Musika
arrasate
> Cool Circus eta Porco Bravo taldeen kontzertua
Arrasateko
Cool Circus taldeak hard-rock doinuak joko ditu 3.60 aretoan. Spend all
you've got delako diskoko abestiak eskainiko dituzte. Barakaldoko Porco
Bravok ere joko du gau horretan.
Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 23:00etan.
oñati
> La Encina de Mata Kantabriako abesbatzaren emanaldia
Kantabriako La Encina de Mata abesbatzak emanaldia egingo du bihar, zapatua, Oñati Abesbatzak eta Anaitze Batzordeak antolatuta.
Bihar, zapatua, Agustindarren elizan, 20:15ean hasita.
durango
> Latzen taldeak azkeneko kontzertua egingo du
Oñatiko
Latzen taldeak bere despedida birako itxiera kontzertua egingo du
bihar, zapatua. 1999an banandu zen rock talde hori, eta iazko urriaren
13an hasi zuten zaleen despedida bira, Infernuko Ateetan tour delakoa.
DVD-CDa egin dute horren inguruan.
Bihar, zapatua, Landako erakustazokan, 23:30ean. Doan da.
bergara
> Michael Eckerle organo-joleak kontzertua egingo du
Organo
Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barruan, Michael Eckerle jolearen
kontzertua egongo da bihar, zapatua. Eskaermentu handiko musikaria da;
13 urterekin hasi zen organo ikasketak egiten.
Bihar, zapatua, San Pedro parrokian, 20:00etan.
arrasate
> The Maharajas taldeak kontzertua egingo du
The Maharajas taldeak kontzertua egingo du urriaren 24an, In Pure Spite (Bloody Hotsak) diskoa aurkezteko.
Talde
beterano horrek bi irudi handi ditu gaur egun: Mathias, bere ahots
kementsuarekin, eta Jens Lindberg, 60ko garra bizirauten. In Pure Spite
euren laugarren diskoa da, eta hor, erakusten dute garaje-rock etiketa
txiki geratu zaiela eta benetako rock-and-roll talde bat direla.
Los Cretinos talde arrasatearrak ere joko du gau horretan.
Urriaren 24an, 3.60 aretoan.
arrasate
> Ordu beteko dantza emanaldia egingo dute Lore Gazteak taldekoek
Bihar, zapatua, Arbolapetatik irtengo dira 18:30ean eta, Seber
Altubetik pasatuta, Herriko plazara joango dira. Han, emanaldia egingo
dute 200 ume eta helduk, txistularien eta gaitarien laguntzarekin. 13
dantza egingo dituzte.
Erakusketak
aretxabaleta
> Beatles taldearen inguruko erakusketa dago hil osoan
Pop musikaren aitzindari Beatles taldearen inguruko erakusketa multimedia dago kultur etxean urri osoan.
Honako elementuak ditu: panelak, talde osoaren eta taldekide bakoitzaren ingurukoak; merchandising-a, musika eta ikus-entzunezkoak; diskoak; biografia… Taldea hobeto ezagutu gura dutenendako da.
Bisita ordutegia: 11:00-13:00
eta 18:00-20:00.
bergara
> 4x4 autoen erakustaldia egingo dute Sara merenderoaren atzealdean
Debagoieneko hainbat 4x4 zalek auto horien erakustaldia egingo dute bihar, zapatua, Kanpanzarrera bidean dagoen Sara merenderoaren atzealdeko lursailean, 15:00etan hasita. 20 bat auto espero dute eta jendea animatzen dute joateko.
bergara
> Mari Paz Alustizaren margolanen erakusketa, Aroztegin
Mari Paz Alustizak hainbat margolan jarriko ditu erakusketan Aroztegi aretoan. Gaur, egubakoitza, irekiko dute erakusketa, eta azaroaren
2an itxi.
Bisita ordutegia: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30;
zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.
oñati
> Corpus prozesioko irudiak erakusketan ipini dituzte
Corpuseko prozesioko irudien erakusketa ipini dute Kofradiakoek.
Parrokian daude ikusgai, honako ordutegian: zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30; domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta jai bezperetan, 17:30-20:30.
Urriaren 26ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.
arrasate
> San Josepe harrobiaren ideien lehiaketako lanak, ikusgai
San Josepe harrobi
zaharra biziberritzeko ideien lehiaketara aurkeztutako lanak jendaurrean ipiniko dituzte Kulturaten.
Urriaren 14tik azaroaren 9a arte.
bergara
> Jon Balentziagaren margolanak ikusteko aukera
Jon Balentziaga bergararraren hainbat margolan egongo dira erakusketan kultura etxean. Urriaren 12tik 25era bitartean egongo da zabalik.
Bisita ordutegia: astegunetan, 18:00-21:00; zapatuetan: 12:00-14:00.
Antzerkia
aretxabaleta
> Enkarni Genuak txotxongilo emanaldia egingo du
Enkarni Genuak Galtza gorriak izeneko txotxongilo emanaldia egingo du bihar, zapatua. Sarrera doan da. Kultura etxean, 17:00etan.
arrasate
> Yllana taldeak 'Brokers' lana estreinatuko du etzi
Yllana taldeak goi-finantzen munduaz barre egiten du Brokers antzezlanean. Kontsumismoaren munduan finantzetan arrakasta bilatzen duten lau broker dira. Luxua, fama, boterea, nartzisismoa… dira euren ikur, eta markako moda, teknologia berriak eta gorputzari kultua dira euren bizimodua. Baina euren beldurrak azalera irtengo dira, ikusleen barrea eraginez.
Etzi, domeka, egingo dute antzezlana, Amaia antzokian, 19:30ean.
Lehiaketak
debagoiena
> Komiki lehiaketa deitu du Tolosako Galtzaundi taldeak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Ibarra Galtzakomik 2008 lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, bakarka, eta bi kategoria daude: 18 urtetik beherakoak eta hortik gorakoak. Gaia librea izango da, eta ez dituzte onartuko eduki bortitz, sexista edo arrazistak dituzten komikiak edo intolerantzia bultzatzen dutenak. Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
Komikiok honako helbidera bidali behar dira: Galtzaundi Euskara Taldea; Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa; Nafarroa etorbidea 6, behea; 20400 Tolosa. Mugaeguna azaroaren 26a da.
18 urtetik beherakoendako, 400 euro eta argitalpena, eta 200 euroko sariak daude; 18 urtetik gorakoendako, 600 euro eta argitalpena, eta 400 euro.
Argibideak: 943 65 50 04 telefono zenbakian / kultura@galtzaundi.com posta elektroniko helbidean / www.galtzaundi. com webgunean.
aramaio
> Orri-markagailu lehiaketa deitu du Zuiako Koadrilak
Zuiako Koadrilak hirugarren urtez antolatu du orri-markagailu lehiaketa. Lanak folio edo kartoi mehe baten aurkeztu behar dira, eta denetariko materialak erabil daitezke, betiere, honako neurrian: 4,5 x 21 zentimetro. Lehiakide bakoitzak hiru lan aurkez ditzake, gehienez.
Orri-markagailuak kartazal baten aurkeztu behar dira, Zuiako Koadrilako herrietako liburutegietan, udaletxeetan edo Koadrilako bulegoetan.
Kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dituzte: 150, 100 eta 60 euro.
Argibide gehiago dago www.cuadrillazuia.com webgunean.
Mugaeguna: abenduak 5.
oñati
> San Migeletako ageriko margo lehiaketako lanak, ikusgai
IV. Ageriko Pintura Lehiaketa jokatu zuten joan den domekan, Errosaixo Egunean. Bederatzi lan aurkeztu zituzten, eta horiek erakusketan ikusteko aukera dago orain. Kultura etxean daude,urriaren 19a arte.
Bisita ordutegia: egunero, 18:30-20:30.
otxandio
> 20. Margo Lehiaketa jokatuko da urriaren 19an, domeka
Otxandioko 20. Margo Lehiaketa jokatuko dute urriaren 19an. Edozeinek parte har dezake, jatorria eta adin mugarik gabe. Gaia da Otxandio eta inguruak. Euskarriak egunean bertan zigilatuko dituzte Otxandioko Udaletxean, 09:00-10:00.
Lau sari daude. 700, 500, 350 eta 200 euro. Dietak Udalak ordainduko ditu.
Lanekin erakusketa egingo dute.
Bestelakoak
aretxabaleta
> Umeendako puzgarriak ipiniko dituzte merkatariek
Herriko merkataritza bultzatzeko asmoz, umeendako puzgarriak ipiniko dituzte dendariek. Bihar, zapatua, Gipuzkoa plazan izango da.
Bihar, zapatua, 11:00-13:00.
arrasate
> II. Historia eta Zinema jardunaldiak, martitzenean hasita
Arizmendi Ikastolak II. Historia eta Zinema jardunaldiak antolatu ditu. Aurten, Espainiako Gerra da aukeratu duten gaia. Lehenengo hitzaldia martitzenean, hilak 14, izango da: Ana Isabel Ugalde Gorostitza irakasleak Gerra Zibila eta zinema delako hitzaldia egingo du.
Horren ondoren, astero film bat emango dute, eta Euskal Herriko zein kanpoko irakasle batek hitzaldia egingo du egun bakoitzean.
Hitzaldia urriaren 14an, martitzena, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.
bergara
> Jolasleku ibiltaria egongo da Simon Arrietan
Jardun euskara elkartearen eskutik, jolasleku ibiltaria egongo da Simon Arrietan. Ekintza horren helburua da ume eta gaztetxoek euskaraz jolas egiteko aukera izan dezaten.
Gaur, egubakoitza, 17:00etan.
aretxabaleta
> Zeelanda Berriaren gaineko diapositiba emanaldia
Zeelanda Berriaren inguruko diapositiba emanaldia egingo du Jose Ramon Agirrek eguenean, hilak 16.
Arkupe kultura etxean, 19:30ean.
Jaiak
bergara
> Elosuko mendiko ganadu feriak 30. edizioa du etzi, domeka
Goiz osoan egingo dute ganadu feria Elosun; sariak 13:00etan banatuko dituzte. Gero, Lizaso eta Zubeldia bertsolariak, idi probak eta ahari jokoa, bertsolariak… izango dira. Egun osoan, Epeldek eta Lutxurdiok giroa alaituko dute.