Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko ots. 13a, 12:45

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika


aretxabaleta
> Torricelli-Fuente bikotea
Ganbera musika emanaldia egingo du bikote argentinarrak.
Gaur, egubakoitza, Zaraia aretoan, 19:30ean.

eskoriatza
> Tayuta eta Napoka Iria bihar Inkernun; gaur, Narrats taldearen kontzertua
Fights for rights biraren barruan, Tayuta japoniarren latin groove akustikoa bihar, Inkernun. Napoka Iria bikoteak (Miren Narbaitza eta Ander Muxika) joko dute aurretik. Gaur, berriz, Narrats taldearen kontzertua Inkernun, 22:30ean.

Antzerkia

Arrasate

> 'Animaliak', haurrei zuzendutako

antzezlana zapatuan Amaia antzokian

La Dinamika taldearen eskutik, Animaliak haurrendako antzezlana bihar, zapatua, Amaian, 18:00etan. Dantzaren eta poesiaren bitartez paradisu galduan sartuko gara. Dantzak protagonismo berezia dauka ikuskizunean.


elgeta
> 'Ohean' antzezlana gaur
Matias Bizeren filmean oinarritutako antzezlana Maskaradaren eskutik.
Espaloian gaur, egubakoitza, 22:30ean. Sarrera: 13 euro eta 9 euro.

aretxabaleta
> Juan y Punto aktorearen saioa
Extremadurako aktorearen umorezko bakarrizketa.
Arkupen, eguenean, hilak 19, 19:30ean. Sarrera: 8 euro.

aretxabaleta
> Haurrendako ikuskizunak Arkupe aretoan bihar
Behi Bi's taldearen Ipuin kontaketa bihar, zapatua, 11:30ean, liburutegian; eta Korri ta Xaltorekin Artista bat naiz ni Zaraia aretoan, 17:00etan.
Arkupen bihar, zapatua. Goizeko emanaldia debalde da eta arratsaldekoak   3 euro balio du.

oñati
> 'Galtzagorriei to, Inaxito' bertso-antzerki emanaldia
5-12 urteko gaztetxoei zuzendutako emanaldia.
Santa Ana aretoan. Bihar, zapatua, 17:00etan. Sarrera: 2 euro.

Erakusketak


Bergara
> '20 urte hegaletan' argazki erakusketa Aroztegin
Jose Agustin Gurrutxagaren eta Benito Canteroren argazkiak. 1988tik hona egindako argazkien bilduma jarri dute ikusgai, 46 argazki denera.
Aroztegi aretoan, otsailaren 15era arte. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.

bergara
> 'Birziklatuz sortu' erakusketa ibiltaria
Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin erakusketa jarri du kultura etxean, Ingurumen Hilabetearen barruan. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.
Kultura etxean, martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 21:00etara. Zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara. Otsailaren 28ra arte zabalik.


arrasate
> 'Oteitza, bizirako proiektua' erakusketa
Jorge Oteitza Fundazio Museoak eta Gipuzkoako Diputazioak antolatuta. Idatzizko eta ikus-entzunezko azalpenen eta argazkien bitartez, Orion jaiotako artista handiaren ibilbidea islatzen du, eta asmo dibulgatzaile argia du: artistaren urratsen norabidea eta jatorria azaltzea.
Kulturateko klaustroan, martxoaren 1era arte.

eskoriatza
> Mustagata espedizioaren gaineko erakusketa
Mendiko irudiak ikusgai Inkernu tabernan.
Otsailaren 16ra arte.

oñati
> Corrado Masacciren
txotxongilo erakusketa
Txotxongiloen mundu bat izeneko erakusketa ikusgai jarri du Masacci italiarrak.
Kultura etxean, domekara arte. Ordutegia: 18:30-20:30.

aretxabaleta
> Aratusteetako irudiak 
Aretxabaletako Aratusteetako azken 25-30 urteetako argazkiak ikusgai daude Arkupe kultura etxean. Udal Artxiboarenak dira horietako asko eta beste asko herritarrek eurek utzitakoak, koloretan zein zuri-beltzean. Aratusteen atarian, giroa berotzeko aitzakia ezin hobea, atzera begirakoa eginez.
Arkupe kultura etxean, otsailaren 28ra arte. Aste barruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00; domeketan itxita. Ikus-entzunezkoa martxoaren 17an, 19:30ean, Zaraia aretoan.

Deiak

oñati
> Haurren elikaduraren gaineko hitzaldia
Elikaduran azkenaldian izandako aldaketak hizketagai.
Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako liburutegian martitzenean, otsailak 17, 18:30ean.

Ikastaroak

arrasate
> Bi ikastaro Ekin Emakumeak elkartearen eskutik
Eskulan ikastaroa Bea Arregirekin martxoaren 18ra arte, martitzenero 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.
Orratz lanen ikastaroa ere izango da martxoaren 13ra bitartean, egunero 15:00etatik 17:30era.
Izenematea zabalik elkartean bertan edo 943 79 83 70 telefonoan.

bergara
> Bizikasi: pertsona nagusiak zaintzeko ikastaroa
Menpekotasuna duten pertsona helduak zaintzeko ikastaroa. Zaintzaileen jarrerak eta ahalmenak landuko dituzte nagusiki.
Otsailaren 23an eta 26an eta martxoaren 2an, 5ean, 9an eta 12an, 15:30etik 17:30era. Izenematea eta argibideak: 943 79 83 70 (Maite).

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak. Pintura eskolak udazkenean hasi zituzten, baina oraindik lekua daukate, eta eskulanetan ere bai.
Izena emateko Arkupera deitu behar dute interesatuek: 943 08 10 01.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

Aretxabaleta
> Aredhana elkartearekin thailandiar masajea bihar
Psikoterapia taldea hamabostean behin, astelehenetan; meditazio tailerra eta thailandiar masajea bihar, otsailak 14, 10:00etatik 14:00etara.
Argibideak Aredhana elkartean, 616 96 57 95 telefono zenbakian.

aretxabaleta
> Zuhaitzen inausketa eta argazkilaritza digitala
Zuhaitzak zelan inausi behar diren ikasteko saio praktikoa otsailaren 14an, 10:30etik 14:00etara. Argazkilaritza digitalaren gaineko ikastaroa Ane Idigorasek emango du. Hastapen maila: otsailak 16 eta 23 eta martxoak 2 eta 9. Jarraian hobetze mailari ekingo diote.
Izenematea eta argibideak Loramendi euskara elkartean: 943 77 09 70.

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Otsailaren 19an eta martxoaren 12an hurrengo saioak. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

eskoriatza
> Munduko dantzak bihar
Dantza errazak, batez ere Europakoak: ohikoenak, klasikoenak, ezagunenak. Bikote dantzak ere bai.
Bihar, zapatua, Eskoriatzako kultura etxean, 17:30etik 20:30era. Parte hartzea:   5 euro. Argibideak: 680 76 59 70 (Patxi).

eskoriatza
> Amuska elkartearen
ikastaroak martxoan
Eskoriatzako Amuska emakume elkarteak, Udalaren eta Emakunderen laguntzarekin, hainbat ikastaro antolatu ditu martxorako: eskulanak, ehoziri-lanak (bolilloa), pintura, patchworka eta antzerkia.
Otsailaren 16an eta 17an eman ahal izango da izena, kultura etxean. Bazkideendako 30 euro eta gainerakoendako, 40. Antzerki ikastarorako izenematea, 15 euro.

arrasate
> Pilates hastapen ikastaroa astelehenean hasita
Otsailaren 16an, 18an, 23an eta 25ean, 18:30etik 19:30era edo 20:30etik 21:30era.
Izenematea Musakolako kiroldegian, 943 77 16 77 telefonoan edo hango bulegoetan, 08:00etatik 19:00etara.

arrasate
> Makillaje ikastaroa martxoaren 14an
Gemes estetika zentroaren eskutik, aurpegiko azala nola makillatu erakutsiko dute.
Martxoaren 14an, 10:30etik 14:30era. Ekin Emakumeak taldeak antolatuta. Izena emateko deitu honako telefonoetara: 943 79 83 70 edo 651 70 79 36.

oñati
> 'Bularretik mintzora': Juan Karlos Alonsorekin saioa
Irakurketaren garrantzia haurraren garapen emozional eta intelektualean, Juan Karlos Alonsoren eskutik.
Otsailaren 18an, 18:30ean, Oñatiko Haur Liburutegian. Guraso, hezitzaile eta interesa duen edozeinendako irekia.

Lehiaketak

bergara
> Amodiozko gutunen lehiaketako sari banaketa San Valentin egunean
Ohikoa denez, bihar, San Valentin egunean, Jardun elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dute. Kultura etxean izango da, 12:00etan, eta sarituek euren gutunak irakurriko dituzte.

arrasate
> Martxoak 8: kartel lehiaketa
Arauak eta informazioa Emakume Txokoan (943 79 41 39) edo www.arrasate-mondragon.org helbidean. Lanak entregatzeko epea otsailaren 16ra arte dago zabalik.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak Labur-Laburrak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da gaia. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke. Argibideak 943 79 41 39 telefono zenbakian.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak