Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko abe. 19a, 10:54
Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, Espaloian Danbakako seigarren eta azken kontzertua egingo da 22:30ean, finala baino lehen. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

oñati
> Ganbarako talde guztien kontzertuan, Ganbara Gazte aurkeztuko dute etzi
Ganbara Kantu Eskolako talde guztiek kontzertua egingo dute etzi, domeka; talde berria, Ganbara Gazte, ere aurkeztuko dute. Santa Ana antzokian izango da, 19:00etan. Munduari begiratzeko diskoa astelehenean salgai ipiniko da.

bergara
> Killer Barbies taldearen kontzertua izango da bihar, zapatua
Silvia Superstar-en Killer Barbies taldeak emanaldia egingo du bihar, zapatua, Jam aretoan, 22:00etan. Las Culebras taldeak ere joko du. Sarrerak salgai daude ohiko lekuetan 12 eurotan; egunean bertan, 15 eurotan.


oñati
> Sabina Leone bakarlaria eta Zura taldea, kontzertuan
Sabina Leone Suitzan bizi den bakarlariak Mancare diskoa aurkeztuko du. Gitarrak, celloak, sokazko baxuak, pianoak eta berak jotako perkusioak babestuko dute. Sentimenduez abesten du.
Zura taldeak Kiribil diskoa aurkeztuko du, euskal bossa estilokoa. Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Ines Osinaga (Gose), Anari eta Sorkun izan dira kolaboratzaileetako batzuk.
Gaur, egubakoitza, gaztelekuan, 22:30ean.

elgeta
> Danbaka musika lehiaketako azkeneko kontzertua
Danbaka lehiaketako azken kontzertua egingo dute Barua Bandak (Eskoriatza), Tuesday Evenings-ek (Durango), The Motherfuckersek (Arrasate) eta Revelphonek (Soraluze).
Gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean.

oñati
> Gabonetako kontzertua egingo du Oñati Abesbatzak
Oñati Abesbatzak Gabonetako emanaldi berezia egingo du. Loli Ordokik zuzenduko du taldea.
Bihar, zapatua, agustindarren elizan, 20:15ean (meza ondoren).


oñati
> Matanza Civil taldearen punk kontzertua izango da
Salamancako Matanza Civil punk-hardcore azkar estiloko taldeak emanaldia egingo du.
Bihar, zapatua, gaztelekuan, 18:30ean.

oñati
> Amaia Zubiriak 'Nabil' diskoa aurkeztuko du kontzertuan
Amaia Zubiria bakarlariak Nabil lana aurkeztuko du gaur, egubakoitza. Sarrerak salgai daude kultura etxean, 8 eurotan; leihatilan, 10 eurotan.
Gaur, Santa Ana antzokian, 19:30ean.

bergara
> 'Nahasterrekan' aurkeztuko du Mahaster Riverrek
Mahaster River taldeak Nahasterrekan delako diskoa aurkeztuko du. Prentsaurrekoa eta kontzertua egingo dituzte.
Bihar, Etxagi tabernan, 18:00etan.


arrasate
> Gospel emanaldia egingo du Tye Tribbett & G.A. taldeak
AEBetako New Jersey estatuko Tye Tribbett gospel musikariak eta Greater Anointing (G.A.) taldeak kontzertua egingo dute.
Sarrerak salgai daude 20 eurotan.
Abenduaren 23an, martitzena, Amaia antzokian, 20:00etan.

arrasate
> Bad.co project taldeak kontzertua egingo du gaur
Bad.co project (from the ashes of Oxymoron) taldeak emanaldia egingo du gaur, egubakoitza. The Motherfuckers eta Bad Bloods taldeek ere joko dute. Sarrerak salgai daude ohiko lekuetan, 10 eurotan; leihatilan, 12 eurotan.
Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:30ean.

arrasate, eskoriatza
> Benito Lertxundik kontzertuak egingo ditu bi herritan
Benito Lertxundik Itsas ulu zolia delako disko berria aurkeztuko du bihar, zapatua, Arrasateko Amaia antzokian, baina sarrerak bukatu dira. Urtarrilaren 30ean, ordea, Eskoriatzan joko du, eta sarrerak urtarrilean jarriko dituzte salgai.
Bihar, Amaia antzokian, 20:00etan.

Erakusketak

bergara
> Azurren erakusketa dago Artekale pizzerian
Azur bergararraren hainbat lan daude ikusgai Artekale pizzerian; Euskal Txokoak postal bildumako jatorrizko argazkiak dira. Orain arte hantxe zituen argazkiek ere ikusgai jarraitzen dute.
Artekale pizzerian.

oñati
> 'Mendia eta natura' lehiaketako argazkiak, erakusketan
Aloña Mendi elkarteak antolatzen duen Mendia eta natura lehiaketako aurtengo edizioan jasotako eta saritutako argazkien erakusketa izango da gaur, egubakoitza, hasi eta urtarrilaren 3a arte. Itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean.
Kultura etxean, egunero, 18:30-20:30.

bergara
> Mikel Araiztegi bergararraren margo erakusketa
Mikel Araiztegi Uribesalgok (Bergara, 1955) erakusketa du Nahikari tabernan. 19 lan dira, eta dira paper gaineko akrilikoak, estilo figuratibo-espresionista baten.
Abendu osoan.


bergara
> Epiren margolan batzuk, ikusgai Zer Nahi tabernan
Epi margolari bergararraren zazpi bat margolan daude erakusketan Zer Nahi tabernan. Hiri-paisaiak, marinak, natura hilak, loreak… dira gaiak. Lan batzuk uda eta udazkenean egindakoak dira, eta beste batzuk, lehenagokoak.
Zer Nahi tabernan.

Ospakizunak

bergara
> Gabonetako II. Artisau Azoka irekiko dute gaur, egubakoitza
Gabonetako artisau azoka irekiko dute gaur, Munibe plazan, 18:00etan, eta hilaren 24a arte egongo da zabalik. 12 postu ipiniko dituzte; 11 Bergarako artisauenak izango dira, eta egunero gonbidatu desberdin bat izango dute.

eskoriatza
> Txistorra-jana izango dute erretiratuek gaur
Txistorra jateko aukera izango dute gaur, egubakoitza, Olazar etxeko erretiratuek.
Gaur, egubakoitza, Olazar erretiratuen etxean, 18:00etan.

oñati
> Gabon kantu kalejira eta salda-jana, ikastolakoek
Gabon kantu kalejira egingo dute Txantxiku ikastolakoek Gabon egunean. 12:00etan irtengo dira ikastolatik. 13:30 inguruan, Foruen plazan, salda-jana izango da gura duten herritar guztiondako.
Abenduaren 24an, Gabon eguna, 12:00etan; salda-jana, 13:30ean plazan.

arrasate
> Txistorra-jana egingo dute erretiratuen elkartekoek
Txistorra-jan eguna ospatuko dute gaur, egubakoitza, Abaroa elkarteko erretiratuek.
Gaur, abenduak 19, Abaroan, 18:00etan.

bergara
> Gaztaina erreak jateko aukera, Jardunen eskutik
Gaztaina erre-jana antolatu du Jardun euskara elkarteak. Danbolinean erreko dituzte gaztainok Herriko Plazan.
Gaur, egubakoitza, plazan, 18:30ean.

arrasate
> Baserritar giroaz gozatzeko aukera Santamasetan
Santamas eguna ospatuko dute astelehenean, hilak 22. Herriko hainbat lekutan izango dira azokak eta ekitaldiak; besteak beste, ganadu feria, Laubide plazan; hegaztiena, Biteri etorbidean; fruta eta barazkiena, Seber Altuben; artisauena, Jokin Zaitegin; Aramaioko sagardo-dastatzea, Herriko Plazan; herri kirolak, Zaldibarren; eta dantza emanaldiak, Herriko Plazan.
Hilaren 22an, astelehena; azokak 10:00etan hasiko dira.

Antzerkia

oñati
> Pake Lekuko antzerki taldearen lan berria gaur ikusgai
Erretiratu elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldeak Zenbat urte dako amamak? antzezlana egingo du, gaztelaniaz.
Gaur, egubakoitza, Santa Ana antzokian, 20:00etan.


oñati
> Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia izango da
Hipo eta Tomax pailazoek emanaldia egingo dute herriko ume guztiendako, Errekalde Herri Eskolako guraso elkarteak antolatuta. Sarrera doan da.
Bihar, zapatua, institutuan, 17:00etan.

 

Lehiaketak

arrasate
> Aratusteetako kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia
Arrasateko Udalak Aratusteetako kartela aukeratzeko lehiaketaren deialdia egin du. Edozeinek parte har dezake, 50 x 70 zentimetroko lanekin. Derrigorrez agertu beharko da 2009 Inauteriak Arrasate delako testua. Era berean, irudiak Aratusteen ezaugarriren bat adierazi beharko du.
Lanok urtarrilaren 30a baino lehen entregatu behar dira BAZen. Irabazleak 400 euro jasoko ditu.
Oinarriak ikusgai daude udaletxeko iragartokian eta www.arrasate-mondragon.org webgunean.

Bestelakoak

oñati
> Txinako Sanxia Troupe taldeak akrobaziak egingo ditu
Txinatik etorritako Sanxia Troupe akrobata taldeak emanaldia egingo du.
Etzi, domeka, gaztelekuan, 18:00etan.

bergara
> Napar Feria egingo dute bihar, zapatua, San Antonion
Nafarroako produktuak bultzatzeko, Napar Feria egingo dute Napar Bideak eta Nafarroako Artisau Elikagaien Elkarteak. Azoka 10:30ean irekiko dute. Goizean zehar, txistulariak, meza, Angie DJa, jaiotzen eta postalen lehiaketetako sari banaketak, Alai taldearen emanaldia, poniak, zezentxoak eta jolasak, eta bazkaria izango dira.
Bihar, zapatua, San Antonioko plazatxoan, 10:30-15:00.

aretxabaleta
> Bidezko merkataritzako azoka izango da bihar, zapatua
Bidezko merkataritzako produktuak saltzeko denda ipiniko dute Hiruatx Gobernuz Kanpoko Erakundekoek bihar, zapatua. Hainbat herrialdeko produktuak salduko dituzte, eta bidezko merkataritza zer den azalduko dute.
Udaletxe zaharrean, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

aretxabaleta
> 'Shesheren herrian' delako diapositiba emanaldia
Shesheren herrian izenburua duen diapositiba emanaldia egingo du Felipe Uriartek.
Hilaren 23an, martitzena, kultura etxean, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak