Musika
Oñati
The Warlocks taldearen kontzertua
Psikodeliaren maisuek Heavy deavy skull lover izeneko laugarren lana aurkeztuko dute Oñatin egingo duten saioan. Gaztemaniak 2007ren barruan dago kontzertua. Bat baino gehiago aho zabalik geratuko da Los Angelesko taldeak egiten duen musikarekin.
Gaur, egubakoitza, 22:30ean, gaztelekuan,
Arrasate
The Restarts britainiarrek kontzertua egingo dute
Londresko The Restarts taldearekin batera, kontzertu berean, Trayuka eta Akrata taldeek jardungo dute.
Gaur, egubakoitza, 22:00etan, 3.60 aretoan.
Atxondo
Golpe de Estado oñatiarrek kontzertua egingo dute
Infernuko Panpinak eta Artobixarra taldeekin batera egingo dute emanaldia.
Gaur, egubakoitza, 22:00etan, gaztetxean.
Arrasate
The Zucchinis taldeak kontzertua egingo du
Gure Leku tabernan egingo du taldeak saioa.
Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Bergara
Andoaingo Alberto Agirre abesbatzak saioa egingo du
Bergarako Aritzeta abesbatzak Andoainen egindako kontzertuaren trukea da emanaldi hori.
Bihar, zapatua, 19:45ean, Santa Marina parrokian.
Bergara
Disko jartzaileek saioa egingo dute Go-Jamen eta Jamen
Pablo Akaros eta Haitz disko jartzaileak arituko dira bihar, zapatua, 23:00etan, Go-Jamen. Eguaztenean, berriz, Net 24, AlexUnder eta Damian Schwartzek jardungo dute 00:00etan, Jamen.
Bergara
Disko jartzaileek saioa egingo dute Ziripot tabernan
Ibai eta Papi disko jartzaileek jardungo dute.
Bihar, zapatua, 23:00etan, Ziripot tabernan.
Bergara
Gasteizko bi taldek kontzertua egingo dute gaztetxean
Exhale eta Eorann taldeek egingo dute gaztetxeko emanaldi hori.
Bihar, zapatua. 22:30ean.
Arrasate
Disko jartzaileek saioa egingo dute 3.60 aretoan
Lalas disko jartzaileak jardungo du.
Bihar, zapatua, 04:00etan.
Bergara
Apocalyptica taldeak kontzertua egingo du
Biolontxelorik heavyenak entzuteko aukera izango da Jam aretoan. Helsinkiko taldeak Worlds Collide azkeneko lana aurkeztuko du.
Bihar, zapatua, 21:00etan.
Antzerkia
Eskoriatza
'La gota gorda' delako antzezlana Txalo antzerki taldearekin
Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira antzezlaneko bi aktoreak.
Gaur, egubakoitza, 22:30ean, unibertsitatean.
Elgeta
Ipuin kontalari saioa egongo da liburutegian
10 urtetik gorako umeendako da emanaldia.
Gaur, egubakoitza, 18:00etan.
Arrasate
Igor de Quadra mimoak emanaldia egingo du
Methology delako ikuskizuna egingo du. Irudietan, objektuetan eta mimoan oinarritutako antzezlana da. Bere burua ezagutu nahi duen aktore batek bidaia subrealista eta absurdoa erakutsiko du Igor de Quadrak lan horretan. AEDk antolatu du saioa Debaguneko kultura zirkuituaren barruan.
Gaur, egubakoitza, 22:30ean, Kulturaten.
Elgeta
Leo Bassi aktore ezagunak emanaldia egingo du
Iaz izan zen lehenengoz Bassi Elgetan eta aurten errepikatu egingo du. Oraingoan Instintos ocultos delako ikuskizunarekin dator.
Bihar, zapatua, 22:30ean, Espaloian.
Hitzaldiak
Aretxabaleta
'Begiak bizitzaren leiho' delako hitzaldia
Basotxo erretiratuen elkarteak antolatu du hitzaldia eta Manuel Solorzanok egingo du.
Abenduaren4an, martitzena, 17:30ean, Basotxo erretiratuen elkartean.
Antzuola
AHTren gaineko berbaldia AHT Gelditu! Elkarlana taldekoekin
Hizlariak izango dira Mila Elortza eta Hilario Manzanedo eta berbaldiaren izenburua da AHTren gaineko informazioa: trazadura eta eraginak.
Abenduaren 4an, martitzena, 19:30ean, Olaran etxean.
Leintz gatzaga
Bularreko minbiziaren gaineko hitzaldia
Katxalin elkarteko kideek egingo dute berba eta nahi duten guztiendako irekia da.
Abenduaren 11n, martitzena, 18:00etan, kultura etxean.
Erakusketak
Bergara
Margo erakusketa berria Nahikari tabernan
Juan Gonzalez de la Cuestaren margo erakusketa ikusgai egongo da aste bukaeratik aurrera.
Abendu bukaera arte.
Elgeta
Idoia Azkarate margolariaren erakusketa
Bergarako marrazkilariak astelehenean irekiko du erakusketa.
Abenduaren 21era arte, Espaloia kafe Antzokian.
Eskoriatza
Euskal jostailuen erakusketa egingo dute
Erakusketaren helburua da gurasoei eta haurrei euskal jostailuak ezagutzera ematea.
Abenduaren 3tik 5era, 17:00-20:00 ordutegian, kultura etxean.
Eskoriatza
'Eskoriatzako mendi buzoiak iruditan'
Horixe da Juan Luis Zubizarretaren argazki erakusketaren izenburua.
Abenduan barrena egongo da ikusgai, Inkernu tabernan.
Bergara
Filatelia eta musika erakusketa batean batuta
Batetik, Bergarako Filatelia Elkarteak zigiluak erakutsiko ditu, eta, bestetik, Bergarako Udal Musika Bandak argazkiak erakutsiko ditu.
Abenduaren 16ra arte, Aroztegin.
Arrasate
'Azala-azalaren kontra' delako erakusketa
Gaztesareko Sextabaida gunetik antolatutako erakusketa da; Euskal Herriko gazteen eta sexualitatearen inguruko eztabaidaren harira egindako argazki erakusketa.
Hilaren 30era arte, Kulturaten.
Bergara
Nieves Medela arrasatearraren lanak Nahikari tabernan
Arrasateko margolariak olio-lanak zintzilikatuko ditu Nahikariko paretetan.
Azaro bukaerara arte.
Lehiaketak
Bergara
Amodiozko gutunen 16. lehiaketa deitu du Jardunek
Ohikoa den moduan, lan guztiek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Lehiaketan, 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte. Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orrian, eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. Bestalde, SMS bidezko mezuen lehiaketa ere deitu dute. Argibide gehiagorako deitu Jardun elkartera (943 76 36 61) edo www.jardun.net webgunera ere jo daiteke. Beti bezala, sari banaketa ekitaldia San Valentin egunean, otsailaren 14an egingo dute, kultura etxean.
Gutunak aurkezteko mugaeguna da urtarrilaren 6a.
Ikastaroak
Aretxabaleta
Kontakt-inprobizazio ikastaroa antolatu du Jaiki elkarteak
Abenduaren 15ean eta 16an izango da ikastaroa. Trinkoa izango da eta hastapen eta sakontze mailak emango dituzte. Olaff Kehlerrek emango ditu eskolak eta izango dira kirol etxeko gimnasioan. Prezioa da 30 euro langileendako eta 25, gainerakoendako.
Izena eman behar da Aretxabaletako Azkena tabernan hilaren 12a baino lehen. 10 euro aurreratu behar dira.
Bergara
Erakusleiho lehiaketa deitu du Udalak, Gabonen atarian
Herriko denda guztiak hartuko dira aintzat, aurrez izena eman barik. Erakusleihoek egon beharko dute prestatuta abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra bitartean.
Erabakia abenduaren 19an emango dute aditzera.
Bergara
Umeen jolasak, kantuak eta ipuinak lantzeko ikastaroa
Umeendako euskal jolasak eta kantuak eta euskarazko ipuin kontaketa lantzeko saioak dira. Eskarien arabera euskaraz edo gaztelaniaz emango dira eskolak. Izenematea da abenduaren 14ra arte.
Izenematea da Udaleko Euskara Zerbitzuan: 943 77 91 31.
Ospakizunak
Arrasate
Gaztaina jana egingo dute Arrasateko Herri Eskolakoek
Arrasateko Herri Eskolako Guraso elkarteak antolatu du eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Gaur, egubakoitza, 17:00etan, Herriko Plazan.
Bestelakoak
Eskoriatza
Gabonetako marrazkia egiteko hitzordua egin dute
Egin zure Gabonetako marrazkia izenburuarekin marrazkiok egiteko hitzordua egin dute. 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoendako deialdia da. Gero, txokolate jana ere egongo da.
Bihar, zapatua, 16:30ean. Marrazkiak frontoian margotuko dituzte. Txokolatea, berriz, plazan banatuko dute.
Elgeta
Bigarren eskuko azokarako materiala batzen dihardute
Udalak bigarren eskuko gauzen azoka antolatu du abenduaren 15erako. Hala, etxean ahaztuta ditugun liburu, disko eta jostailuak udaletxera eramateko dei egin dute, nahiz eta bestelakoak ere jasoko dituzten. Udaletxeko teknikariek materiala sailkatu eta gauza bakoitzari prezioa jarriko diote. Azoka egunean batutako dirua Mexikoko Ciudad Juarezko emakume elkartearendako izango da.
Abenduaren 13ra arte batuko dute materiala.
Oñati
Arrikrutz kobazuloa ezagutzeko bisitaldiak
Azaroarekin batera ordutegi berria du Arrikrutz kobak. Hain justu, otsailera bitartean, 10:00-14:00 eta 15:00-17:00 ordutegian sartu ahal izango da kobazulo barrura. Prezioari dagokionez, helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte; erretiratu eta 5 eta 10 urte bitarteko haurrek, 6 euro; eta 0 eta 4 urte bitartekoek, berriz, doan dute. Taldeei dagokienez, 6 euro ordainduko dute, gutxienez 15 lagunekoak baldin badira.
Aurrez txanda hartzeko deitu 943 08 20 00 edo 943 25 10 24 zenbakira.