Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko abenduaren 5a

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaurtik astelehenera bitartean ekintza ugarirekin gozatzeko aukera dago: musikaz, antzerkiaz, ospakizunez edota erakusketekin, besteak beste. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

bergara

> 'Une akustikoa' diskoa aurkeztuko du Keu Agirreatxeak Zabalotegin

Une akustikoa delako lana kontzertu baten aurkeztuko du Keu Agirretxea musikari ondarrutarrak astelehenean, abenduak 8, Zabalotegi aretoan, 19:00etan. Diskoan zazpi abesti batu ditu; horietatik bost, berriak. Sarrera, 3 euro.

 

arrasate
> Harreman elkartearen alde abestuko du Goikobaluk
Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko kontzertua egingo du Goikobalu abesbatzak.
Gaur, egubakoitza, San Juan Bataiatzailearen parrokian, 20:00etan.

arrasate
> Death estiloko kontzertuak izango dira 3.60 aretoan
Sickness invades your mind delako death estiloko jaialdia izango da 3.60 aretoan, honako taldeekin: Cerebral Effusion (brutal death, Euskal Herria), Haemophagia (brutal death, Katalunia) eta Darkness by oath (Swedish death, Euskal Herria). Sarrera, 8 euro. Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:00etan.

bergara
> Lau taldek kontzertua egingo dute gaztetxean
Honako taldeek kontzertua egingo dute: Sök (Iruñea), One direction drive (Bilbo), Tinnitia (Madril) eta Jardín de la Croix (Madril). Bihar, zapatua, gaztetxean, 22:30ean.

bergara
> Bi disko-jartzailek emanaldia egingo dute Ziripot tabernan
DJ Bere (Donostia) disko-jartzaileak musika ipiniko du gaur, egubakoitza, eta Cristian Warehouse-k (Gasteiz) bihar, zapatua. Emanaldiak 23:00etan hasiko dira.

Antzerkia

bergara
> 'Ezker eskuma' delako antzezlana egingo du Glu-Glu taldeak
Ezker eskuma antzezlana egingo dute Glu-Glu taldeko Loli Astorekak eta Iñake Irastortzak etzi, domeka, Zabalotegi aretoan, 19:00etan. Rosa etxekoandrea eta Sara bakarrik bizi den emakumea, bizilagunak biak, dira protagonistak.

arrasate
> Lau emakumeren bizitza 'Cruzadas cotidianas' lanean
Nafarroako La Trapera taldeak Cruzadas cotidianas antzezlana egingo du. Cristina Castillok lau emakumeren bizitzako 15 minutu antzeztuko ditu. Gaiak, hainbat: nagusien mendekotasuna, immigrazioa, lana eta familia bateratzeko zailtasunak eta lesbianen bikoteen ikusezintasuna.
Hilaren 11n, eguena, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

bergara
> Leire Iruin kontalariak emanaldia egingo du gaur
Irakurri kanpainaren barruan, Leire Iruin kontalariaren saioa izango da haur liburutegian. 4-6 urte artekoei ipuinak kontatuko dizkie, 45 bat minutuko saioan. Gaur, egubakoitza, haur liburutegian, 17:45ean.

bergara
> 'Diva di palo' antzezlan satirikoa ikusteko aukera gaur
Diva di palo delako antzezlana egingo du Tearto teatro taldeak. Barietate talde bateko hiru aktoreak dira pertsonaia nagusiak. Musika eta barietate ikuskizunen zatiak irudikatzen dira, eta, bestetik, hiru pertsonaia horiek batera egingo duten azken antzezlana.
Sarrera 5 euro da. Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 22:30ean.

bergara
> Umeendako 'Handitan' antzezlana egingo dute
Umeei zuzenduta, Handitan delako antzezlana egingo dute. Sarrera 3 euro da. Bihar, zapatua, Zabalotegin, 18:00etan.

Erakusketak

bergara
> Seilu erakusketa irekiko dute gaur, egubakoitza
Berbildu seilu eta bildumazaleen elkarteak erakusketa ipiniko du Barrenkaleko Aroztegi aretoan. Abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan, 12:00-14:00.

bergara
> Epiren margolan batzuk ikusgai Zer Nahi tabernan
Epi margolari bergararraren zazpi bat margolan daude erakusgai Zer Nahi tabernan. Hiri-paisaiak, marinak, natura hilak, loreak... Lan batzuk uda eta udazkenean eginak dira, eta beste batzuk, lehenagokoak. Zer Nahi tabernan.


arrasate
> Zalakainen erakusketa egongo da Harresi aretoan
Zalakain margolariak hainbat lan ipiniko ditu Harresi aretoan. Etzi, domeka, irekiko dute, eta hilaren 22a arte egongo da zabalik.
Ordutegia: lanegunetan, 18:00-20:00; zapatu eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

aretxabaleta
> Idoia Elexpuru aretxabaletarraren erakusketa
Idoia Elexpuru Ugarte aretxabaletarrak hainbat margo dauzka erakusketan kultura etxean. Txema Agirre-Zenitagoiarekin eta Juanjo Altunarekin ikasitakoa da,
eta hainbat lehiaketa irabazitakoa da.
Kultura etxean, abendu osoan, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; domeketan itxita egongo da.


elgeta
> Hiesaren inguruko erakusketa bisitatzeko aukera
Hiesaren inguruko kartel erakusketa ipini du Udalak Espaloia antzokian.
Abendura arte dago ikusgai.

gasteiz
> Iñaki Jauregialtzo oñatiarrak erakusketa dauka Gasteizen
Iñaki Jauregialtzo artista oñatiarrak zeramika erakusketa dauka Juan Lopez de Aelen Galería Itinerante arte espazioan (Zapateria, 79).
Astelehenetik zapatura, 19:00-21:00.

arrasate
> Naturaren gaineko argazki erakusketa dago Kulturaten
Naturaren argazkilariak 2008 izenburuarekin, nazioarteko argazkilari onenetariko batzuen lanak ikus daitezke. Abenduaren 10a arte dago zabalik.

Lehiaketak

aretxabaleta
> Argazki lehiaketa antolatu
du Begira dendak
Argazki lehiaketa deitu du Aretxabaletako Begira argazki dendak. 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, Aretxabaleta zure ikuspuntutik gaia islatzen duten argazkiekin. Oinarrien gaineko argibide gehiago emango dute dendan. Irabazleak 250 euro jasoko ditu.
Mugaeguna: abenduak 10.

bergara
> Uberako jaien inguruko logotipo lehiaketa deitu dute
Uberako jaietarako zapi bat aterako du jai batzordeak, eta horretarako logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du Uberan jaio edo bizi direnendako, zein Uberan jaiotakoen seme-alaba eta bilobendako. San Pauloak Uberan 2009 leloa agertu beharko da logotipoan. Estiloa eta bestelakoak libreak dira. Zapia laranja kolorekoa izango da, eta logotipoa, kolore bakarrekoa.
Norberak lan bakarra aurkez dezake. Honako helbidera bidali behar dira: Logotipo lehiaketa; Jaolatza elkartea; Ubera; 20570 Bergara.
Irabazleak 100 euro eta zapia jasoko ditu.
Lanak entregatzeko mugaeguna abenduaren 7a izango da.

bergara
> XVII. Amodiozko Gutunen Lehiaketa deitu du Jardunek
1993an edo lehenago jaiotako edozeinek parte har dezake, jatorrizko eta inoiz argitaratu gabeko gutunekin. Honako helbideetara bidal daitezke lanak: Amodiozko Gutunen XVII. Lehiaketa; Jardun elkartea, Errotalde jauregia z/g; 20570 Bergara. Posta elektronikoz: amodiozkogutunak@euskalerria.org.
Honako sariak emango dituzte: 500 euro, gutun onenarendako; 250, bigarrenarendako; 150, bergarar onenarendako; eta 100 euro, 26 urtetik beerako onenarendako.
Argibide gehiago, www.jardun.net webgunean edo 943 76 08 19 telefono zenbakian.
Lanak bidaltzeko mugaeguna urtarrilaren 6a da.

Dantza

aretxabaleta
> Haur ballet emanaldia izango da datorren eguaztenean
Haur ballet emanaldia egingo dute aurten ikasten hasi diren umeek. Sarrera doan da.
Eguaztenean, hilak 10, kultura etxeko Zaraia aretoan, 18:00etan.

Bestelakoak

arrasate

> Gozokiak, txanponak… eskuratzeko aukera, San Nikolasen boloan, bihar

Bihar, zapatua, egingo dute San Nikolasen boloa. Udaletxeko balkoitik gozokiak eta bestelakoak botako dituzte, 12:00etan eta 12:30ean; eguraldi txarra badago, Uarkape frontoian. Monte tabernan ere egingo dute, 13:00etan.

 

oñati
> Ekitaldiz betetako aste bukaera izango dute gaztetxean
Honako ekintzak antolatu dituzte: gaur, egubakoitza, jolasak eta kantaldia (22:00); bihar, zapatua, eztabaida: Gaztetxean musika teknoa? Letra vs Musika (16:00-17:00); musika instrumentuen autoikaskuntza eta elkar erakustearen aurkezpena (19:00); afaria (20:30); eta bakarlari baten emanaldia (22:00); eta etzi, domeka, Victor Jararen bizitza eta heriotzaren gaineko dokumentala (16:30).
Ekintza guztiak gaztetxean.

aretxabaleta
> 'Euskal Herriko hogei sekretu' delako ikus-entzunezkoa
Euskal Herriko hogei sekretu diapositiba emanaldia egingo du Ander Izagirrek.
Abenduaren 9an, martitzena, Arkupe kultura etxean, 19:30ean.

antzuola
> Birmaniako argazkiak eta azalpenak emango dituzte
Antzuolarrak munduan zehar delako programaren barruan, Jone Legorburuk Birmaniako argazkiak eta hango egonaldiaren gaineko azalpenak emango ditu.
Abenduaren 9an, Olaranen, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak