Musika
elgeta
> Danbaka musika lehiaketako bosgarren kontzertua
Danbaka musika lehiaketako bosgarren kontzertua izango da gaur, egubakoitza, honako taldeekin: Flipin Folk (Ermua-Eibar), Rock Privado (Oñati-Donostia), The Wet Band (Mutriku) eta Turboshit (Bergara). Gaur, Espaloia antzokian, 22:30ean.
bergara
> Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emanaldia egingo du
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua egingo du gaur, egubakoitza, Bergaran, 18 urtean egiten duten lehena. Miguel Gonzalez Bastidaren Lorea piezarekin hasiko dira, eta Mozarten eta Korsakoven lanak joko dituzte gero.
Sarrerak salgai jarri dituzte Musika Eskolan, 15 eurotan; kontzertua baino ordu bete lehenago, geratu diren sarrerak pilotalekuko leihatilan salduko dituzte.
Gaur, egubakoitza, Udal Pilotalekuan, 22:30ean.
oñati
> Beninen aldeko Gabonetako kontzertua egingo dute herriko taldeek
Kontzertua egingo dute Oñatiko bandak (argazkian), Oñati Abesbatzak, parrokiako koruak eta Ganbara eta Ganbara Txiki abesbatzek etzi, parrokian, 19:00etan. Natitingou-n (Benin) eskola bat eraikitzeko dirua batuko dute.
arrasate
> Arianna Puello bakarlariak disko berria aurkeztuko du
Arianna Puello dominikar jatorriko musikariak disko berria, 13 razones, aurkeztuko du gaur, egubakoitza, gaztetxean, 22:00etan. Rapa, saltsa, erritmo tropikalak eta gehiago dago. Aurretik, Deifus taldeak joko du.
bergara
> Disko-jartzaileen emanaldiak Ziripot tabernan
Gaur, egubakoitza, DJ
Pako (kpk) disko-jartzailea arituko da, eta bihar, zapatua, Makala DJ.
Emanaldiok 23:00etan hasiko dira.
elgeta
> Hiru talderen kontzertua izango da bihar gaztetxean
No Hay Soluzion, Punk! Tapie eta Deficiencia Rock taldeen kontzertua izango da.
Emanaldia 22:00etan hasiko da.
bergara
> Bergarako Orfeoiko umeen kontzertua izango da
Bergarako Orfeoiko umeek kontzertua egingo dute gaur, egubakoitza. Sarrera 2 euro da.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 19:00-20:00.
aretxabaleta
> Gabonetako emanaldiak, Leizarra musika eskolak
Leizarra musika eskolak honako emanaldiak egingo ditu: dantza (gaur, egubakoitza), Gabonetako kontzertua (abenduak 15 eta 16) eta Haur Hezkuntzako kontzertua eta dantza (abenduak 17).
Kultura etxeko Zaraia aretoan, 18:00etan; gaurko dantza emanaldia, 18:15ean.
bergara
> Bergarako Orfeoia, Gabero eta Ganbara Gazte taldeak
Bergarako Orfeoiak, Gabero Abesbatzak eta Ganbara Gazte Abesbatzak kontzertua egingo dute.
Bihar, zapatua, Mariaren Lagundian, 20:00etan.
antzuola
> Gabonetako kontzertua egingo dute Musika Eskolakoek
Musika Eskolako ikasleek Gabonetako emanaldi berezia egingo dute astelehenean.
Abenduak 15, astelehena, udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
bergara
> Deabruak Teilatuetan taldeak kontzertua egingo du
Txapa Irratiak antolatuta, Deabruak Teilatuetan eta Fiachras taldeen kontzertua izango da bihar, zapatua. Taldea banandu eta bederatzi urte geroago, berriro agertokira igoko da Tolosako laukotea.
Bihar, abenduak 13, gaztetxean , 23:00etan.
Ospakizunak
oñati
> Jaiotza antzeztuko dute Elkar Heziko ikasleek
Jaiotzaren antzezpena egingo dute Elkar Heziko ikasleek gaur, egubakoitza. Txokolatea bizkotxoekin ere banatuko dute. Batutako dirua Argentinara bidaliko dute.
Gaur, egubakoitza, plazan, 15:00etan.
aretxabaleta
> Erretiratuen elkartekoek Santa Luzia ospatuko dute
Basotxo erretiratuen elkarteko kideek Santa Luzia eguna ospatuko dute txokolate-jana eginda. Elkarteko kide guztiak daude gonbidatuta. Aurten 90 urte bete dituztenei omenaldia egingo diete.
Bihar, zapatua, Basotxoko tabernan, 17:00etan.
aretxabaleta
> Sahararen aldeko festa eta jostailu batzea egingo dituzte
Iesbaa taldearen eta Udalaren ekimenez, Ludotekatik ludotekara festa egingo dute bihar, zapatua, Saharan ludoteka bat egiteko. Argazki erakusketa, tailerrak, txokolatea, haur berbena eta beste ekintza batzuk izango dira.
Bihar, zapatua, Iturrigorrin, 17:00-19:30.
arrasate
> Erraldoi konpartsa txikiak kalean egingo du entsegua
Arrasateko erraldoi konpartsa txikiak kalean entseatuko du, eta horren inguruko jaia egingo du. Biteri plazan entseatuko dute, eta puzgarriak, gaitari eta trikitilariak, txistorra eta konpartsaren material salmenta izango da. 14:00ak aldera, otarra zozketatuko dute.
Bihar, zapatua, Biteri plazan, 13:00etan hasita.
Antzerkia
eskoriatza
> Maite Frankok ipuinak kontatuko dizkie umeei
Maite Franko ipuin-kontalariak emanaldia egingo du eguenean, hilak 18. 4 urtetik aurrerako umeendako da.
Eguenean, hilak 18, liburutegian, 18:00etan.
arrasate
> 'Baserriko saltsa' delako umeendako antzezlana
Kataluniako La Badula taldeak Baserriko saltsa antzezlana egingo du. Oilo andereari arrautza bat lapurtu diote. Gaur egungo gizartearen gatazken inguruko gogoeta umoretsua da.
Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 18:00etan.
bergara
> Leire Iruin kontalariak emanaldia egingo du gaur
Irakurri kanpainaren barruan, Leire Iruin kontalariaren saioa izango da haur liburutegian. 4-6 urte artekoei ipuinak kontatuko dizkie, 45 bat minutuko saioan.
Gaur, egubakoitza, haur liburutegian, 17:45ean.
aretxabaleta
> Ipuin kontaketa emanaldia izango da zapatuan
Katxin izenburuarekin, umeendako ipuin kontaketa saioa egingo du Antton Irustak. Sarrera doan da.
Bihar, zapatua, liburutegian, 11:30ean.
Erakusketak
bergara
> Beart elkarteko kideen lanen erakusketa eta salmenta
Beart elkarteko kideek hainbat margolan jarriko dituzte erakusketan, eta erosteko aukera ere izango da.
Domingo Iralan da; euria eginez gero, San Martin plazako arkupetan.
Etzi, domeka.
bergara
> Mikel Araiztegi bergararraren margo erakusketa
Mikel Araiztegi Uribesalgok (Bergara, 1955) erakusketa du. 19 lan dira, eta dira paper gaineko akrilikoak, estilo figuratibo-espresionista baten.
Nahikari tabernan, abendu osoan.
bergara
> Epiren margolan batzuk, ikusgai Zer Nahi tabernan
Epi margolari bergararraren zazpi bat margolan daude erakusketan Zer Nahi tabernan. Hiri-paisaiak, marinak, natura hilak, loreak… dira gaiak. Lan batzuk uda eta udazkenean egindakoak dira, eta beste batzuk, lehenagokoak.
Zer Nahi tabernan.
aretxabaleta
> Idoia Elexpuru aretxabaletarraren erakusketa
Idoia Elexpuru Ugarte aretxabaletarrak hainbat margo dauzka erakusketan kultura etxean. Txema Agirre-Zenitagoiarekin eta Juanjo Altunarekin ikasitakoa da,
eta hainbat lehiaketa irabazitakoa da.
Kultura etxean, abendu osoan, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; domeketan itxita egongo da.
eskoriatza
> Irrati-kontrol bidezko autoen tailerra eta erakustaldia aste bukaeran
RC Dospistones taldeak, Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin, irrati-kontrolezko autoen I. tailerra egingo du bihar, zapatua, Luis Ezeizako patioan, 11:00-13:00 eta 16:00-17:30. Ikastarotxoa egiteko eta autook ikusteko aukera izango da.
Bestelakoak
arrasate
> Kale heziketa programaren aurkezpen jaia egingo dute
Kale heziketa programa aurkezteko jaialdia egingo dute gaur, egubakoitza. Tailerrak, grafitiak, musika… izango dira.
Gaur, egubakoitza, Biteri plazan,
16:30-18:30.
arrasate
> 'Malbe' Alejandro Iturbe Aranaren gaineko liburua
Malbe Alejandro Iturbe Aranaren bizitza delako liburua aurkeztuko dute hilaren 15ean. Bedoñako Malbe baserritarraren gainekoa da; herri-lurren gainean egin zuen borroka azaltzen da, eta baita baserriko bizimodua ere. Liburuak Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalen laguntza izan du.
Hilaren 15ean, astelehena, Kulturaten, 18:30ean.
oñati
> Elkartasun azoka egingo dute bihar, zapatua
Elkar-Hezi ikastetxeak elkartasun azoka egingo du bihar, zapatua, urtero Gabonen aurretik egiten duen bezala. Hainbat GKE eta bestelako talde izango dira.
Bihar, zapatua, Foruen plazan, 10:00etatik 14:00etara.
aretxabaleta
> Jam saioa antolatu du Jaiki elkarteak etzirako
Jam saioa antolatu du Jaiki elkarteak. Inprobisazio saioa denez, antzerkia, bertsolaritza, musika, dantza… denetarik sartzen da. Hala ere, oraingoan, Mikel Laboari omenaldia egingo diote, eta haren inguruan norberak bere ekarpena egitea proposatzen dute.
Bestalde, oraingo hileko dantza libre topaketa eguenean, hilak 18, egingo dute, leku berean, 18:00-20:30. Etzi, domeka, kuartel zaharreko dantza lokalean, 18:00-18:30.