Aste bukaerako kultura agenda

Aste bukaerako kultura agenda bete-beteta dator. Musika, antzerkia, ospakizunak edota hitzaldiez gozatzeko aukera egongo da. Hona hemen agenda zabala:

Musika

Arrasate
EH Sukarra taldeak kontzertua egingo du. Eibarko talde ezagunak 3.60 aretoan egingo du saioa.  Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Durango
Golpe de Estado taldeak kontzertua egingo du. Oñatiarrek Suspenders eta The Adicts taldeekin batera egingo dute emanaldia.  Gaur, egubakoitza, 22:00etan, Plateruenan.
Bergara
Joseba Irazokik emanaldia egingo du gaztelekuan. Berako musikariak Mikel Artieda baxu jotzailearekin saio akustikoa egingo du.  Gaur, egubakoitza, 22:30ean.
Bergara
Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua egingo du. Santa Zeziliako kontzertua egingo du orkestra sinfonikoak. Gaur, egubakoitza, 20:00etan, Mariaren Lagundiako elizan.
Bergara
Disko jartzaileek emanaldia egingo dute Ziripot tabernan. Gaur, egubakoitza, Koldo disko jartzailea arituko da eta bihar, zapatua, Dubby.  Biak ala biak, 23:00etan.
Arrasate
Disko jartzaileek emanaldia egingo dute 3.60 aretoan. Beñat silun soundzek jarriko du musika.  Bihar, zapatua, 04:00etan.
Eskoriatza
Musika bandak Santa Zezilia kontzertua egingo du. Musika Eskolako Bandak egingo du kontzertu hori.  Bihar, zapatua, 20:00etan, San Pedron.
Arrasate
Madril eta Aretxabaletako taldeen kontzertua, gaztetxean. Madrilgo Intensidad continua eta Aretxabaletako Los Rechazados punk taldeak egingo dute emanaldia.  Bihar, zapatua, 22:00etan.
Bergara
Mahaster River taldeak kontzertua egingo du. Bergarako taldeak San Martin plazan dagoen Galwai's Irish tabernan egingo dute kontzertua.  
Bihar, zapatua, 23:00etan.
Oñati
Herriko hainbat abesbatzek Santa Zezilia saioa egingo dute. Ganbara Txikik, Ganbara Txikitxoak eta Tailer II taldeak egingo dute saioa. Haiekin batera, Tailer I taldeko umeek –4-5 urteko haurrak dira– estreinaldia egingo dute. Arrasateko Goikobalu Txiki eta Goikobalu Gaztek ere parte hartuko dute kontzertuan. Bihar, zapatua, 19:00etan, Santa Anan.
Antzuola
Hainbat taldek Santa Zezilia kontzertua egingo dute, bihar    
Irungo abesbatza, Antzuolako abesbatza eta Bergarako Musika Eskolako Antzuolako ikasleen abesbatza arituko dira.  20:00etan, Antiguako baselizan.
Arrasate
Ruper Ordorika musikariak kontzertu egingo du. Oñatiko abeslariak Memoriaren mapak izeneko diskoa aurkeztuko du. Etzi, domeka, 20:00etan, Espaloian.
Oñati
Herriko musika bandak kontzertua egingo du. Bi zati izango ditu emanaldiak. Lehenengoan Oñatiko Musika Bandak bakarka jardungo du eta hiru obra egingo ditu. Bigarrenean, Oñatiko Abesbatzarekin batera arituko da eta bost obra egingo dituzte. Etzi, domeka, 12:30ean, Santa Anan.

Antzerkia

Aretxabaleta
'Honolulu, leku bat' delako antzezlana  Gilkitxaro antzerki taldeak egingo du antzezlan hori. Loramendi elkarteak antolatu du saioa.Gaur, egubakoitza, 22:00etan, Express tabernan.
Arrasate
Juan Rey komikoak saioa egingo du Iamai kafetegian. Paramount Comedy telebista kateko aurpegietako bat da. Gaur, egubakoitza, 00:00etan.
Bergara
Umore gaua egingo dute Galway's Irish tabernan. Toñin umoristak hartuko du parte. Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Bergara

Eriz magoak emanaldia egingo du, Osintxu auzoan
Mago ezagunak umeendako ikuskizuna egingo du. Kutxaren laguntzarekin antolatu dute saioa. Bihar, zapatua, 17:30ean, ludotekan.
Eskoriatza
Pirritx eta Porrotx pailazoek emanaldia egingo dute   
Ohi bezala, Eskoriatzan aurkeztuko dute ikuskizun berria pailazo ezagunek. Eskerrik asko! ikuskizunean, Mari Mototsek minbizia du.
Bihar, zapatua, 17:30ean, kiroldegian.

Hitzaldiak

Antzuola
Antzuolako historiaren gaineko hitzaldia. Antzuola barrutik bilatzen delako hitzaldia egingo du Josu Tellabidek. Udalak eta erretiratuen elkartek antolatu dute. Hilaren 29an, eguena, 18:00etan, Olaran etxean.
Aretxabaleta
AHTren gaineko berbaldia egingo dute. Berbaldia antolatu du AHT gelditu! Elkarlanak. Hiru lagunek egingo dute berba: Ingurugiroa izango du berbagai Ekologistak Martxan taldeko kide eta EHUko irakasle Iñaki Barcenak; gastu sozialaz jardungo du Elkartzen taldeko Igor Uriartek; eta herri galdeketa eta egungo egoeraren berri emango du Aramaioko alkate Asier Agirrek. Etzi, domeka, 12:00etan, Kurtzebarri eskolan.
Debagoiena
Ciudad Juarezko (Mexiko) hilketen gaineko hitzaldi sorta  
Emakumeen aurkako indarkeria: Ciudad Juarezko feminicidioa delako hitzaldia egingo dute Julia Esther Canok eta Elia Escobedok. Nuestras hijas de regreso a casa elkarte mexikarreko kideak dira biak. Hainbat herritan izango dira hitzaldiak. Elgeta: hilaren 23an, 19:00etan, Espaloia Kafe Antzokian. Aramaio: hilaren 28an, 17:00etan, kultura etxean.
Arrasate
Gazte kooperanteen esperientziak, Kulturaten. Garapen bidean dauden hegoaldeko herrietan kooperante ibili diren ibarreko zazpi lagunek egingo dute berbaldia. Hilaren 28an, eguaztena, 18:30ean.

Erakusketak

Bergara
Filatelia eta musika erakusketa batean batuta. Batetik, Bergarako Filatelia Elkarteak zigiluak erakutsiko ditu, eta, bestetik, Bergarako Udal Musika Bandak argazkiak erakutsiko ditu. Abenduaren 16ra arte, Aroztegin.
Arrasate
'Azala-azalaren kontra' delako erakusketa. Gaztesareko Sextabaida gunetik antolatutako erakusketa da; Euskal Herriko gazteen eta sexualitatearen inguruko eztabaidaren harira egindako argazki erakusketa. Hilaren 30era arte, Kulturaten.

Ikastaroak

Bergara
Komunikazioaren eta talde lanaren gaineko ikastaroa. Lahar elkarteak antolatu du eta eskolak izango dira hilaren 26tik 30era, biak barne. Irantzu Gabilondok emango ditu eskolak. Doan da. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943 42 80 13 eta 663 05 72 23 (Pedro Bilbatua) zenbakietara edo idatzi gizalde@gizalde.com helbidera.

Ospakizunak

Antzuola
Gaztaina jana egingo dute etzi, domeka. Bertaratzen diren guztiei banatuko dizkiete gaztainak. Etzi, domeka, 18:00etan, plazan.
Eskoriatza
Gaztaina erre eguna egingo dute Luis Ezeiza ikastetxekoek. Gaztainak jateaz gain, txokolatea ere jango dute eta hainbat tailer ere izango dituzte. Herriko ume guztiei dago zabalik ospakizuna. Gaur, egubakoitza, 17:00etan, patioan.

Bestelakoak

Bergara
AHTren aurkako asteburua antolatu dute. Bergarako AHTren kontrako taldeak antolatu du eta hainbat protesta ekitaldi egongo dira. Gaur, egubakoitza, 17:00etan, Urbinako ekintzen gaineko informazio panelak jarriko dituzte, San Martin plazan eta 19:30ean, batzar irekia egingo dute, gaztetxean. Bihar, zapatua, mendi martxa egingo dute, 09:30ean gaztetxetik abiatuta, Angiozarrera. Han azpiegitura erraldoiak eragingo dituen kalteen berri emango dute. 14:30ean, bazkari begetarianoa izango da gaztetxean eta gero, kafe tertulia AHT gaitzat hartuta. Bukatzeko, domekan, 18:30ean, Trinomio kaotiko antzezlana egingo du Terror antzerki taldeak, eta Koloklown taldeak, berriz, Klownstrofobias delakoa egingo du.   Gaur, egubakoitza, hasi eta domekara arte.
Eskoriatza
III. Ardo Dastatzea egingo dute eskoriatzarrek bihar. Goizetik hasiko dira ekitaldiak, enologo batek Herriko Plazan egingo duen ikastaroarekin. Gero, triki poteoa egongo da. 19:00etan, berriz, ardo dastatzea egingo dute, Herriko Plazan eta dantzaldia ere izango da. Aurten, gainera, dastatzeari feria kutsua eman nahi izan diote. Hala, hiru ardo postu egongo dira: Larchango ardandegiak, Sonsierra ardandegiak eta Manso Anaiek hainbat ardo erakutsi eta salduko dituzte. Aitzorrotz kultur elkarteak antolatu du eguna.
Bergara
Patata feria eta pintxo lehiaketa egingo dituzte. San Antonio auzoko Gure Ametsa elkarteak antolatu ditu. Bihar, zapatua, goizez.
Arrasate
Berehalako Lehen Mus Txapelketa jokatuko dute. Hotel Mondragonek antolatu du. Izenematea dira 40 euro, bikoteko eta gehienez 50ek har dezakete parte. Lau sari egongo dira: 1.000 euro, txapela eta urdaiazpikoa; 500 euro eta oparia; 300 euro eta oparia eta oparia (diru kopuru horrek izango dira 50 bikotek izena emanez gero). Izenematea izango da egunean bertan, 16:15ak bitartean.
Etzi, domeka, 16:30ean, Hotel Mondragonen.
Bergara
Athlete eta Wagon Cookin taldeek kontzertua egingo dute Jam aretoan. Athlete taldeak estatuan emango dituen lau kontzertuetako bat Jamen izango da. Britainiarrek Beyond The Neighbourhood azkeneko lana aurkeztuko dute. Haiekin, Garaialde anaiek osatzen duten Wagon Cookin (argazkian) talea arituko da. 29an, 20:30ean.
Oñati
'Ipuin iberiarrak' delako emanaldia, helduendako, gaur, egubakoitza
Balea-Artelanda produkzio etxeak egingo du emanaldia. Iberiar penintsulako bost ipuin kontatuko dituzte. Eskenatokian hiru musikari eta bi aktore arituko dira. Gaur, egubakoitza, da emanaldia, 22:30ean, Santa Ana aretoan.
Bergara
Debagoienean Kantarik bigarren saioa egingo du Bergaran
Aurreko domekan Debagoienean Kantari-ren lehenengo saioa grabatu zuten Bergarako 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek eta etzi, domeka, azkenekoa grabatuko dute. 16:30ean hasiko da, Jam aretoan
Arrasate
'El duo de la africana' zarzuela Izaskun Murgia elkarte lirikoarekin
Ohiturari jarraituz eta beti Gabonen atarian, Arrasateko Izaskun Murgia elkarte lirikoak zarzuela berria prestatu du. El duo de la africana izeneko obra prestatu dute aurten eta aste bukaeran estreinatuko dute. Zapatuan 19:30ean egingo dute lehen emanaldia eta bigarrena, domeka, 19:30ean. Hilaren 30ean eta abenduaren 1ean ere saio bana egingo dute. Guztiak Amaia antzokian izango dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.