Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko uzt. 11a, 11:24
Aste bukaerarako ekintza ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez, film emanaldiez, ospakizunez edota auzoetako jaiekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda zabala:

Antzerkia

eskoriatza

Oinekin antzezlana egingo du Veronica Gonzalez aktoreak bihar Gernika plazan, 23:00etan.

bergara
> Zirika Zirkusek umeendako emanaldia egingo du
Zirika Zirkus taldeak zirkua eta antzerkia bateratzen ditu. Oraingo honetan, Zirku tailerrak delako emanaldia egingo du, adin guztietako ikusleendako.
Bihar, zapatua, Munibe plazan, 18:00etan.

aretxabaleta
> Magia eta umore ikuskizuna egongo da, umeendako
Kidam magoak musikarekin egindako trikimailuak eta hitz-jokoak egingo ditu. 5 eta 14 urte artekoendako ikuskizuna da, eta 5 euro da sarrera.
Bihar, zapatua, kultura etxeko Zaraia aretoan, 17:00etan.

arrasate
> Kale ikuskizuna egingo du Tallarinconbanana taldeak
Tallarin (Rodrigo Oyarzun txiletarra) eta Banana (Anabel F. González argentinarra) aktoreek Al palooo… delako  kale antzerkia egingo dute. Bi pertsonaia kalean dabiltza, zeinek aurkituko dituen bila, jendearekin euren zoramena partekatzen.
Bihar, zapatua, Herriko Plazan, 20:00etan.

Ikuskizunak


aretxabaleta
> Budang mendiaren gaineko diapositiba emanaldia
Yoo Ching-en Budang, la montaña mágica delako diapositiba emanaldia egongo da eguenean, kultura etxea ireki dutela ospatzeko egitarauaren barruan.
Eguena, hilak 17, kultura etxean, 19:30ean.

bergara

Flamenko-jazz emanaldia egingo du JJ Band Andaluziako taldeak. Gaur Espoloian 22:30ean.

Musika

bergara
> Disko-jartzaileen emanaldiak egongo dira Ziripot tabernan
Gaur, egubakoitza, DJ Dubby (KPK) disko-jartzaileak egingo du emanaldia, eta bihar, zapatua, DJ Lalas-ek.
Emanaldiok 23:00etan hasiko dira.

Erakusketak

bergara
> Rikardo Azkargortaren ikasleen erakusketa
Oraingo ikasturtean Rikardo Azkargorta margolariarekin ikasten ibili direnek euren lanak erakutsiko dituzte uztailaren 14tik 24a arte, kultura etxean.
Bisita ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 18:00-21:00; zapatuetan, 12:00-14:00.


eskoriatza
> Jose Aranaren inguruko erakusketa bisitatzeko parada
Jose Aranaren heriotzaren mendeurrena dela eta, haren gaineko erakusketa ikus daiteke Ibarraundi museoan. Erakusketaren gaineko liburuxkak ere banatuko dituzte.
Bisita ordutegia hauxe da: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Urria arte egongo da zabalik.

oñati
> Corpus prozesioko irudiak erakusketan ipini dituzte
Corpuseko prozesioko irudien erakusketa ipini dute Kofradiakoek. Parrokian izango dira ikusgai, honako ordutegian: zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30; domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta jai bezperetan, 17:30-20:30. Bestalde, uztail eta abuztuan, turismo bulegoko bisita gidatuen barruan egongo da erakusketa.
Urriaren 26ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.

bergara
> Esther Astarloaren zeramika lanen erakusketa Aroztegin
Esther Astarloa (1975) egilearen zeramika lanen erakusketa dago Aroztegi aretoan. Hilaren 27a arte egongo da zabalik.
Arte Ederretan lizentziaduna da Esther Astarloa. Doktoretza ikastaroak baditu. Ikastaro asko egin ditu hainbat artistarekin, Euskal Herrian eta Espainian. Hezkuntzan ere lan egin du, ikastaroak eta maisu lanak egiten. Bere lanean, abstrakziorako joera dauka, baina konnotazio organiko nabarmena dute bere lanek. Eskulturak zeramika teknikarekin landutakoak dira.
Bisita ordutegia: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan: 12:00-14:00.

aretxabaleta
> Kantauri itsasoko faunaren inguruko erakusketa
Txomin Rivera urpekari errenteriarrak ateratako argazki erakusketa dago, Kantauriko koloreak delakoa. Kantauri itsasoko flora eta fauna ikusgarrien irudiak dira. Arkupe kultura etxean dago zabalik erakusketa hori, uztail osoan barrena.
Bisita ordutegia: 11:00-13:00
eta 18:00-20:00.

Lehiaketak
arrasate, bergara
> 'Gomendatzen dizut!' lehiaketa deitu dute Gazte Bulegoek
Gomendatzen dizut! Merezi du delako lehiaketa deitu dute Gazte Informazio Bulegoek. Oporretan ezagututako lekuen, zerbitzuen… gaineko gomendioak eskatzen dituzte. 12-34 urte arteko edozeinek parte har dezake. Argibideetarako, jo www. aizue.com webgunera.
Urriaren 26ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.

eskoriatza
> I. San Pedro jaietako Argazki Lehiaketako epea, zabalik
Udalak lehenengo urtez antolatu du aurten San Pedro jaien gaineko argazki lehiaketa. Argazkiak honako helbidera bidali behar dira: kultura@eskoriatza.net, fitxategiaren izen gisa argazkiaren izenburua jarrita: adibidez, kalejira.jpg.
Honako sariak emango dituzte: argazki onenaren egileari, 150 euro; bigarren onenari, 100 euro; eta hirugarren onenari, 50 euro. Bestalde, jasotako argazki guztiak www.eskoriatza.net webgunean ipiniko dituzte.
Mugaeguna: uztailak 18.

Ospakizunak

oñatin

Trianako jaiak ospatuko dituzte aste bukaera osoan. Astotrastoren jaitsierarekin hasiko dira gaur jaiaka. Gauean Luartz taldearekin erormeria. Biahr, zapatua, trikipoteoa, Bixaingo Edurneren omenezko kafea, mus txapelkeata, afaria eta dantzaldia.

aretxabaleta

Emakumeen gaineko Ezke-Eskuma anztezlana egingo du  Glu-Glu taldeak gaur, kultura etxean, 22:00etan. Prezia 10 euro

bergara
> Santa Marinako jaietako lehen ospakizunak, egunotan
Gaur, egubakoitza, etxafuegoak eta kanpai hotsak egongo dira jaiak hasi direla jakinarazteko (12:00); iluntzean, zinema emanaldiak egongo dira Agorrosinen. Etzi, domeka, txistulariek kalejira egingo dute (09:00); gero, Udal Musika Bandaren kalejira (11:00) eta kontzertua (12:00) izango dira, azken hori, frontoian.
Jaiak gaur, egubakoitza, hasiko dira, eguerdian.


bergara
> San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Aldai-Egia auzoan
Honako ekintzak egingo dituzte: bihar, zapatua, Izer, Alabier eta Lutxurdiok alaitutako dantzaldia (23:00); eta etzi, domeka, meza, autoen bedeinkapena eta erretiratuendako luncha; aldi berean, Moises Azpiazuren dantza emanaldia eta kukainak (12:00). 
Bihar, zapatua, eta etzi, domeka, izango dira ospakizunak.

aretxabaleta
> San Kristobalen omenezko jaiak daude Larrino auzoan
Larrinoko auzotarrek afaria egingo dute gaur. Bihar, elkartekoek eta auzotarrek zaindariaren eguna ospatuko dute: jolasak eta puzgarriak izango dituzte umeek (17:30); txokolatea, gero (18:30); eta buruhandiak (19:00). Bazkideek, gainera, afaria izango dute.
Gaur, afaria egingo dute elkartean.

antzuola
> Elkartasun jaia egingo du bihar Anelkar elkarteak
Elkartasun jaia antolatu du Anelkar elkarteak biharko, zapatua. Afaria egingo dute, 21:30ean; segidan, guateke solidarioa, 23:00ak aldera. 70eko hamarkadako estilora janzteko eskatzen dute. Brasil, Kongo eta Senegalen dituzten proiektuei laguntzeko antolatu dute jaia.
Bihar, zapatua, pilotalekuan, 21:30ean.

oñati
> Arrano elkartearen 25. urteurrena ospatuko dute
Arrano elkarteak 25 urte betetzen dituela ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte datorren zapaturako, hilak 19. Besteak beste, herri bazkaria egingo dute, eta horretarako txartela erosteko azken eguna hilaren 14a da: tabernan, 943 78 29 82 telefonora deituta edo gorgomendisl @euskalnet.net helbidean.
Hilaren 19rako, triki-poteoa (12:00), bazkaria (14:30) eta gero, bertsolariak eta trikitilariak izango dituzte.
Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna hilaren 14a da.

Bestelakoak

arrasate
> Dantza erakustaldia egongo da datorren eguenean
Gazte Bulegoak eta Sexologia Zerbitzuak Udan be bai! delako aisialdi egitaraua gertatu dute eta, horren barruan, Maite Albesek dantza erakustaldia egingo du datorren eguenean, hilak 17.
Biteri plazan, 19:00etan.

aretxabaleta
> Poesiak irakurriko ditu Karmele Igartuak
Hitzak orbainetan poesia liburuko hainbat pasarte irakurriko ditu Karmele Igartuak jendaurrean.
Hilaren 15ean, martitzena, kultur etxean, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak