Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko ira. 5a, 11:21
Aste bukaerako agenda ekintzaz gainezka dator. Irailarekin batera herri eta auzoetako jaiak ere hasi dira. Besteak beste, Gatzagan herriko jaiak ospatuko dituzte eta Oñatin Atzeko kaleko jaiak. Musikaz gozatzeko aukera zabala izango dugu aste bukaeran. Hemen egitaraua:

Musika

arrasate
> Hip-hop eta reggae estiloko jaia egongo da 3.60 aretoan
Hip-hop eta reggae estiloetako jaia egongo da bihar 3.60 aretoan, honako taldeekin: Leyenda Urbana, Rojo Vivo reggae band ? eta Puto Punki.
Bihar, zapatua, 22:30ean.

arrasate
> Gose taldeak kontzertua egingo du gaur, egubakoitza
Arrasateko Gose taldeak herriko jarraitzaileekin hitzordua du gaur, egubakoitza. Disko zuria aurkezteko egiten dabiltzan biraren barruan dago emanaldi hori.
Gaur, Gure Leku tabernan, 22:00etan.

oñati
> Rock kontzertua egongo da gaur, egubakoitza
Atzeko Kaleko jaien barruan, Golpe de Estado, PKU eta Gatillazo taldeen rock kontzertua egongo da.
Gaur, egubakoitza, Atzeko Kaleko plazatxoan, 22:00etan.

oñati
> Kontzertua egongo da San Martingo kanpaldian
Gazte Batzarrak deitutako kanpaldiaren barruan, San Martinen, honako taldeen kontzertua izango da: Katamixarra, Repugnancia social eta Las hijas de la evasión.
Bihar, zapatua, San Martinen, 18:00etan.

bergara
> Disko-jartzaileen emanaldiak, Ziripot tabernan
Ziripot tabernak honako emanaldiak antolatu ditu: DJ Elektrok gaur, egubakoitza, joko du, eta DJ Balzak (kpk), bihar, zapatua.
Emanaldiok 23:00etan hasiko dira.

Antzerkia

bergara
> 'Hitzen lapurra' bertsotxongiloa egingo dute barikuan
Jardun euskara elkarteak antolatuta, Hitzen lapurra delako bertso eta txotxongilo emanaldia egongo da datorren egubakoitzean. Enkarni Genuak idatzitako istorioa da, eta Gorka Tolosa, Erika Lagoma eta Oskar Estanga dira aktoreak.
Libe, Ander eta Amaia dira istorio horretako pertsonaiak; hitzekin jolasten dute. Halako baten, zapi beltzez estalitako norbait agertuko da, hitzen lapurra, alegia… Ikusleen laguntzarekin, hari aurre egin beharko diote.
Ikuskizuna 3 eta 8 urte artekoei dago zuzenduta.
Hilaren 12an, egubakoitza, Munibe plazan, 18:30ean.

arrasate
> Tarantela, umorea eta trizikloak batzen dituen kale ikuskizuna
Giramondo delako ikuskizuna egingo du El Negro y el Flaco taldeak etzi, domeka, Herriko Plazan, 19:30ean. Italiatik bi komediante iritsi dira, trizikloz. Umorearekin eta ariketekin, jendearengana iristen saiatuko dira.

Lehiaketak

bergara
> Kirol Argazki Lehiaketa, irailaren 11 arte zabalik

arrasate
> 'Sexmetraia 08' film laburren lehiaketa deitu dute
Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak Sexmetraia 08 lehiaketa deitu du, aurten bigarren aldiz. Helburua da, film laburren bitartez, sexualitatea bizitzeko dauden modu desberdinak kaleratzea eta goraipatzea. Film laburren gaia da sexualitatea eta horren barruan dauden aukerak. Filmok aurkezteko mugaeguna irailaren 30a da. Lehen saria 1.500 eurokoa da; Sexologia Euskaraz saria, 600 eurokoa.
Aurten, gainera, Sexmugi delako atal berria dago: sakelako telefonoz grabatutako film laburrak, gehienez ere 60 segundokoak. Honako helbidera bidal daitezke: sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon. net. Atal horretan, 300 euroko saria emango dute.
Argibide gehiago, Sexologia Zerbitzuan (943 25 20 66) edo www.sexologiazerbitzua.com webgunean.

bergara
> Film laburren lehiaketa deitu dute debagoiendarrendako

aramaio
> VI. Zuiako Koadrilako argazki lehiaketa deitu dute
Zuiako Koadrilari begirada bat delako argazki lehiaketa deitu dute. Koadrilako herrietan hartutako argazkiak aurkeztu behar dira. Honako helbidera bidali behar dira lanok:  Zuiako Koadrila; Udaletxeko plaza 1, 2. ezk.; 01130 Murgia (Araba). Honako sariak daude: 400, 300 eta 200 euroko sari bana eta euskal buztingintzako pieza bana; horiez gain, herri bakoitzeko, 75 euroko sari bana.
Argibideak: www.cuadrillazuia.com edo 945 43 01 67.
Mugaeguna urriaren 22a da.

Erakusketak

eskoriatza
> Jose Aranaren inguruko erakusketa bisitatzeko parada
Jose Aranaren heriotzaren mendeurrena dela eta, haren gaineko erakusketa ikus daiteke Ibarraundi museoan. Erakusketaren gaineko liburuxkak ere banatuko dituzte. Bisita ordutegia hauxe da: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Urria arte egongo da zabalik.

bergara
> Txomin Amasorrainen argazkiak ikusteko aukera dago hilaren 16a arte.

oñati
> Corpus prozesioko irudiak erakusketan ipini dituzte
Corpuseko prozesioko irudien erakusketa ipini dute Kofradiakoek. Parrokian daude ikusgai, honako ordutegian: zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30; domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta jai bezperetan, 17:30-20:30.
Urriaren 26ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.

arrasate
> 'Islama, guztion ondarea' delako erakusketa ipiniko dute
Islama, guztion ondarea delako erakusketa didaktikoa ipiniko du Elkarhezitzen taldeak hilaren 12an, egubakoitza. Hilaren 28a arte egongo da berau bisitatzeko aukera. Islamaren zibilizazioak artean, zientzian, kulturan… egindako ekarpena azalduko du erakusketa horrek.
Kulturaten egongo da erakusketa.

arrasate, bergara
> Oporren ondoren, saria irabazteko aukera 'Gomendatzen dizut!'-ekin
Arrasateko eta Bergarako gazte informazio bulegoek antolatuta, Gomendatzen dizut! oporretako eta bidaietako gomendio lehiaketa dago zabalik irail osoan. 12tik 34ra urte artekoek parte har dezakete. Argibideak: www.aizue.com.

Bestelakoak

arrasate
> Independentziaren aldeko sokatira eta triki-poteoa
Gazte Independentistek independentziaren aldeko sokatira egingo dute Arrasaten eta, segidan, triki-poteoa. Bihar, zapatua, Arrasateko plazan, 12:00etan.

oñati
> Oteiza eta Arantzazurekin zuen harremana ezagutzeko
Jorge Oteizaren mendeurrena dela-eta, eskultore hark Arantzazurekin izan zuen harremana hobeto ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak. Bisita gidatua egunero egingo dute, irail osoan, 12:30ean hasita, Turismo Informazio eta Interpretazio Zentrotik abiatuta. Bisita horretan parte hartzeko, aldez aurretik eskaera egitea gomendatzen dute. Horretarako, deitu honako telefonora: 943 71 89 11.
Bisita gidatu hori irailean egunero egiteko parada dago.

bergara
> Bergarako gune historiko-monumentalean bisita gidatuak
Bergarako gune historiko eta monumentala ezagutzeko aukera dago, hango turismo bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatuetan. Oraingo hilabetean, ordutegi hau dute: lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, eta domeka eta jaiegunetan, 11:30etik 14:30era. Argibideak, 943 77 91 28 telefonoan, turismo@bergara.net helbidean edo www.turismodebagoiena.com webgunean.
Herriko plazan dago turismo bulegoa, udaletxeko arkupetan.

aretxabaleta
> Ardo-dastatze herrikoia egingo dute egubakoitzean
Loramendi elkarteak ardo-dastatze herrikoia antolatu du datorren egubakoitzerako. Euskal Herriko hainbat ardo izango dira aukeran. Bi abonu mota izango dira: 3 eurotan, kristalezko kopa eta bi txikito; euro baten, bi txikito.
Hilaren 12an, Mitarte kalean, 19:30ean.

Jaiak

leintz gatzaga
> Lau egunean, denetariko ekintzak Gatzagako jaietan
Gaur, egubakoitza, hainbat ospakizun izango dira Gatzagan, herriko jaiak hasteko: 18:00etan, Raflen ezkil emanaldia eta bonba japoniarrak; 19:00etan, bederatziurrena Dorletako santutegian; 19:45ean, herri kirolak; eta 22:00etan, kontzertua: Material Rechazado, Krisis, Neallta Fola, Los Rechazados eta talde gonbidatu bat. Gero, pilota partiduak egongo dira.
Ospakizunak egongo dira gaur hasi eta astelehena arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak