono zenbakian.

debagoiena
> Elkar argitaletxeak ipuin ilustrazio lehiaketa deitu du
Hamar urte arteko haurrei zuzendutako lehiaketa. Joxan Ormazabalen Hitz eta zaunka ipuin argitaragabea ilustratuz saria irabazteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Argibideak Elkar liburu dendetan edo www.elkar.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak