Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko mar. 13a, 12:15

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

bergara
> 'Miserableak' musikala zapatuan,
Musika Eskolaren 25. urteurrenean
Bergarako Musika Eskolaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan, Miserableak ikuskizuna bihar, zapatua, Udal Pilotalekuan, 19:00etan eta 20:30ean. Sarrerak 15 eurotan eta 12 eurotan eskuratu ahal izango dira.


eskoriatza
> The Wet Band gaur eta The Auambas zapatuan
Aitzorrotz kultura elkarteak antolatuta. The Wet Band taldeak azken Danbaka lehiaketa irabazi zuen. The Auambas bizkaitarrak Idiazabalgo pop-rock lehiaketan nagusitu ziren.
Gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua, Inkernu tabernan, 22:30ean.

aretxabaleta
> Txistu emanaldia eguaztenean
Lizarra Musika Eskolako taldearen eskutik.
Eguaztenean, martxoaren 18an, Zaraia aretoan, 18:30ean.

Oñati
> Bi kontzertu gaztetxean datorren astean
Eguaztenean, hilak 18, Leave it to me eta Sospechosos; zapatuan, hilaren 21ean, Klinesa Ta Kakarrastua Kumunzuluan eta Klavo Oxidado.
Eguaztenean 19:00etan eta zapatuan 18:00etan.

arrasate
> Elizondoko Banda eguenean Amaia antzokian
Arrasateko Musika Eskolak eta Elizondokoak antolatutako elkartruke musikalaren barruan.
Eguenean, martxoaren 19an, Amaia antzokian, 19:30ean.

Antzerkia

arrasate
> 'Nora zoaz, Txanogorritxu?' umeendako antzezlana bihar, zapatua
Deabru Beltzak taldearen eskutik, haurrei zuzendutako antzezlana izango da zapatuan Amaia antzokian, 18:00etan. Ipuinaren bertsio aske horretan denetik gerta daiteke eta dena gertatzen da; ustez ez dauden pertsonaiak egotea, adibidez.
bergara
> 'Jaque' helduendako antzezlana martxoaren 20an
Oihulari Klown taldearen eskutik.
Datorren egubakoitzean, hilak 20, Zabalotegiko aretoan, 22:30ean.

Ipuinak

aretxabaleta
> Gaztetxoendako ipuinak, Maite Francoren eskutik
Ipuin kontaketa saioa egingo du Maite Francok.
Bihar, zapatua, Arkupen, 11:30ean. Sarrera doan.

Erakusketak

aramaio
> Gervasio Sanchez kazetariaren argazkiak udaletxean, domekara arte
Bizitza minatuak izenburupean, Gervasio Sanchezen erakusketak pertsonen kontrako minak salatzea du helburu. Zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:00etara eta domekan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.

bergara
> 'Nafarroa, euskal estatua' erakusketa
Nabarraldek antolatuta.
Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, martxoaren 15era arte.  Martitzenetik egubakoitzera: 18:00–20:00. Zapatuak eta domekak: 12:00 – 14:00;  18:00–20:00.

aretxabaleta
> 'Emakumeak aniztasunean' erakusketa
Emakumeen Egunaren inguruan antolatuta.
Arkupen, martxoaren 22ra arte. Aste barruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.

bergara
> Jose Luis Gonzalez Pazosen eskulturak
Zuria izenburupean, hainbat lan jarri ditu ikusgai.
Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan 12:00 – 14:00 eta  18:00-20:30 eta domeketan: 12:00 –14:00.

Hitzaldiak

Bergara
> Nafarroari buruzko hitzaldia Floren Aoizekin
1512-2012. Independentziaren galera izenburuko hitzaldia egingo du Aoizek.
Martitzenean, hilak 17, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.


eskoriatza
> 'Bizkarrezurra eta nerbio sistema' hitzaldia
Andrea Larrañaga kiropraktikoaren eskutik. Antolatzaileak: Amuska Emakume Elkartea eta Bizikasi.
Martxoaren 24an, 18:30etik 19:30era.

Proiekzioak

debagoiena
> Film laburren emanaldia
Topagunearen VI. Film Laburren Zirkuitua martxan da. Ondoko lanak ikusteko aukera izango da: Berde; Musika; Kabia; Egiatik gezurrezko bizitzara; Poema baten irakurketa Euskal Herrian; PD Ondo ibili (alboan Yera Sanchez aretxabaletarra, egileetako bat), Bankuaren lapurreta eta Iban del Campo arrasatearraren Lo bakarrik.
Gaur, egubakoitza, Bergarako Zabalotegi aretoan, 19:30ean; Arrasaten martxoaren 26an, 19:00etan, Kulturaten; Antzuolan apirilaren 4an, Torresororoan, 19:00etan.

aretxabaleta
> 'Mujeres en la diversidad'
Martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren inguruan antolatuta.
Martitzenean, martxoaren 17an, Zaraia aretoan, 19:30ean.

Ikastaroak

Aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak.
Izena emateko Arkupera deitu behar dute interesatuek: 943 08 10 01.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Apirilaren 23an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

arrasate
> Hasiberriei zuzendutako taila ikastaroa
Hasierako maila martxoaren 23tik aurrera, Arrasateko Tailaginen Elkartean (Erguin 19, behea).
Izenematea 620 17 42 55 (Jose Mari) telefono zenbakian.

eskoriatza
> Masaje bateratua, Jose Luis Armendiarekin
Mendebaldeko masajea (lasaigarria-kiromasajea) eta ekialdekoa (digitopuntura-yoga pasiboa) bateratzea izango du helburu.
Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, eguenero, 17:45etik 19:45era kultura etxean. Prezioa: 40 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 8.

bergara
> Kultura Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu
Break dancea (apirila, maiatza eta ekaina; egubakoitzetan, 19:00-21:00); eskulanak eta larrua (apirila, maiatza eta ekaina; eguaztenetan 18:30-20:30); zeruko izarrak ezagutzen (apirilak 28 eta maiatzak 5; 19:00-21:00) eta sendabelarrak (maiatzeko eguenetan; 18:30-20:30).
Izena emateko epea martxoaren 28ra arte zabalik dago kultura etxean. Argibide gehiago 943 77 91 59 telefono zenbakian.

aramaio
> GPSa erabiltzen ikasteko ikastaroa Udalarekin
Udalak GPS bat erosi du, hainbat aukera ematen dituena: iparrorratza, altimetroa, mapak eta bailarako interes puntuak zehazteko aukera. Hori horrela, kultura eta kirol taldeei erabiltzeko aukera ematen die Udalak; betiere, erabiltzeko ikastarotxo bat egin beharko dute. Ikastaroa martxoaren 19an izango da.
Izena emateko epea martxoaren 16ra arte dago zabalik. 945 44 50 16.

bergara
> Familia enpresaren iraupenerako tresnak
Jardunaldien hirugarren jardunaldia astelehenean, martxoaren 16an, Miguel Altuna institutuan, 16:00etatik 19:30era.
Argibideak eta izenematea: 943 00 03 09 telefono zenbakian edo  avaqueriza@camaragipuzkoa.com helbide elektronikoan.

oñati
> Ikastaroak KZGunean
martxoan zehar
Hainbat ikastaro egingo dituzte datozen egunotan.
Izenematea 943 71 83 20 telefono zenbakian egin daiteke. Argibide gehiago www.kzgunea.net webgunean.

Arrasate
> Biodantza ikastaroak
Rakel Ampudia eta Carlos Orellana dira irakasleak.
Argibideak eta izenematea: biodanzavitoria@gmail.com edo 679 495 836 telefono zenbakian.

Lehiaketak

bergara
> Musika moderno lehiaketan parte hartzeko azken egunak
Bergarako Musika Eskolak antolatuta. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi kantu aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa modalitate bakar batera mugatu dute, musika modernora, alegia: popa, rocka, bluesa, soula... Irabazleak 400 euro irabaziko ditu eta publikoaren saria jasotzen duenak, 200 euro.
Lanak entregatzeko epea martxoaren 16ra arte zabalik. Argibideak Bergarako Musika Eskolan, 943 76 57 80 telefono zenbakian.

debagoiena
> Ziberkomiki lehiaketa deitu du Diputazioak
Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak ziberkomikien eskola lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleek har dezakete parte. Lan onenendako sari bikainak izango dira.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. Argibide gehiago www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia webgunean.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da gaia. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik.Argibideak 943 79 41 39 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak