Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2007ko urr. 19a, 12:11
Hona hemen aste bukaera honetarako kultura proposamenak. Denetarik dago. Besteak beste, musika, ikuskizunak eta antzerkia izango ditugu Debagoienean.

Musika

Arrasate
Zuzeneko kontzertua Gure Leku tabernan. Requiem taldeak egingo du emanaldia. Egubakoitzean, 23:00etan.
Tolosa
Oñatiko hiru taldek kontzertua egingo dute Bonberenean. Golpe de Estado, Sospechosos eta Combat Rock taldeek egingo dute kontzertua. Egubakoitzean, 22:00etan.
Arrasate
Disko jartzaileen saioa 3.60 aretoan.  Ene! disko jartzaileak eta Aitor Muk hartuko dute parte. Zapatuan, 04:00etan.
Bergara
Zumarraga eta Bergarako abesbatzen kontzertua. Zumarragako Goizalde abesbatzak eta Bergarako San Joxepe elkarteko abesbatzak egingo dute emanaldia. San Joxepe elkarteak antolatu du. Zapatuan, 20:00etan, Santa Marina parrokian.
Bergara
Loreto Aramendi organo-jotzaileak saioa egingo du Naroa Intxausti sopranoarekin. Organo erromantikoaren nazioarteko emanaldi sortari itxiera emango dio kontzertu horrek. Loreto Aramendi organo-jotzailea Naroa Intxausti sopranoarekin arituko da. Zapatuan, 20:00etan, San Pedro parrokian.
Arrasate
Bi taldek kontzertua egingo dute gaztetxean. Psychosonicos eta Foxy Boxxy taldeek egingo dute saioa. Zapatuan, 22:30ean.
Bergara
Udal Musika Bandak kontzertua egingo du. Lau obra egingo ditu: Agüero, pasodoblea; Ramuntxo, euskal rapsodia; Merry-Go-Round; eta L'Arlésienne suitea. Domekan, 12:30ean, Udal Pilotalekuan.

Antzerkia

Elgeta
Garcia Lorcaren poesia Espaloia antzokian. El romancero gitano delako ikuskizunean antzerkia dantzarekin eta Lorcaren poemekin uztartuko ditu Antzerti Maitaleak taldeak. Egubakoitzean, 22:30ean.
Aramaio
'Geroago' musika eta dantza ikuskizuna. Ikuskizuna taldeak antzeztuko du lan hori. Ekitaldia Txirritola elkarteak antolatu du. Zapatuan, 19:30ean, kultura etxean.
Arrasate
'Mokaua' delako multimedia ikuskizuna. Elorrioko Logela Multimedia taldeak azkeneko lana egingo du. Musika, irudiak eta mugimenduak uztartzen dituzte ikuskizunean. Prezioa da 5 euro. Domekan, 20:00etan, Amaia antzokian.
Oñati
'Haur kabareta' delako ikuskizuna domekan Santa Ana antzokian
Agerre teatro taldearen Haur kabareta ikuskizunaz –musika eta antzerkia uztartzen ditu– gozatzeko aukera izango dute gaztetxoenek domekan, 17:00etan, Santa Ana antzokian. Sarrerak 3 euro balio du.

Ospakizunak

XI. gastronomia eta folklore jaialdia ospatuko dute etzi Aretxabaletan.
Hainbat tokitatik etorritako taldeek jatekoa eta edatekoa eskainiko dute. Gainera, Laudiotik etorriko den Gaztela Leongo taldeak eta Donostiako Casa Galiciakoek dantza erakustaldia egingo dute. Gastronomia ezagutzera emateko hainbat postu jarriko dituzte plazan. Esandako bi etxeez gain parte hartuko dute Errioxako eta Extremadurako etxe banak eta Aretxabaletako Aratz taldeak.
10:30etik 19:00etara izango da.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak