Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko ira. 26a, 11:17
Aste bukaeran ekintza ugari izango dira. Izan ere, San Migel jaiak ospatuko dira Oñatin, Aretxabaletan eta Bergarako Angiozar auzoan, besteak beste. Hemen duzue aste bukaerako ekintzen berri:

Ospakizunak

Oñatiko jaiak.  San Migeletako egitaraua.

Aretxabaleta. San Migelen jaietako egitaraua.

arrasate
> Globo aerostatikoan bidaia, Garagartzako jaietan
Garagartzako San Migel jaien barruan, ekintza berri bat dago aurten: globo aerostatikoan igota, auzoa zerutik ikusteko aukera egongo da, domekan, 10:00-13:00. Bestalde, bihar, zapatua, arrantzaleen joko eta jolasak, Gorriti eta bere animaliak, su artifizialak… egongo dira; eta domekan, Txikitxu taldearen dantza emanaldia eta erromeria.
Horrez gain, egubakoitz eta zapatuan buzkantzak egongo dira auzo-etxean.
Globoa etzi, domeka, ekarriko dute auzora, 10:00etatik 13:00etara.


aretxabaleta
> San Migelen omenezko ospakizunak izango dituzte aste bukaera osoan
Gaur, musika, buruhandiak… izango dira; bihar, zapatua, kale animazioa, herri bazkaria, abesbatzaren eta Tirri Tarra taldearen kontzertua, artisau feria eta azoka biologikoa…; eta etzi, herri kirolak, txirrindulari lasterketa eta beste.


bergara
> San Migel jaiak ospatuko dituzte Angiozarren
Honako ospakizunak egongo dira, beste batzuen artean: gaur, egubakoitza, jai hasiera (19:00), patata tortilla lehiaketa eta kontzertuak; bihar, zapatua, plater eta arku tiroketa, jolasak, briska txapelketa, buruhandiak, trikipoteoa eta sardina-jana; eta etzi, domeka, meza, pilota partiduak, nagusiendako herri jolasak, zezenak eta mus txapelketa.
Ospakizunek astelehenean, San Migel Egunean, jarraituko dute.

arrasate
> 'Trikili-trakala' fanzinearen despedidako ekintzak
Trikili-trakala fanzinearen ibilbidea bukatu da eta, despedida gisara, hainbat ekintza antolatu dituzte: AHTren inguruko bideoa eta eztabaida (gaur, 19:00etan); kontzertua: Trullo y sus Zurullos Mekanikos (Arrasate), La Banda del Abuelo (Arrasate) eta Klinexa ta Kaka Arrastua Komunzuluan (Oñati) (bihar, zapatua, 22:00etan); eta Etxebizitza eta gazteak delako hitzaldia (etzi, domeka, 18:00etan).
Ekintza guztiak gaztetxean egingo dituzte.

Antzerkia

bergara
> 'Euskara sencilloaren manifestoa' umorezko antzezlana egingo dute gaur
Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko ekintzen artean, Euskara sencilloaren manifestoa delako antzezlana egingo dute gaur, egubakoitza, udaletxean, 22:00etan. Euskara ikasten dabiltzan bi lagunen buruhausteak kontatzen ditu.

Erakusketak

elgeta
> Pilar Muñozen margolanak ikusteko aukera, Espaloian
Pilar Muñoz margolari bilbotarraren 20 bat lan ikusteko aukera dago Espaloia antzokian. Bergarako eta Bilboko hainbat txoko
margotu ditu.
Hil osoan egongo da erakusketa antzokian; gogora ezazue astelehen eta martitzenetan 16:00etan ixten dutela aretoa.
Irail osoan dago zabalik.


oñati
> Corpus prozesioko irudiak erakusketan ipini dituzte
Corpuseko prozesioko irudien erakusketa ipini dute Kofradiakoek.
Parrokian daude ikusgai, honako ordutegian: zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30; domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta jai bezperetan, 17:30-20:30.
Urriaren 26ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.

arrasate
> 'Islama, guztion ondarea' delako erakusketa, Kulturaten
Islama, guztion ondarea delako erakusketa didaktikoa ipini du Elkarhezitzen taldeak. Hilaren 28a arte dago berau bisitatzeko aukera. Islamaren zibilizazioak egindako ekarpena azaltzen du erakusketak.
Gaurtik domekara, 18:30-20:30.


elgeta
> Pilar Muñozen margolanak ikusteko parada, Espaloian
Pilar Muñoz margolari bilbotarraren 20 bat lan ikusteko aukera dago Espaloia antzokian. Bergarako eta Bilboko hainbat txoko
margotu ditu.
Irailean dago zabalik.

bergara
> Mari Carmen Laskurainen margolanen erakusketa
Mari Carmen Laskurain Loidiren margolanak ikusteko aukera dago irail osoan.
Zernahi kafetegian dago erakusketa.

bergara
> Maddi Mujikaren margolanak daude Nahikari tabernan
Maddi Mujika Arrizabalaga (Bergara, 1994) gaztetxoaren margolanak daude Nahikari tabernan urriaren 5a arte. Edurne Erañaren gidaritzapean, azken hiru urteotan egindako dozena bat olio-lan eder daude ikusgai.
Masterreka kaleko Nahikari tabernan dago erakusketa.

aretxabaleta
> Nafarroaren gaineko argazki erakusketa dago Arkupen
Hil osoan, Navarra a la carta delako erakusketa dago zabalik, izen bereko liburuan oinarrituta. Nafarroako historia, kultura, natura eta gastronomia ondarea ezagutaraztea da helburua.
Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

bergara
> Kirol argazki lehiaketako lanak ikusteko aukera dago
Bergarako kirol argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatzeko parada dago Aroztegi aretoan.
Gaur, egubakoitza, 18:00-20:30; bihar, zapatua, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta etzi, domeka, 12:00-14:00.

bergara
> San Martin jaietako ageriko margo lehiaketako lanak
San Martin jaietako domekan jokatu zen ageriko margo lehiaketako lanen erakusketa ikus daiteke. Kultura etxean dago, eta bihar, zapatua, da bisitatzeko azken eguna.
Gaur, egubakoitza: 18:00-21:00; eta bihar, zapatua: 12:00-14:00.

Lehiaketak

aramaio
> VI. Zuiako Koadrilako argazki lehiaketa deitu dute
Zuiako Koadrilari begirada bat izenburuarekin, argazki lehiaketa deitu dute. Koadrilako sei udalerrietan hartutako argazkiak aurkez daitezke. Edozeinek har dezake parte. Honako helbidera bidali lanok:  Zuiako Koadrila; Udaletxeko plaza 1, 2. ezk.; 01130 Murgia (Araba). Honako sariak daude: 400, 300 eta 200 euroko sari bana eta euskal buztingintzako pieza bana; horiez gain, herri bakoitzeko, 75 euroko sari bana.
Argibideak: www.cuadrillazuia.com edo 945 43 01 67.
Mugaeguna urriaren 22a da.

arrasate
> 'Gomendatzen Dizut!' lehiaketa oraindik zabalik da
Arrasateko eta Bergarako Gazte Informazio Bulegoek antolatuta, Gomendatzen Dizut! oporretako eta bidaietako gomendio lehiaketa dago zabalik, baina irailaren 30ean bukatzen da epea. 12tik 30era urte artekoek parte har dezakete.
Argibideak, Gazte Informazio Bulegoetan edo www.aizue.com
webgunean.

Musika

bergara
> Disko-jartzaileen emanaldiak daude Ziripot tabernan
Gaur, egubakoitza, DJ Papiren emanaldia dago, eta bihar, zapatua, Sinestesiarena.
Emanaldiok 23:00etan hasiko dira.


arrasate
> AEBetako Secret Chiefs 3 taldeak kontzertua egingo du bihar, zapatua
Trey Spruanceren –Mr. Bungle eta Faith No More– Secret Chiefs 3 abangoardiako taldeak emanaldia egingo du bihar Amaia antzokian, 20:00etan. Surf rocka, persiarra, arabiarra, hindua, death metala… denetariko eraginak dituzte.

Bestelakoak

oñati
> Galileo Galileiren inguruko hitzaldia, Javier Armentiak
Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendariak Galileo, mensajero de las estrellas hitzaldia egingo du, Ilatargi Astronomia Taldeak antolatuta.
Urriak 2, kultura etxean, 19:00etan.

arrasate
> Larunblain, muralak egingo dituzte bihar, zapatua
Txatxilipurdi elkartearen eskutik, Larunblai izango dute umeek bihar, zapatua, Musakola auzoko San Antolin eskola aurrean. Bi hezitzaile egongo dira eurekin.
Bihar, zapatua, Musakolan, 11:30-13:30.

eskoriatza
> Ludotekaren ate irekien jardunaldia dago gaur
Gaur, egubakoitza, 3-6 urte artekoendako jolas libre jardunaldia egongo da.
Tortolis ludotekan, 17:00-19:00.

eskoriatza
> Hainbat jardunaldi gaztelekuaren eskutik
Bihar, zapatua, zaldi ibilaldia egingo dute Apotzagan, eta etzi, domeka, sukaldaritza ikasiko dute. Argibideak, Kultura sailean (943 71 46 88).
Bi ekintzak 18:00etan hasiko dira.

ergara
> Jolasleku ibiltaria Espoloian egongo da gaur
Jardun euskara elkarteak antolatutako jolasleku ibiltaria Espoloian egongo da.
Gaur, egubakoitza, 17:00etan.

oñati
> Oteiza eta Arantzazurekin zuen harremana ezagutzeko
Jorge Oteizaren mendeurrena dela-eta, eskultore hark Arantzazurekin izan zuen harremana ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Mankomunitateak irailerako, 12:30ean hasita. Aldez aurretik eskaera egitea gomendatzen dute. Telefonoa: 943 71 89 11.
Bisita gidatu hori irailean egunero egiteko parada dago.

bergara
> Bergarako gune historiko-monumentalean bisita gidatuak
Bergarako gune historiko eta monumentala ezagutzeko aukera dago, turismo bulegoaren eskutik. Ordutegi hau dute: lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, eta domeka eta jaiegunetan, 11:30etik 14:30era.
Argibideak: 943 77 91 28 / www.turismodebagoiena.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak