Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko urt. 16a, 13:40

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, Espaloia Kafe Antzokian Danbakako final handia egingo da 22:30ean. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

elgeta
> Danbakako finalistak eta Petti gaur gauean Espaloia Kafe Antzokian

bergara
> Bikustik taldearen kontzertu akustikoa
Gaur, egubakoitza, Zabalotegiko aretoan, 22:30ean.

eskoriatza
> Fiachras taldea Aitzorrotz Kultur Elkartearen eskutik
Gaur, egubakoitza, Inkernu tabernan, 22:30ean.

eskoriatza
> Benito Lertxundi kiroldegian urtarrilaren 31n
Sarrerak Eskoriatzan Dorleta liburu dendan, Inkernun, Goxotxikin eta Igehik inprentan; Aretxabaletan kioskoan; Arrasaten, Monte tabernan; eta Oñatin Turismo Bulegoan.

Erakusketak

elgeta
> Aitor Aulestiarteren
'Begiradak' Espaloian
Aitor Aulestiarte argazkilariaren lanak Espaloia Kafe Antzokian.
Espaloian, hilaren 30era arte.

antzuola
> Iñaki Badiolaren pintura erakusketa
Iñaki Badiola Antzuolan jaio zen 1947an. Donostian bizi arren ahal duen guztietan etortzen da Antzuolara. Arte esparru ugari lantzen ditu: esmaltea, eskultura harrian, taila, pintura…
Zapatuan eta domekan Olaranen: 12:30-14:00 eta 18:30-20:30.

bergara
> 'Azur'-en argazkiak Bergarako Artekale pizzerian
Azur bergararraren hainbat lan daude ikusgai Artekale pizzerian; Euskal txokoak postal bildumako jatorrizko argazkiak dira.
Erakusketa urtarrilaren 31ra arte dago ikusgai.

aretxabaleta
> 'Birziklatuz sortu' erakusketa ibiltaria
Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin erakusketa jarri du Arkupe kultura etxean, Ingurumen Hilabeteren barruan. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.
Erakusketa urtarril osoan, Arkupen.

eskoriatza
> Mustagata espedizioaren gaineko espedizioa
Mendiko irudiak ikusgai Inkernu tabernan.
Otsailaren 16ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
bergara
> BEKE elkarteko kideen eskulanak
Bergarako Emakumeen Kultur Elkartearen eskulanak ikusgai.
Aroztegin, urtarrilaren 16tik 25era.

eskoriatza
> Munduko dantzak bihar, zapatua
Munduko dantza errazak, batez ere Europakoak: ohikoenak, klasikoenak, ezagunenak.
Bihar, zapatua, pilotalekuko gimnasia gelan, 17:30etik 20:30era. Argibidetarako: Patxi, 680 76 5970.

Ikastaroak

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza Libre topaketak antolatu ditu. Isabel Alzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era, kuartel zaharreko dantza lokalean, bigarren solairuan.
Urtarrilaren 22an eta otsailaren 19an izango dira lehenbiziko saioak. Izen ematea: 669058033 edo berenaiara@yahoo.es.

arrasate
> Bi ikastaro Ekin Emakumeak elkartearen eskutik
Eskulan ikastaroa Mila Akizuk emango du, urtarrilaren 15etik martxoaren 18ra, martitzenero 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.
Orratz lanen ikastaroa ere izango da martxoaren 13ra bitartean, egunero 15:00etatik 17:30era.
Bi ikastarotarako izenematea zabalik dago oraindik elkartean bertan edo 943 79 83 70 telefonoan.

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak. Pintura eskolak udazkenean hasi zituzten, baina oraindik lekua daukate, eta eskulanetan ere bai.
Izena emateko Arkupe kultura etxera deitu behar dute interesatuek, 943 08 10 01 telefonora.

arrasate
> Emakume Txokoak antolatutako ikastaroak
Arrasateko Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: pilates (hastapena), yoga (hastapena), autoestimua eta hazkuntza, barreterapia, dantza garaikidea, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa eta euskara.
Argibideak Emakume Txokoan, 943 79 41 39 telefonoan.

arrasate
> Emakumeei zuzendutako paleta ikastaroa Arrasaten
Emakume Pilotari programaren barruan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Arrasateko Udalarekin batera, 18 urtetik gorako emakumeendako paleta ikastaroa jarriko du martxan urtarriletik ekainera.
Izenematea urtarrilaren 26ra arte zabalik, Musakolako kiroldegian edo  676 05 52 54 telefono zenbakian.

arrasate
> Pilates hastapen ikastaroa astelehenetik aurrera
Urtarrilaren 19tik 31ra bitartean izango dira eskolak. Oraindik ere plazak geratzen dira.
Argibideak Musakolako kiroldegian, 943 77 16 77 telefonoan.

arrasate
> Narrugintza eta irratigintza Txatxilipurdirekin
Datozen bi asteetan Erguineko gaztetxokoan irrati tailerra egongo da. Gazteek mikroen aurrean jarri eta irratsaio bat egiteko aukera izango dute. Beraiek nahi duten musika jarri, beraiek nahi dituzten gaiak jorratu... Bestalde San Andreseko gaztetxokoan narrua lantzeko aukera izango dute bertaratzen diren gazteek. Karterak, diru-zorroak… eta bestelakoak landuko dituzte.
Argibidea gehiagorako deitu Txatxilipurdira, 943 79 54  46 telefonora.

Lehiaketak

arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak Labur-Laburrak film labur lehiaketa antolatu du, eta emakumeenganako biolentzia da gaia. Lan guztiak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke, eta gutun-azal batean, lanaren eta egilearen gaineko datuak idatzi beharko dira. Gehienezko iraupenak 5 minutukoa izan behar du.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte dago zabalik.

antzuola
> Trikitixa Egunerako logotipo lehiaketa deitu dute
2009ko Trikitixa Egunerako logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu dute antolatzaileek. Edozeinek parte har dezake. Derrigorrez sartu beharreko esaldia hauxe da: Deba Goieneko Trikitixa Eguna 2009, apirilak 25, Antzuola. Norberak nahi beste lan egin ditzake, euskarri digitalean eta paperean, gutun-azal eta goitizen sistemaren bidez. Antzuolako Udal Kultura Batzordera bidali behar dira lanok. 200 euroko saria emango dute. Argibide gehiago Udaleko Kultura batzordean, 943 76 62 46 telefonoan.

aretxabaleta
> Kartel lehiaketa Aratusteak iragartzeko
Aratusteak iragarriko dituen kartela hautatu gura du Kultura Sailak. Honako baldintza hauek bete beharko dira: neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, eta ordenagailuan eginez gero, DIN-A3an aurkez daiteke. Eta derrigorrez testu hau izan behar du: Aratusteak Aretxabaleta 2009. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.
Lanak urtarrilaren 23ra bitartean jasoko dituzte Arkupe kultura etxean.

eskoriatza
> II. Film Laburren eta Dokumentalen jaialdia
MUko ikasleei zuzendutako lehiaketa. Lanak aurkezteko epea otsailaren 2an bukatuko da. www.huhezinema.com

arrasate
> Martxoaren 8rako kartel lehiaketa
Arauak eta informazioa Emakume Txokoan (943 79 41 39) edo www.arrasate-mondragon.org helbidean. Epea: otsailaren 16ra arte zabalik.

Antzerkia

arrasate
> Maskarada taldearen azken antzezlana Amaia antzokian: 'Ohean'
Maskarada taldeak Ohean lana antzeztuko du domekan, 19:30ean. Taula gainean Aitor Beltran eta Matxalen de Pedro egongo dira, Carlos Panerak zuzenduta. Unai Elorriagak egokitu eta euskaratu du lana. Sarrerak, 10 eurotan.

oñati
> 'Brokers', Yllanaren antzezlana
domekan Santa Ana aretoan
Goi finantzen munduaren parodia ekarriko dute oraingoan Yllanakoek. Negozioen munduko lau exekutibo dira antzezlaneko protagonistak. Domekan, Santa Ana aretoan, 19:30ean. Sarrerak 10 eurotan daude salgai kultura etxean.

Deiak

aretxabaleta
> Aratusteetako argazki zaharrak jaso nahi dituzte
Otsailaren 22an ospatuko den Aratuste-domekari begira proiektutxo bat darabil esku artean artxiboak, eta hori aurrera ateratzeko ezinbestekoa du argazkiak biltzea. Herritarrek etxean gordeta dituztenak pilatu gurako lituzkete. Argazki kamera digitalarekin ateratakoak eta paperean daudenak, guztiak jasoko dituzte.
Arkupe kultura etxeko bigarren solairuan dagoen bulegoan utzi behar dituzte argazkiok herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak