Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko urtarrilaren 23a

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

arrasate
> Bitter Honey, Jardin Infierno eta Hoey&The Mussels gaur 3.60 aretoan
1970eko hamarkadako musika izango da protagonista gaurko jaialdian, bereziki lehenbiziko bi taldeen eskutik. Hoey&The Mussels taldeak rock abestiak ekarriko ditu 3.60 aretora, 22:30ean. Bihar, Brutal Melodyk joko du han.

bergara
> Nuevo Catecismo Catolico, Plan B eta Lobo Electrico
Txapa Irratiak antolatutako kontzertua.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 22:30ean.

bergara
> 'Hoteleko kantu eta kontuak', Asier Serrano eta Antxon Sarasuarekin
Asier Serrano idazle eta musikariaren eta Antxon Sarasua pianojolearen poesia, kantu eta musika emanaldia gaur, egubakoitza, Zabalotegin, 22:30ean. Bizitzaz maitemintzea du helburu ikuskizunak. Sarrerak, 5 eurotan.

eskoriatza
> Benito Lertxundi kiroldegian egubakoitzean, hilaren 30ean
Orioko kantariak azken diskoa aurkeztuko du Eskoriatzan: Itsas Ulu Zolia.
Sarrerak Eskoriatzan Dorleta liburu dendan, Inkernun, Goxotxikin eta Igehik inprentan; Aretxabaletan kioskoan; Arrasaten, Monte tabernan; eta Oñatin Turismo Bulegoan.

arrasate
> Iñaki Salvadorren 'Te doy una canción' datorren zapatuan
Estilo askotariko abesti bilduma eskainiko du Iñaki Salvador pianojole ezagunak. Urtarrilaren 31n Amaia antzokian, 20:00etan.
Sarrerak Servikutxan edo 943 00 12 00 telefono zenbakian.

bergara
> Udal Bandaren emanaldia domekan
Bergarako Udal Musika Bandak denboraldi berriari ekingo dio etzi, domeka. Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariaren batutapean, bost pieza joko eskainiko dituzte Bandako kideek: Marche Cosaque (Pares), Ordizia (Eduardo Mocoroa), Aquila Chrysaetos (Alex Poelman), La canción del olvido (Jose Serrano) eta Sinatra in concert (Jerry Nowak). Esan bezala, urteko lehenbiziko kontzertua da domekakoa. 
Etzi, domeka, Bergarako Udal Pilotalekuan, 12:30ean.

Txotxongilo emanaldia

arrasate
> 'Inmundo, hesi-puskatzailea' bihar, zapatua, Amaia antzokian
La Enana Naranja antzerki eta txotxongilo taldeak ezgaitasun fisiko zein psikikoak dituztenen integrazioa bilatzen du lan horrekin. 7 urtetik gorako ikusleei gomendatutako lana. Zapatuan Amaian, 18:00etan. Sarrerak, 4 eurotan.

Erakusketak

elgeta
> Aitor Aulestiarteren
'Begiradak' Espaloian
Aitor Aulestiarte argazkilariaren lanak Espaloia Kafe Antzokian.
Espaloian, hilaren 30era arte.

bergara
> Diego Moiua Ziordia
oñatiarraren collageak
Collage teknika erabilita, ikusgai jarritako 18 lanetan inkontzientean sakondu du Moiuak.
Urtarrilaren bukaerara arte dago erakusketa ikusgai, Masterrekako Nahikari tabernan.

bergara
> 'Azur'-en 'Euskal txokoak' bildumako argazkiak
Azur bergararraren hainbat lan daude ikusgai Artekale pizzerian.
Erakusketa urtarrilaren 31ra arte dago ikusgai.

aretxabaleta
> 'Birziklatuz sortu' erakusketa ibiltaria
Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin erakusketa jarri du Arkupe kultura etxean, Ingurumen Hilabeteren barruan. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.
Erakusketa urtarril osoan, Arkupen.

eskoriatza
> Mustagata espedizioaren gaineko erakusketa
Mendiko irudiak ikusgai Inkernu tabernan.
Otsailaren 16ra arte egongo da ikusgai erakusketa.

bergara
> BEKE elkarteko kideen eskulanak
Bergarako Emakumeen Kultur Elkartearen eskulanak ikusgai.
Aroztegin, urtarrilaren 25era arte. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00- 20:30; zapatuetan: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30; domeketan: 12:00 - 14:00.

Deiak

aretxabaleta
> Aratusteetako argazki zaharrak jaso nahi dituzte
Otsailaren 22an ospatuko den Aratuste-domekari begira proiektutxo bat darabil esku artean Artxiboak, eta hori aurrera ateratzeko ezinbestekoa du argazkiak biltzea. Herritarrek etxean gordeta dituztenak pilatu gurako lituzkete. Argazki kamera digitalarekin ateratakoak eta paperean daudenak, guztiak jasoko dituzte.
Arkupe kultura etxeko bigarren solairuan dagoen bulegoan utzi behar dituzte argazkiok herritarrek.

debagoiena
> Dementzietarako estimulazio tailerrak Nibe elkartearekin
Nibek (Nagusi Izanez Bizi Elkartea) dementzia duten pertsonendako programak jarriko ditu abian datozen hilabeteotan. Argibideak: 680 85 47 02 (Karmele).

aretxabaleta
> San Kanuto jaiaren IX.
ekitaldia bihar, zapatua
Bolo txapelketa eta sagardo dastaketa; 14:00etan herri bazkaria; 16:00etan Knik antzerkia eta jokoak; 18:00etan kalejira eta santu prozesioa Orkresta taldearekin; 20:00etan salda beroa eta gaztainak eta gauean, 22:00etan kontzertua Early Refletions eta Foxi Boxxi taldeekin.

Ikastaroak

bergara
> Defentsa pertsonaleko ikastaroa otsailaren 3tik
Ikuspuntu tekniko zein psikologikotik landuko da defentsa pertsonala.
Otsailaren 3tik martxoaren 24ra, martitzenero, 20:00etatik 21:30era. Izenematea, doan. Argibideak Miguel Altuna institutuan, 943 76 93 94 telefonoan.

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era, kuartel zaharreko dantza lokalean, bigarren solairuan.
Otsailaren 19an izango da hurrengo saioa. Izenematea: 669 05 80 33 edo berenaiara@yahoo.es.

arrasate
> Bi ikastaro Ekin Emakumeak elkartearen eskutik
Eskulan ikastaroa Bea Arregirekin martxoaren 18ra arte, martitzenero 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.
Orratz lanen ikastaroa ere izango da martxoaren 13ra bitartean, egunero 15:00etatik 17:30era.
Izenematea zabalik oraindik elkartean bertan edo 943 79 83 70 telefonoan.

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak. Pintura eskolak udazkenean hasi zituzten, baina oraindik lekua dago, eta eskulanetan ere bai.
Izena emateko Arkupe kultura etxera deitu behar dute interesatuek, 943 08 10 01 telefonora.

arrasate
> Emakume Txokoak antolatutako ikastaroak
Arrasateko Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: pilates (hastapena), yoga (hastapena), autoestimua eta hazkuntza, barreterapia, dantza garaikidea, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa eta euskara.
Argibideak Emakume Txokoan, 943 79 41 39 telefonoan.

arrasate
> Emakumeei zuzendutako paleta ikastaroa Arrasaten
Emakume Pilotari programaren barruan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Arrasateko Udalarekin batera, 18 urtetik gorako emakumeendako paleta ikastaroa jarriko du martxan urtarriletik ekainera.
Izenematea astelehenera arte, urtarrilaren 26ra arte, Musakolako kiroldegian edo  676 05 52 54 telefono zenbakian.

arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea, 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

Lehiaketak


arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak Labur-Laburrak film labur lehiaketa antolatu du, eta emakumeenganako biolentzia da gaia. Lan guztiak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke, eta gutun-azal batean, lanaren eta egilearen gaineko datuak idatzi beharko dira. Gehienezko iraupenak 5 minutukoa izan behar du.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte dago zabalik.

aretxabaleta
> Aratusteak: kartel lehiaketan parte hartzeko azken egunak
Aratusteak iragarriko dituen kartela hautatu gura du Kultura Sailak. Honako baldintza hauek bete beharko dira: neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, eta ordenagailuan eginez gero, DIN-A3an aurkez daiteke. Eta derrigorrez testu hau izan behar du: Aratusteak Aretxabaleta 2009. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.
Lanak astelehenera arte, hilaren 23ra arte jasoko dituzte Arkupe kultura etxean.

arrasate
> Martxoaren 8rako kartel lehiaketa
Arauak eta informazioa Emakume Txokoan (943 79 41 39) edo www.arrasate-mondragon.org helbidean jaso daitezke. Lanak entregatzeko epea: otsailaren 16a.

bergara
> Aratusteetako egitaraua: azala aukeratzeko lehiaketa
Bergaran bizi edo erroldatutako edozeinek har dezake parte. Kartelak Bergarako kultura etxean aurkeztuko dira, otsailaren 3ko 13:00ak baino lehen. Lanek ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: Aratusteak 2009, Bergara. Irabazleak 350 euro eskuratuko ditu. Argibideak kultura etxean (943 77 91 58).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak