Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko ira. 19a, 15:10
Besteak beste, aste bukaeran, antzerkia, musika, umeen danborrada Oñatin edota Sagardo Eguna Aramaion ospatuko dira. Hona hemen aste bukaeran izango diren ekintzen berri:

Antzerkia

arrasate
> 'Enkantatuta' lanaren euskarazko estreinaldia egingo du Virginia Imazek
Virginia Imaz aktore bergararrak Enkantatuta delako antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko du etzi, domeka, Amaia antzokian, 19:30ean. Betiko ipuinek transmititzen dituzten balioei buelta ematen die lanak.

bergara
> Potxin eta Patxin pailazoek ikuskizuna egingo dute
Potxin eta Patxin pailazoek Egipton gertatuak delako ikuskizuna egingo dute.
Etzi, domeka, San Martin plazan, 19:00etan.

aretxabaleta
> 'Ogiyik karri etzun semia' delako antzezlana
Ogiyik karri etzun semia delako antzezlana egingo du Txirene taldeak gaur, egubakoitza. Umorearen bidez, egungo ama baten eta unibertsitatean daukan semearen arteko harremana kontatzen da bakarrizketa batean.
Sarrera 10 euro da.
Gaur, egubakoitza, kultura etxean, 22:00etan.

aretxabaleta
> Elvi sabel-hiztunak emanaldia egingo du bihar, zapatua
Elvi sabel-hiztunak emanaldia egingo du 3 urtetik gorako umeendako. Sarrera 5 euro da.
Bihar, kultura etxean, 17:00etan.

Musika

arrasate
> Kubako musika emanaldia egongo da gaur 3.60an
Vanito Brown musikari kubatarrak emanaldia egingo du gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan. Sarrera 6 euro kostatuko da.
Emanaldia 22:30ean hasiko da.

arrasate
> Secret Chiefs 3 taldeak kontzertua egingo du
Secret Chiefs 3 AEBetako talde instrumentalak kontzertua egingo du hilaren 27an Amaia antzokian, eta sarrerak salgai daude: www.generaltickets. com/kutxa helbidean, 943 00 12 00 edo txarteldegian, 10 eurotan.
Kontzertua hilaren 27an, zapatua, izango da, 20:00etan.

elgeta
> Golpe de Estado, Afonia eta Plan B taldeen emanaldia
Golpe de Estado (Oñati), Afonia (Hernani) eta Plan B (Donostialdea) taldeek kontzertua egingo dute gaztetxean.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 22:00etan.

bergara
> Back to School jaia egingo du Kogollo Party Krew-k
Kogollo Party Krew-k jaia antolatu du. Iruñeko Chit Chat Sex Band soul elektroniko taldea da gonbidatu nagusia. Sadistic Lovers-ek ikuskizuna egingo dute.
Zapatua, Go-Jam aretoan, gauerdian.

Erakusketak

elgeta
> Pilar Muñozen margolanak ikusteko parada, Espaloian
Pilar Muñoz margolari bilbotarraren 20 bat lan ikusteko aukera dago Espaloia antzokian. Bergarako eta Bilboko hainbat txoko
margotu ditu.
Hil osoan egongo da erakusketa antzokian; gogoratu astelehen eta martitzenetan 16:00etan ixten dutela aretoa.
Irail osoan dago zabalik.

oñati
> Corpus prozesioko irudiak erakusketan ipini dituzte
Corpuseko prozesioko irudien erakusketa ipini dute Kofradiakoek.
Parrokian daude ikusgai, honako ordutegian: zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30; domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta jai bezperetan, 17:30-20:30.
Urriaren 26ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.

bergara
> Mari Carmen Laskurainen margolanen erakusketa
Mari Carmen Laskurain Loidiren margolanak ikusteko aukera dago irail osoan.
Zernahi kafetegian dago erakusketa.

arrasate
> 'Islama, guztion ondarea' delako erakusketa, Kulturaten
Islama, guztion ondarea delako erakusketa didaktikoa ipini du Elkarhezitzen taldeak. Hilaren 28a arte dago berau bisitatzeko aukera. Islamaren zibilizazioak egindako ekarpena azaltzen du erakusketak.
Bisita ordutegia: martitzenetik domekara, 18:30-20:30.


aretxabaleta
> Nafarroaren gaineko argazki erakusketa dago Arkupen
Hil osoan, Navarra a la carta delako erakusketa dago zabalik, izen bereko liburuan oinarrituta. Nafarroako historia, kultura, natura eta gastronomia ondarea ezagutaraztea da helburua.
Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

bergara
> Unai Azkarateren margolanak ikusgai Nahikari tabernan
Unai Azkarate (Bergara, 1980) margolariaren lanak ikusteko aukera dago Nahikari tabernan irail osoan. Formatu txikiko zazpi lanek eta handiko lauk osatzen dute erakusketa; udan egindako lanak dira, eta gehienak musika dute gaitzat. Hainbat teknika erabili ditu Azkaratek.
Masterreka kalean dago taberna.

bergara
> Kirol argazki lehiaketako lanak ikusteko aukera dago
Bergarako kirol argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatzeko parada dago Aroztegi aretoan. Gaur, egubakoitza, irekiko dute, eta hilaren 28a arte egongo da zabalik.
Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.

bergara
> San Martin jaietako ageriko margo lehiaketako lanak
San Martin jaietako domekan jokatu zen ageriko margo lehiaketako lanen erakusketa ikus daiteke. Kultura etxean dago, irailaren 27a arte.
Astelehenetik egubakoitzera: 18:00-21:00; zapatuetan: 12:00-14:00.

Ospakizunak

eskoriatza
> Gaztelekuko irekiera jaialdia egingo dute gaur, egubakoitza
DBH 1.-4. maila arteko ikasleek gaztelekuko irekiera jaialdian parte hartzeko aukera dute gaur. Bihar, zapatua, Mugikortasun Astearen barruan, bizikletan irteera egingo dute, eta 17:30ean batuko dira horretarako gaztelekuan.
Jaialdia, gaur, egubakoitza, 18:00etan.

oñati
> Umeen danborrada, erraldoiak, txorimaloak eta beste, bihar
San Migel jaien atarian, ospakizun batzuk egongo dira aste bukaeran. Nabarmenetakoa izango da umeen danborrada, bihar, 18:00etan hasita, Musika Bandarekin. Gero, txorimaloak eta erromeria izango dira.

eskoriatza
> Merkatariek dastatzea antolatu dute biharko
Herriko merkatariek saiheski errea prestatuko dute bihar, zapatua. Herritarrek okela pintxoa eta sagardoa edo ardoa hartzen dituzten bitartean, trikitilariek giroa
alaituko dute.
Bihar, zapatua, herriko plazan, 19:30ean hasita.


elgeta
> Baserritarren Ferixia eta II. Sagardo Eguna, bihar, zapatua
Herriko 12 baserrik azoka ipiniko dute plazan 11:00etatik 13:00etara.Besteak beste, herrian egindako barazkiak, frutak, ogia, eztia eta gazta erosi ahal izango dira.
Arratsalde partean, gaztetxeak antolaturiko Sagardo Eguna ospatuko dute. 18:00etan zabalduko dira herriko hainbat txokotan ipinitako sagardo kupelak. Ordu berean egingo da urteroko tortilla lehiaketa. Gauean, Plan B, Afonia eta Golpe de Estado taldeek emanaldia egingo dute gaztetxean, 22:30ean hasita.
Bihar, zapatua; Ferixia, 11:00-13:00; Sagardo Eguna, 18:00etan hasita.

aretxabaleta
> Haur Dantzarien Eguna ospatuko dute etzi, domeka
Loramendi dantza taldeak Haur Dantzarien Eguna ospatuko du. Iturrigorri frontoian batuko dira dantzariak, eta hamarretakoa egingo dute. 11:00etan herriko hainbat txokotan banatuko dira, dantzan egiteko: Ilargi plaza, Mitarte plaza, Durana kalea eta Iturrigorri frontoia. Arratsaldean alardea egingo dute Iturrigorri frontoian.
Etzi, domeka, 10:30-18:00.

Bestelakoak

bergara
> Jolasleku ibiltaria Fraiskozurin egongo da
Jardun elkarteak antolatzen duen jolasleku ibiltaria Fraiskozurin egongo da gaur, egubakoitza. Helburua da umeei euskaraz jolas egiteko baliabideak ematea.
Gaur, 17:00etan.

oñati
> Oteitza eta Arantzazurekin zuen harremana ezagutzeko
Jorge Oteitzaren mendeurrena dela-eta, eskultore hark Arantzazurekin izan zuen harremana hobeto ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak. Bisita gidatua egunero egingo dute, irail osoan, 12:30ean hasita. Bisita horretan parte hartzeko, aldez aurretik eskaera egitea gomendatzen dute. Horretarako, deitu honako telefonora: 943 71 89 11.
Bisita gidatu hori irailean egunero egiteko parada dago.

bergara
> Bergarako gune historiko-monumentalean bisita gidatuak
Bergarako gune historiko eta monumentala ezagutzeko aukera dago, turismo bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatuetan. Ordutegi hau dute: lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, eta domeka eta jaiegunetan, 11:30etik 14:30era. Argibideak: 943 77 91 28 / turismo@bergara.net / www.turismodebagoiena.com webgunean.
Herriko plazan dago turismo bulegoa.

 

aramaio
> Sagardo Eguna ospatuko dute Txirritolak eta Sagardozaleen Elkarteak
Etzi, domeka, izango dira ospakizunak: 11:30ean, trikitilarien kalejira; 12:00etan, bertsolarien agurra eta txotxa; eta 12:15ean, Aramaioko sagardogileek egindako sagardo dastatzea. Horrez gain, taloak eta gazta izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak