Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko otsailaren 20a

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Aratusteak direla eta ekintza ugari izango dira Debagoienean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

arrasate

Pedro Javier Hermosillak Tres y... izenburuko zuzeneko diskoa aurkeztuko du gaur Arrasaten. Amuleto de agua errante eta Por un ratito en tus oidos diskoetako kantuak batu ditu aipatutako diskoan. Estatu Batuetan egon berri da musikari katalana, Sam Lardner-ekin batera hainbat emanaldi eginez. Hermosillarekin batera, Petti nafarra eta Mery May arrasatearra izango dira gaurko kontzertuan. Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:30ean. Sarrera: 10 euro.

aretxabaleta

Liken talde aretxabaletarraren emanaldia izango da gaur, egubakoitza, Zaraia aretoan, 22:00etan. Bihar, toki berean, Oskarbik (irudian) folk kontzertua eskainiko du, 19:30ean. Bi emanaldiek prezio bera izango dute: 8 euro.

 

oñati
Belceblues taldea, Oñatiko gaztetxoekin
Bergarako taldearen blues kontzertu didaktikoa.
Gaur, egubakoitza, Oñatiko gaztelekuan, 18:30ean.

bergara
Disko jartzaileen festa zapatuan Jam aretoan
Kogollo Party Krew meets Inauteriak  09: Omar Leon, Iñaki Kreator, Ima Txillaut, Mikel Konak, Pako eta Balza.
Bihar, zapatua, Jam aretoan, gauerditik aurrera. Sarrera: 12 euro.

oñati
> Decepcion Rock, Galdu Arte eta Krisis
Arrasateko, Oñatiko eta Aretxabaletako taldeak.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 18:00etan.

bergara
> 'Kuba', Inauterietako
kontzertua gaur
Udal Musika Banda eta Bergarako Orkestra Sinfonikoarekin.
Gaur, egubakoitza, Udal Pilotalekuan, 22:30ean.

bergara
> Delorean hurrengo
egubakoitzean, Jam aretoan
Delorean, Requesters eta K**O otsailaren 27an Jam aretoan; martxoaren 1ean Deathstars, Sonic Syndicate eta Waldheim.
Hilaren 27ko kontzerturako sarrerak 12,10 euotan salgai; leihatilan, 13 eurotan.

Antzerkia

Arrasate

> 'Sobre flores y cerdos, más Nancho que largo' domekan Amaian

Nancho Novo aktore ezagunaren emanaldia domekan Arrasaten, 19:30ean. Abestiak, poesiak eta istorioak tartekatzen dituen umorezko saioa da, ikusleen konplizitatea bilatzen duena. Sarrerak 10 eurotan salgai daude Servikutxan.

 

bergara

> 'Lola ikusten baduzu esan aberatsa dela', Ados taldearen eskutik

Garbi Losadak zuzenduta, Lierni Fresnedo, Kandido Uranga eta Ainhoa Aierbe aktoreekin. Isabel, irrati esatari ezaguna, etxetik desagertuko da inolako arrastorik utzi gabe... Udal Pilotalekuan domekan, 20:00etan. Sarrerak, 8 eurotan.

 

bergara
> Pirritx, Porrotx eta Mari Motots
Piratak ikuskizunarekin datoz Bergarara.
Bihar, zapatua, Udal Pilotalekuan, 16:30ean eta 18:30ean.

oñati
> 'Maldito parné', gaur
Glu-Glu taldearen antzezlana.
Gaur, egubakoitza, Santa Ana antzokian, 22:30ean. Sarrera: 10 euro.

oñati
> 'Bremengo musikariak', Teatro Paraiso taldearekin
Bereziki umeei zuzendutako antzezlana.
Bihar, zapatua, Santa Ana antzokian, 17:00etan. Sarrerak: 3 euro (haurrak) eta 4 euro (nagusiak).

arrasate
> Hipo eta Tomas pailazoak Aratuste-martitzenean
Umeei zuzendutako saioa dibertigarria.
Martitzenean, hilak 24, Amaia antzokian, 17:00etan.

oñati
> Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoak
Taulara! ikuskizuna eskainiko dute.
Martitzenean, hilak 24, Zubikoa kiroldegian, 17:00etan.

Erakusketak

arrasate
> 'Oteitza, bizirako proiektua' erakusketa
Jorge Oteitza Fundazio Museoak eta Gipuzkoako Diputazioak antolatuta. Idatzizko eta ikus-entzunezko azalpenen eta argazkien bitartez, Orion jaiotako artista handiaren ibilbidea islatzen du, eta asmo dibulgatzaile argia du: artistaren urratsen norabidea eta jatorria azaltzea.
Kulturateko klaustroan, martxoaren 1era arte.

Bergara
> 'Birziklatuz sortu' erakusketa ibiltaria
Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin erakusketa jarri du kultura etxean, Ingurumen Hilabetearen barruan. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.
Kultura etxean, martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 21:00etara. Zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara. Otsailaren 28ra arte zabalik.

bergara
> 'Maisuak' erakusketa Aroztegi aretoan
Jose Antonio Laskurain, Francisco Leturia, Migel Okina eta Ricardo Otañoren lanak egongo dira ikusgai.
Inaugurazioa gaur Aroztegi aretoan, 19:00etan. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00- 20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.

bergara
> Iker Iglesiasen argazkiak
Iker Iglesias aretxabaletarrak Namibian ateratako 18 argazki jarri ditu ikusgai.
Nahikari tabernan, Masterrekan, hilaren bukaerara arte.

Hitzaldiak
leintz gatzaga
> Loaren gaineko hitzaldia gaur
Fernando Viciosak egingo du hitzaldia gaur, egubakoitza. Antolatzaileak: Sorginak Emakume Elkartea eta Bizikasi.
Gatzagako kultura etxean, 18:00etan.

Bergara
> Angel Rekalderen hitzaldia eguaztenean
Euskal estatua izenburuko hitzaldia egingo du Rekaldek.
Eguaztenean, hilak 25, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan.

eskoriatza
> 'Bizkarrezurra eta Nerbio Sistema' hitzaldia
Andrea Larrañaga kiropraktikaren eskutik. Antolatzaileak: Amuska Emakume Elkartea eta Bizikasi.
Martxoaren 24an, 18:30etik 19:30era.

Proiekzioa

arrasate
> Ikus-entzunezkoa: 'Mari Mendi: Elbrus espedizioa'
Mari Mendiko Marian Arin, Ane Hernani, Mertxe Agirre eta Gema Zubizarreta izango dira solaskideak. Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta.
Eguenean, otsailak 26, Kulturaten 19:00etan.

Ikastaroak

arrasate
> Pertsona nagusiak zaintzeko ikastaroa
Menpekotasuna duten pertsona helduak zaintzeko ikastaroa. Zaintzaileen jarrerak eta ahalmenak landuko dituzte nagusiki. Antolatzaileak AED Ekin Emakumeak (Harrera proiektuaren barruan) eta Bizikasi
Otsailaren 23an eta 26an eta martxoaren 2an, 5ean, 9an eta 12an, 15:30etik 17:30era. Izenematea eta argibideak: 943 79 83 70 (Maite).

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak. Pintura eskolak udazkenean hasi zituzten, baina oraindik lekua daukate, eta eskulanetan ere bai.
Izena emateko Arkupera deitu behar dute interesatuek: 943 08 10 01.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Martxoaren 12an hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

Arrasate
> Makillaje ikastaroa martxoaren 14an
Gemes estetika zentroaren eskutik, aurpegiko azala nola makillatu erakutsiko dute. Antolatzaileak: AED Ekin Emakumeak eta Bizikasi.
Martxoaren 14an, 10:30etik 14:30era. Ekin Emakumeak taldeak antolatuta. Argibideak: 943 79 83 70 edo 651 70 79 36.

oñati
> 'Bularretik mintzora': Juan Kruz Igerabiderekin saioa
Haur literatura eta hizkuntza afektiboaren arteko lotura, Juan Kruz Igerabiderekin.
Martxoaren 4an, 18:30ean, Oñatiko Haur Liburutegian. Guraso, hezitzaile eta interesa duen edozeinendako irekia.

Aretxabaleta
> Hitano ikastaroa Loramendiren eskutik
Otsailaren 25ean eta martxoaren 5ean eta 12an izango dira eskolak. Joxeba Urkia izango da irakaslea. Loramendi elkarteak antolatuta.
Izenematea: 943 77 09 70.

Arrasate
> Biodantza ikastaroak
Rakel Ampudia eta Carlos Orellana dira irakasleak.
Argibideak eta izenematea: biodanzavitoria@gmail.com edo 679 495 836.

Lehiaketak

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak Labur-Laburrak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da gaia. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke. Argibideak 943 79 41 39 telefono zenbakian.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak