Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko urr. 24a, 14:21
Aste bukaera ekintzez gainezka dator. Gaur, barikua, musikaz eta emanaldiez gozatzeko aukera izango da. Zapatu eta domekan berriz, ospakizunak, antzerkia, umeendako pailazoak edota musika izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Antzerkia

elgeta
> Pailazoen emanaldia izango da etzi, domeka, Espaloian
Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazo taldeak emanaldia egingo du etzi, domeka. Udalak antolatutako emanaldia da. Etzi, domeka, Espaloian, 17:30ean.

aretxabaleta
> 'Zapatos' antzezlana egingo dute bi egunetan
Charo Gallego aretxabaletarrak parte hartzen duen 2zapatos Madrilgo antzerki taldeak Zapatos delako antzezlana egingo du gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua. Egunero bizi irauteko, gauza baliotsu bila zapata biltegi baten ibiltzen diren Dora eta Nicolas dira protagonistak. Bizimodu latz hori ustekabeko pozarekin hartzen dutela erakutsiko digute. Sarrera 10 euro da.
Gaur, egubakoitza, 22:00etan, eta bihar, zapatua, 19:00etan.

arrasate
> Umeendako ipuin kontaketa saioa egongo da
Txatxilipurdi elkarteak antolatuta, umeendako ipuin kontaketa saioa egongo da eguenean.
Hilaren 30ean, Okendoko ludotekan, 18:00etan.

Erakusketak

elgeta
> 'Libelandula' marrazki eta poema erakusketa
Maite del Rey eta Maider Zubillagak prestatutako Libelandula delako erakusketa dago ikusgai Espaloia antzokia. Eurek egindako marrazkiek eta poesia lanek osatzen dute.
Urri osoan dago ikusgai.


oñati
> Corpus prozesioko irudien erakusketako azken egunak
Corpuseko prozesioko irudien erakusketa ipini dute Kofradiakoek.
Parrokian daude ikusgai, honako ordutegian: zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30; domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta jai bezperetan, 17:30-20:30.
Etzi, domeka, da bisitatzeko azken eguna.

bergara
> Mari Paz Alustizaren margolanen erakusketa, Aroztegin
Mari Paz Alustizak hainbat margolan jarriko ditu erakusketan Aroztegi aretoan. Azaroaren 2a arte egongo da zabalik.
Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.


arrasate
> San Josepe harrobiaren ideien lehiaketako lanak, ikusgai
San Josepe harrobi
zaharra biziberritzeko ideien lehiaketara aurkeztutako lanak jendaurrean ipiniko dituzte Kulturaten.
Azaroaren 9a arte.

Lehiaketak

bergara
> Film laburren lehiaketa deitu dute debagoiendarrendako


aramaio
> Orri-markagailu lehiaketa deitu du Zuiako Koadrilak
Zuiako Koadrilak hirugarren urtez antolatu du orri-markagailu lehiaketa. Lanak folio edo kartoi mehe baten aurkeztu behar dira, eta denetariko materialak erabil daitezke, betiere, honako neurrian: 4,5 x 21 zentimetro. Lehiakide bakoitzak hiru lan aurkez ditzake, gehienez, Zuiako Koadrilako herrietako liburutegietan, udaletxeetan edo Koadrilako bulegoetan. Kategoria bakoitzeko hiru sari daude: 150, 100 eta 60 euro.
Argibide gehiago dago www.cuadrillazuia.com webgunean.
Mugaeguna: abenduak 5.

Musika

bergara
> Ganbara Abesbatza eta Alize Mendizabal organo jolea
Oñatiko Ganbara Abesbatza eta Alize Mendizabal organo jotzailea zuzenean entzuteko aukera izango da, Nazioarteko Organo Erromantikoaren Zikloaren barruan. Esteban Urtzelaik zuzenduko du abesbatza.
Bihar, zapatua, San Pedro parrokian, 20:00etan.

elgeta
> Punk-oi estiloko kontzertua egingo dute lau taldek Espaloia antzokian
Punk-oi kontzertua ikusteko aukera izango da bihar, zapatua, Espaloia antzokian, 22:30ean, Ostiada Oi! taldearen 10. urteurrenean. Arrasateko Never Surrender eta Enboskada eta Goierriko Hell Beer Boys taldeek ere joko dute.

bergara
> Michael Schenker Group taldeak kontzertua egingo du Jam aretoan
Michael Schenker musikariak –UFO taldeko sortzaile izateagatik ezaguna, besteak beste– emanaldia egingo du datorren egubakoitzean, hilak 31, Jamen, 21:00etan. Sarrerak salgai daude ohiko lekuetan 30 eurotan.

bergara
> Disko-jartzaileen emanaldiak izango dira Ziripot tabernan
Honako DJen emanaldiak izango dira: Balza KPK (gaur, egubakoitza) eta Pablo Akaros & Alkate (bihar, zapatua).
Emanaldiak 23:00etan hasiko dira.

arrasate
> The Maharajas taldeak kontzertua egingo du
The Maharajas taldeak kontzertua egingo du gaur, egubakoitza, In Pure Spite (Bloody Hotsak) diskoa
aurkezteko. Talde beterano horrek bi irudi handi ditu gaur egun: Mathias, bere ahots kementsuarekin, eta Jens Lindberg, 60ko garra bizirauten. In Pure Spite euren laugarren diskoa da, eta hor, erakusten dute garaje-rock etiketa txiki geratu zaiela eta benetako rock-and-roll talde bat direla.
Los Cretinos talde arrasatearrak ere joko du.
Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan.

arrasate
> Far from Finished, Des-kontrol eta Disorders taldeak
Boston hiriko (AEB) Far from Finished taldeak kontzertua egingo du 3.60 aretoan. Punk-rock talde horrek Living in the fallout diskoa aurkeztuko du. Des-kontrol eta Disorders taldeek ere joko dute.
Bihar, zapatua, 3.60an, 22:00etan.

arrasate
> The Antioch Chamber Ensemble abesbatzak kontzertua egingo du
New Yorkeko The Antioch Chamber Ensemble taldeak emanaldia egingo du etzi, domeka, San Juan parrokian, 20:00etan, Goikobalu abesbatzak gonbidatuta. Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan parte hartuko du talde hark.

Ospakizunak

aramaio
> Erretiratuen Eguneko azoka egingo dute bihar, zapatua
Erretiratuen Eguneko azokak berritasunak izango ditu aurten: animaliak ere ipiniko dituzte, kultur etxe pareko parkean. Denak Aramaioko baserrietakoak izango dira. Horrez gain, ohi bezala, barazkiak, frutak, loreak, eztia, sagardoa… ere izango dira.
Bihar, zapatua, Nardeaga kalean eta kultur etxe parean, goiz osoan.

Bestelakoak
oñati
> Futbolin txapelketako sariak banatuko dituzte gaur
Joan den egubakoitzeko futbolin txapelketako sariak banatuko dituzte gaur, egubakoitza. Luntxa ere izango da.
Gaztelekuko Topalekuan, 18:00etan.

leintz gatzaga
> Dorletako Amaren koroatzearen 50. urtemuga, etzi
Txirrindularien zaindari Dorletako Ama Birjinaren koroatzearen mendeurren erdia da etzi, domeka, urriak 26. Hori dela eta, hainbat ospakizun egingo dituzte Euskal Herri osoko txirrindulariek: 11:00etan, zaleak eta fededunak batuko dira santutegi aurrean; 11:30ean, bertsolarien agirra eta Eskoriatzako Txistularien agurra; eta 12:00etan, meza Dorletako santutegian.
Etzi, domeka, 11:00etan hasita, Dorletako santutegian.

elgeta
> 'Euskal paisaiak eta euskal herritarrak' ikus-entzunezkoa
Euskal paisaiak eta euskal herritarrak delako ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Ander Izagirrek. Udalak antolatutako emanaldia da.
Eguenean, hilak 30, Espaloia antzokian, 21:30ean.

arrasate
> II. Historia eta Zinema jardunaldietako film emanaldia
Arizmendi ikastolak antolatutako Historia eta Zinema bigarren jardunaldietako bigarren filma emango dute martitzenean: Tierra y Libertad (Ken Loach, 1994). Gero, Arizmendi ikastolako Jon Ander Ramos Martinez irakasleak hitzaldia egingo du.
Urriaren 28an, martitzena, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.

aretxabaleta
> Broad Peak mendiaren gaineko ikus-entzunezkoa
Espedizioa. Broad Peak mendia delako ikus-entzunezkoa emango du Iban Zirizak datorren eguenean, hilak 30.
Eguenean, kultura etxean, 19:30ean.

bergara
> 'Irakurpuntu' delako tailerra, gaur liburutegian
Liburutegiak topaleku delako kanpainarekin bat egin du Bergarako liburutegiak. Horren barruan, gaur, Udal Liburutegien Eguna, Irakurpuntu delako tailerra izango da han, haur liburutegian. 6-10 urte arteko umeek norbere izena hainbat hizkuntza eta grafiatan idazteko aukera izango du.
Gaur, egubakoitza, haur liburutegian, 17:00etatik 19:30era.

oñati
> Gaztetxearen inaugurazio hamabostaldia hasiko dute
Gaztetxea inauguratzeko, honako ekintzak izango dituzte aste bukaeran: gaur, egubakoitza, bideo emanaldia (18:30), afaria (21:00) eta kantaldia eta jolasak (22:00); eta bihar, zapatua, eztabaida (11:00), bazkaria (13:30), mahai-ingurua (15:15), kontzertua (18:00) eta afaria (21:00). Hurrengo egunetan, ekintza gehiago izango dira.
Bazkariak eta afariak, 2 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak