Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko aza. 7a, 11:44
Aste bukaerako atarian gaude, eta gaurko, barikurako, eta aste bukaera osorako, makina bat ekintza daude Debagoienean. Hemen duzue prestatutako agenda kulturala:

Musika

elgeta
> Deficiencia Mental, Alexok, The Sugarballs eta Destroy
Kontzertua antolatu dute gaztetxean: Azkoititik etorriko dira Deficiencia Mental, Alexok eta Sugarballs taldeak, eta Zumaiatik, Destroy.
Bihar, zapatua, gaztetxean.

bergara
> 'Infer' diskoa aurkeztuko du zuzenean Belceblues taldeak gaur, egubakoitza
Bergarako Belceblues euskarazko soul eta blues taldeak Infer, bere lehenengo diskoa, aurkeztuko du gaur, egubakoitza, San Martin plazako Galway's taberna irlandarrean egingo duen kontzertu baten. Gauerdian hasiko da emanaldia.

arrasate
> Ana Moura fado abeslariak kontzertua egingo du bihar, zapatua
Gaur egungo fado musikari onenetarikoen artean dute Ana Moura portugaldarra. Para alem da saudade delako diskoa da orain azkeneko bere lana. Bihar, zapatua, abestuko du Amaia antzokian, 20:00etan; sarrera, 10 euro.

oñati
> Deadstring Brothers eta Norman, zuzenean Gaztemaniak kontzertuan
Deadstring Brothers (AEB) taldeak kontzertua egingo du bihar, zapatua, gaztelekuan, 22:00etan. Detroiteko talde horrek Silver Mountain delako diskoa aurkeztuko du. Eibarko eta Ondarroako Norman taldeak irekiko du gaua.

Bestelakoak

bergara
> Munduan barrena tandemean ibili zirenen esperientziak
Tandemean Hego Ameriketan barrena delako ikus-entzunezkoa egingo dute Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabe senar-emazteek. 45 minutuko emanaldia da, euskaraz eta gaztelaniaz.
Bihar, zapatua, Zabalotegi aretoan, 19:00etan.

arrasate
> Baserriko produktuen azoka egingo dute zapatuan
Arrasateko hamar baserritarrek eta Gatzagako Jakionek euren produktuak erakutsiko dituzte bihar, zapatua. Barazkiak, kontserbak, babarrunak, odolosteak, fruitu lehorrak, ogia, gazta, pastelak… erakutsiko dituzte. Gainera, udal azokan urteak eman dituzten 70 urtetik gorako lau emakume omenduko dituzte. Azkenik, Zazpi astoren gainean bertso saioa izango da, 12:00etan.
Bihar, zapatua, Seber Altube plazan, 09:00etatik 14:00etara.

bergara
> Zetaren ibilbidearen gaineko ikus-entzunezkoa
Iñaki Kaperotxipiren eskutik, Zetaren ibilbidea delako ikus-entzunezkoa egongo da datorren eguenean. Kutxak lagundutako ekintza da.
Eguenean, hilak 13, Zabalotegi aretoan, 19:00etan.

arrasate
> II. Historia eta Zinema jardunaldietako film emanaldia
Arizmendi ikastolak antolatutako Historia eta Zinema bigarren jardunaldietako azkeneko filma emango dute martitzenean: Sin novedad en el Alcázar (Augusto Genina, 1940). Gero, Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakasle Xose Manoel Nuñez Seixas-ek hitzaldia egingo du.
Azaroaren 11, martitzena, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.

Antzerkia

oñati
> Teknika berri batekin kontatuko dituzte ipuinak
Kamishibai ipuin saioa antolatu du Oñatiko liburutegiak gaurko, egubakoitza. Debagoienean lehenengo aldiz erabiliko da teknika japoniar hori.
Joan den astean hasi ziren gonbidapenak banatzen. 30 umerendako lekua dago. Argibideak, liburutegian.
Gaur, egubakoitza, haur liburutegian, 18:00etan.

arrasate
> Umorezko bakarrizketa egongo da Iamai kafetegian
TVEko El rey de la comedia saioan finalista izan zen Mari La Vikinga aktoreak umorezko bakarrizketa egingo du.
Gaur, egubakoitza, Iamain, gauerdian.


bergara
> 'Ogiyik karri etzun semia' delako antzezlana
Jardun euskara elkarteak antolatuta, Ogiyik ekarri etzun semia delako antzezlana egingo dute, Zabalotegi aretoaren inaugurazio egitarauaren barruan. Komedia horretan, ama baten eta unibertsitatean ikasle den semearen arteko harremana kontatzen zaigu, txikitan emandako hezkuntzaren eta gaur egungo bizimoduaren arteko aldea erakutsiz.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 22:30ean.

aretxabaleta
> Umeendako magia ikuskizuna egongo da bihar, zapatua
Txorroborro magoak magia ikuskizuna egingo du etxeko txikienendako. Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte.
Bihar, kultura etxean, 17:00etan.


aretxabaleta
> Antzezlana egingo dute Oñatiko erretiratu elkartekoek
Oñatiko Pake-Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldeak Nos vamos de vacaciones delako umorezko antzezlana egingo du. Sarrera 10 euro da.
Gaur, egubakoitza, kultur etxean, 22:00etan.

oñati
> Umeendako 'Mambru' antzezlana egingo du Markeliñek
Umeei zuzendutako Mambru delako antzezlana egingo du Markeliñe taldeak. Gerraren inguruko antzezlana da. Mambru neskatxoa baserri baten bizi da. Halako baten, gudari bat ezagutzen du. Jolas egiten dute, baina Mambru tiroz joko dute.
Etzi, domeka, Santa Ana antzokian, 18:00etan.


bergara
> Helduendako eta umeendako ipuin kontaketak liburutegian
Irakurri kanpainaren barruan, gaur, egubakoitza, Leire Iruin kontalariak ipuinak kontatuko dizkie 4-6 urte arteko umeei.
Gaur, egubakoitza, haur liburutegian, 17:45-18:30.

Erakusketak


bergara
> Manu Muniategiandikoetxeak erakusketa zabalduko du
Manu Muniategiandikoetxea artista bergararraren margolan erakusketa inauguratuko dute gaur, egubakoitza, Aroztegi aretoan. Azaro osoan egongo da ikusgai, honako ordutegian: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan, 12:00-14:00.
Inaugurazioa gaur, egubakoitza, arratsaldean, Aroztegi aretoan.

arrasate
> San Josepe harrobiaren ideien lehiaketako lanak, ikusgai
San Josepe harrobi
zaharra biziberritzeko ideien lehiaketara aurkeztutako lanak jendaurrean ipiniko dituzte Kulturaten.
Azaroaren 9a arte.

aretxabaleta
> Uraren inguruko erakusketa egongo da kultura etxean
Ura, bizi iturri izenburuarekin, erakusketa dago Arkupe kultura etxean azaro osoan.
Bisita ordutegia: 11:00-13:00 eta
18:00-20:00.

Lehiaketak

aretxabaleta
> Argazki lehiaketa antolatu
du Begira dendak
Argazki lehiaketa deitu du Aretxabaletako Begira argazki dendak. 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, Aretxabaleta zure ikuspuntutik gaia islatzen duten argazkiekin. Oinarrien gaineko argibide gehiago emango dute dendan. Irabazleak 250 euro jasoko ditu.
Mugaeguna: abenduak 10.

bergara
> Uberako jaien inguruko logotipo lehiaketa deitu dute
Uberako jaietarako zapi bat aterako du jai batzordeak, eta horretarako logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du Uberan jaio edo bizi direnendako, zein Uberan jaiotakoen seme-alaba eta bilobendako. San Pauloak Uberan 2009 leloa agertu beharko da logotipoan. Estiloa eta bestelakoak libreak dira. Zapia laranja kolorekoa izango da, eta logotipoa, kolore bakarrekoa.
Norberak lan bakarra aurkez dezake. Honako helbidera bidali behar dira: Logotipo lehiaketa; Jaolatza elkartea; Ubera; 20570 Bergara.
Irabazleak 100 euro eta zapia jasoko ditu.
Lanak entregatzeko mugaeguna abenduaren 7a izango da.

debagoiena
> Komiki lehiaketa deitu du Tolosako Galtzaundi taldeak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Ibarra Galtzakomik 2008 lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, bakarka, eta bi kategoria daude: 18 urtetik beherakoak eta hortik gorakoak. Gaia librea izango da, eta ez dituzte onartuko eduki bortitz, sexista edo arrazistak dituzten komikiak edo intolerantzia bultzatzen dutenak. Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
Komikiok honako helbidera bidali behar dira: Galtzaundi Euskara Taldea; Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa; Nafarroa etorbidea 6, behea; 20400 Tolosa. Mugaeguna azaroaren 26a da.
18 urtetik beherakoendako, 400 euro eta argitalpena, eta
200 euroko sariak daude; 18 urtetik gorakoendako, 600 euro eta argitalpena, eta 400 euroko sariak.
Argibideak: 943 65 50 04 telefono zenbakian / kultura@galtzaundi.com posta elektroniko helbidean / www.galtzaundi. com webgunean.

aramaio
> Orri-markagailu lehiaketa deitu du Zuiako Koadrilak
Zuiako Koadrilak hirugarren urtez antolatu du orri-markagailu lehiaketa. Lanak folio edo kartoi mehe baten aurkeztu behar dira, eta denetariko materialak erabil daitezke, betiere, honako neurrian: 4,5 x 21 zentimetro. Lehiakide bakoitzak hiru lan aurkez ditzake, gehienez.
Orri-markagailuak kartazal baten aurkeztu behar dira, Zuiako Koadrilako herrietako liburutegietan, udaletxeetan edo Koadrilako bulegoetan.
Kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dituzte: 150, 100 eta 60 euro.
Argibide gehiago dago www.cuadrillazuia.com webgunean.
Mugaeguna: abenduak 5.

Ospakizunak

arrasate
> Gaztaina-jana egongo da datorren egubakoitzean plazan
Arrasateko Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, gaztaina erre-jana egongo da datorren egubakoitzean. Herriko ume eta guraso guztiak daude ekintza horretara gonbidatuta.
Egubakoitzean, hilak 14, Arrasateko plazan, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak