Aste bukaerako kultura agenda

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

bergara
> Joseba Irazoki domekan Zabalotegi aretoan
Pobre gara diskoa aurkeztuko du Joseba Irazokik, talde barik, gitarrarekin soilik.
Sarrerak, 3 eurotan. Zabalotegin domekan, 19:00etan.

arrasate
> Iñaki Salvadorren 'Te doy una canción'  bihar, zapatua, Amaia antzokian
Estilo askotariko abesti bilduma eskainiko du Iñaki Salvador piano-jole ezagunak bihar, zapatua, Amaia antzokian, 20:00etan. Sarrerak Servikutxan edo 943 00 12 00 telefono zenbakian eskura daitezke.

eskoriatza
> Benito Lertxundiren kontzertua
gaur Eskoriatzako kiroldegian
Benito Lertxundiren emanaldia izango da gaur, egubakoitza, Eskoriatzako kiroldegian, 22:30ean. Orioko kantariak Itsas Ulu Zolia azken diskoa aurkeztuko du, eta bere ibilbideko zenbait kantu ezagun ere joko ditu.

arrasate
> The Vibrators eta UK Subs 3.60 aretoan, zapatuan
Ibilbide luze eta oparoa daramate bi talde ingelesek.
Bihar, zapatua, 3.60 aretoan, 22:30ean.

Antzerkia

elgeta
> 'Lo cerebro' antzezlana gaur
Barre dosirik nahi? Pez en Raya taldeak horixe du helburu: egoera absurduak, etenik gabeko umore surrealista eta burmuinaren gaineko azalpen bitxiak. Cristina Medinak, Joan Estraderrek eta Gerard Florejach-ek idatzitako antzezlana da Lo cerebro; kanpoko errepresentazioen aurrean burmuinak zelan jokatzen duen azalduko dute. 1997a ezkero dihardute antzerkian: Pésame mucho, Tápate, Hot dog... 
Gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean. Sarrera: 13 eta 11 euro.

oñati
> Taun-Taun txotxongilo taldearen
'Batuta' bihar, zapatua, Santa Anan
Musika eta antzerkia uztartzen dituen haur ikuskizuna. Tren geltoki batean, maleta batetik Batuta aterako da. Notatxo adiskidearen laguntzaz, garai guztietako musika klasikoak eskainiko ditu. Bihar, zapatua, Santa Anan, 18:00etan.

bergara
> 'Gixonak' helduentzako antzerki emanaldia gaur
Ondarroako Traman & Brix talde amateurraren eskutik.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegin, 22:30ean. Sarrerak, 5 eurotan.

bergara
> 'Galtzagorriei to, Inaxito!' bertso-antzerkia gaztetxoendako
5-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako emanaldia.
Zapatuan Zabalotegin, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak, 3 eurotan.

Erakusketak


Bergara
> '20 urte hegaletan' argazki erakusketa Aroztegin
Jose Agustin Gurrutxagaren eta Benito Canteroren argazkiak. 1988tik hona egindako argazkien bilduma jarri dute ikusgai, 46 argazki denera.
Aroztegi aretoan, otsailaren 15era arte. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00- 20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.


aretxabaleta
> Aretxabaletako Aratusteen argazki erakusketa
Tartean, herritarrek utzitako argazkiak izango dira ikusgai.
Arkupen, otsailaren 2tik 28ra. Aste barruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00; domeketan itxita.

bergara
> Diego Moiua Ziordia
oñatiarraren collageak
Collage teknika erabilita, ikusgai jarritako 18 lanetan inkontzientean sakondu du Moiuak.
Aste bukaeran azken egunak Masterrekako Nahikari tabernan.

aretxabaleta
> 'Birziklatuz sortu' erakusketa ibiltaria
Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin erakusketa jarri du Arkupe kultura etxean, Ingurumen Hilabetearen barruan. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.
Aste bukaeran, Arkupen.

eskoriatza
> Mustagata espedizioaren gaineko erakusketa
Mendiko irudiak ikusgai Inkernu tabernan.
Otsailaren 16ra arte egongo da ikusgai erakusketa.

Deiak

debagoiena
> Dementzietarako estimulazio tailerrak Nibe elkartearekin
Nibek (Nagusi Izanez Bizi Elkartea) dementzia duten pertsonendako programak jarriko ditu abian datozen hilabeteotan. Argibideak: 680 85 47 02 (Karmele).

Antzuola
> Alaitz Muro ipuin kontalariaren saioa bihar, zapatua
Agurtzane Villate ilustratzailea izango du lagun emanaldian.
Liburutegi berrian, 18:00etan.

Ikastaroak


bergara
> Defentsa pertsonaleko ikastaroa otsailaren 3tik
Ikuspuntu tekniko zein psikologikoa landuko dute.
Otsailaren 3tik martxoaren 24ra, martitzenero, 20:00etatik 21:30era. Izenematea, doan. Argibideak Miguel Altuna institutuan: 943 76 93 94.

arrasate
> Bi ikastaro Ekin Emakumeak elkartearen eskutik
Eskulan ikastaroa Bea Arregirekin martxoaren 18ra arte, martitzenero 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.
Orratz lanen ikastaroa ere izango da martxoaren 13ra bitartean, egunero 15:00etatik 17:30era.
Izenematea zabalik elkartean bertan edo 943 79 83 70 telefonoan.

bergara
> Bizikasi: pertsona nagusiak zaintzeko ikastaroa
Zahartzea eta dependentzia eta egoera zailei aurre egiteko moduak landuko dituzte, besteak beste.
Otsailaren 10ean, 12an, 17an eta 19an, 15:30etik 18:30era. Izenematea, doan. Argibideak Miguel Altuna institutuan, 943 76 93 94 telefono zenbakian.

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak. Pintura eskolak udazkenean hasi zituzten, baina oraindik lekua daukate, eta eskulanetan ere bai.
Izena emateko Arkupera deitu behar dute interesatuek: 943 08 10 01.

oñati
> 'Bularretik mintzora': Pello Añorgarekin ikastaroa
Bularretik mintzora kanpainaren barruan, Haur txikiei nola kontatu, kantatu.... ikastaroa emango du Pello Añorgak otsailaren 4an, 5ean, 11n eta 12an, 18:00etatik 20:00etara. Guraso, hezitzaile eta interesa duen edozeinentzat.
Kopuru mugatua. Eskaeren arabera osatuko da taldea. Argibideak eta izenematea Udal Liburutegian (943 71 61 11).

arrasate
> Emakume Txokoak antolatutako ikastaroak
Arrasateko Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: pilates (hastapena), yoga (hastapena), autoestimua eta hazkuntza, barreterapia, dantza garaikidea, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa eta euskara.
Argibideak Emakume Txokoan, 943 79 41 39 telefonoan.

Arrasate
> Elikadura programaren bigarren tailerra martitzenean
Arantza Hernandez Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako osasun arloko irakaslearen eskutik, Etiketen interpretazioa: zergatik erosten dugu erosten duguna? tailerra martitzenean. Debagoieneko gurasoei zuzenduta.
Arizmendi ikastolako Ferixaleku gunean otsailaren 3an, goizez, 10:30etik 12:00etara, edo arratsaldez, 18:00etatik 19:30era.


Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

Aretxabaleta
> Sexu tailerra eta gitarra ikastaroa gaztetxoendako
14-16 urteko gazteei zuzendutako sexu ikastaroa Mirari Arando sexologoak zuzenduko du eguaztenean, otsailaren 4an. Bestalde, gitarra ikastaroa izango da otsailean Atxagazten, Unai Azkarateren eskutik. Saioak ondoko egunetan izango dira: otsailaren 12an, 19an eta 26an eta martxoaren 5ean eta 12an.
Aretxabaletako gaztelekuan. Argibideak Udaleko Gazteria Zerbitzuan edo 943 79 54 46 telefonoan.

Aretxabaleta
> Aredhana yoga eta psikoterapia elkartearen ikastaroak
Psikoterapia taldea hamabostean behin, astelehenetan; yoga eta hazkunde pertsonala otsailaren 7an; meditazio tailerra eta thailandiar masajea hilaren 14an.
Argibideak Aredhana elkartean, 616 96 57 95 telefono zenbakian.

Lehiaketak


arrasate
> AED elkarteak deitutako lehiaketak
Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 22. Arrasate Lehiaketak deitu ditu. Leintz eta Ugaran bailaretako 17 urtetik beherakoek har dezakete parte. Ipuinak, poesiak, komikiak eta bertso paperak aurkez daitezke lehiaketara.
Lanak entregatzeko epea otsailaren 9ra arte dago zabalik. Argibide gehiago AED elkartean, 943 71 21 17 telefonoan.

arrasate
> Martxoak 8: kartel lehiaketa
Arauak eta informazioa Emakume Txokoan (943 79 41 39) edo www.arrasate-mondragon.org helbidean. Lanak entregatzeko epea: otsailak 16.

bergara
> Aratusteetako egitaraua: azala aukeratzeko lehiaketa
Bergaran bizi edo erroldatutako edozeinek har dezake parte. Kartelak Bergarako kultura etxean aurkeztuko dira, otsailaren 3ko 13:00ak baino lehen. Lanek Aratusteak 2009, Bergara testua eraman behar dute. 350 euro irabazlearentzat. Argibideak: 943 77 91 58.

eskoriatza
> II. Film laburren eta dokumentalen jaialdia
MUko ikasleei zuzendutako lehiaketa. Lanak aurkezteko epea otsailaren 2an bukatuko da. Oinarriak eta izenematea: www.huhezinema.com.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.