Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2007ko aza. 9a, 18:55
Hona hemen aste bukaera honetarako musika, antzerki, erakusketa edota jai proposamenak:

Musika

Bergara
Akordeoi eta txistu kontzertua osoko bilkuren aretoan. Garikoitz Mendizabalek jardungo du txistuarekin eta Aitor Furundarenak, akordeoiarekin. Gaur, egubakoitza, 19:30ean.
Bergara
DJ saioak gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua, Ziripoten. Gaur, DJ Lalasek jardungo du. Bihar, Mitx Meatakak.  Biak 23:00etan.
Arrasate
Hainbat DJk 'Ellectric Fridays' gaua egingo dute 3.60 aretoan. Seth Troxler (Detroitekoa), Kasper&Papol, Koldo Intermusic eta Ion2 EF arituko dira. Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Oñati
Quimi Portet musikari kataluniarraren kontzertua. Musikari kataluniarraren izena Manolo Garciarenarekin batera egin zen ezaguna Estatu osoan El Ultimo de la Fila taldeko partaide izateagatik, baina aurretik beste hainbat taldetan ere parte hartu zuen. Bakarlari gisa ere ibilbide luzea egin du. Oñatin, hain justu, bakarkako azken lana aurkeztuko du: Matem els dimarts I els divendres. Bihar, zapatua, 22:00etan, gaztelekuan.
Bergara
Disko jartzaileen gaua Jam aretoan. Jardungo dute Daniel Stephanikek, Pablo Akaros&Pedro Suitek, Haitzek, U. Bellamyk eta Gafapastek. Bihar, zapatua, 23:00etan.
Arrasate
Punk kontzertua Gure Leku tabernan. Neallta Fola eta Los Rechazados taldeek egingo dute emanaldia. Bihar, zapatua, 23:00etan.
Bergara
Los Cretinos eta La Banda del Abuelo taldeen kontzertua   
Arrasateko taldeek gaztetxean egingo dute emanaldia.  
Bihar, zapatua, 22:30ean.
Arrasate
The Governors taldeak kontzertua egingo du. The Governorsekin batera Neubat taldea ere arituko da.  Bihar, zapatua, 23:00etan, 3.60n.
Oñati
Musika Bandak kontzertua egingo du. Oñatiko Musika Bandak Santa Ana aretoan egingo du emanaldia.  Etzi, domeka, 12:30ean.
Aramaio
Arrasate Musikaleko Txistularien kontzertua. Urteroko kontzertua egingo dute Arrasateko txistulariek Gantzaga auzoan.  Etzi, domeka, 11:00etako meza eta gero.
Oñati

Pake Lekuko abesbatzak kontzertua egingo du. Zaharren egoitzako abesbatzak Santa Ana aretoan egingo du emanaldia. Hilaren 12an, astelehena, 17:30ean.

Antzerkia

Antzuola
'Izerdi patsetan' delako antzezlan umoretsua. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreek erakutsiko dute botatzen duten izerdiaren araberakoak direla gizonezkoak. Gaur, egubakoitza, 22:00etan, Olaran etxean.
Elgeta
Elliot mimo suitzarrak emanaldia egingo du. Rock Comedy Show da Elliotek egingo duen antzezlana. Koprodukzio bat da, Yllana talde entzutetsuarekin egindakoa. Mimoa da lanaren oinarria.
Gaur, egubakoitza, 22:30ean, Espaloia antzokian.
Arrasate
Umore gaua izango da Iamai kafetegian. Mari Simancas umoregileak hartuko du parte. Gaur, egubakoitza, 00:00etan.

Erakusketa

Leintz gatzaga
Hondarribiako Menina tailerreko txotxongiloen erakusketa aste bukaeran. Domekan ospatuko duten San Milixan jaiaren harira antolatu dute erakusketa. Gaur, egubakoitza, egingo dute inaugurazio ekitaldia, 17:00etan. Zapatuko ordutegia izango da: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Domekakoa, berriz: 10:00-14:00.

Jaia

Aramaio
Trikiti eguna ospatuko dute gaur, egubakoitza, 18:00etan hasita. Trikiti doinuak izango dira nagusi gaur, barikua. 18:00etan kalejira egingo dute Trikitixa Eskolako ikasleek. Gero, udaletxeko arkupeetan buzkantza eta txorizoa egongo dira dastatzeko, ardo eta sagardoarekin lagunduta.

Kantari

Arrasate
Debagoienean Kantari Arrasatera iritsiko da aste bukaeran. Arrasateko 8 eta 12 urte bitartekoen txanda iritsi da. Egindako entsegu guztiek zer-nolako fruituak ematen dituzten ikusiko dugu bihar, zapatua, (15:30) eta etzi, domeka (16:00), Amaia antzokian grabatuko dituzten saioetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak