Musika
oñati
> Hainbat ospakizun izango dira aste bukaeran Errekalden
Errekalde auzoko jaien barruan, Latzen taldeak (irudian) kontzertua egingo du gaur, egubakoitza. Horrez gain, garagardo festa (gaur, 20:00etan), Oñatiko taldeen kontzertua (bihar, 20:00etan), mariatxien kontzertua (bihar, 23:45ean), zinema-bikoizketak (bihar), bertso desafioa (etzi, 19:30ean), txorimaloak, sagardo eta txorizo-dastatzea, 4x4 auto trabesia eta beste izango dira.
Kontzertua gaur, egubakoitza, 21:00etan hasita.
arrasate
> Flamenko-fusio-rock talde El Puchero del Hortelano 3.60 aretoan izango da
Andaluziako El Puchero del Hortelano flamenko-fusio taldeak Harumaki laugarren diskoa aurkeztuko du gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 23:00etan. Oraingoz, bi single atera dituzte, Asuntos serios eta Tú eres eso, harrera onarekin.
arrasate
> Arrasate Musikalek hainbat kontzertu egingo ditu
Arrasate Musikal eskolako orkestra txikiak eta harizko taldeak kontzertua egingo dute gaur, egubakoitza, zaharren egoitzan, 18:00etan. Ekainaren 3an, martitzena, tronboi, bonbardino eta tuba ikasleen emanaldia egongo da, Iker Olazabalen eta Mikel Markegiren ardurapean, Kulturaten, 18:30ean; ekainaren 5ean, eguena, klarinete eta saxofoi ikasleen txanda izango da, Kulturaten hori ere, 18:30ean; eta, azkenik, ekainaren 6an, egubakoitza, Arrasate Musikaleko orkestra gazteak eta biolin taldeak egingo dute musika emanaldia, parrokian, 20:00etan.
Gaurko kontzertua, zaharren egoitzan, 18:00etan.
oñati
> The Beethoven String Triok Mozarten musika joko du
Poloniako The Beethoven String Trio taldeak –Anna Przylecka biolin-jolea, Jerzy Wojtysiak biola-jolea, Tomasz Przylecki biolontxelista eta Claudi Arimany flauta-jolea– Mozarten flauta eta sokarako kuartetoen osokoa joko du. Musikegunak egitarauaren barruan dago emanaldi hori.
Sarrerak eros daitezke kultura etxean, 6 eurotan, 10:00-13:00 eta 16:30-20:30 ordutegian.
Bihar, zapatua, Santa Ana antzokian, 19:30ean hasita.
bergara
> Disko-jartzaileen emanaldiak izango dira Ziripot tabernan
Gaur, egubakoitza, Kolro (intermusic) vs. Mitximal disko-jartzaileek egingo dute emanaldia; eta bihar, zapatua, Revolutionary Brothers (soundsystem) eta King Konsul disko-jartzaileek.
Emanaldiak 23:00etan hasiko dira.
oñati
> The Silent Band-en musika film baten eta zarzuela baten
Musikegunen barruan, The Silent Band taldearen emanaldia izango da etzi, domeka, Santa Ana antzokian. Buster Keatonen El maquinista de la general filmari eta La revoltosa zarzuelari musika ipiniko diete.
Etzi, Santa Ana antzokian, 19:30ean.
oñati
> Malawiren gaineko berriketaldia eta kontzertua
Malawiko Mzuzu hiritik etorritako Body, Mind & Soul musika taldeko kideek berriketaldia egingo dute Topalekuko gazteekin. Malawiko kulturaz, gazteez eta musikaz hitz egingo dute; eta hilaren 5ean, eguena, kontzertua egingo dute.
Taldeko burua Davie Luhanga da. Taldea Music Crossroads Southern Africa eta Jeunesses Musicales International egitasmoak ezagutarazten lagundu du Europan. Body, Mind & Soul taldeak reggaea, Malawiko musika eta jazzaren eragina jaso du.
Berriketaldia, ekainaren 4an, eguaztena, Topalekuan (gaztelekua), 18:30ean; kontzertua, hilaren 5ean, 20:00etan.
Antzerkia
oñati
> 'Las bodas de Fígaro' antzezlana estreinatuko dute, Amaia Cid oñatiarrarekin
Ortzai Antzerki Laborategiak Las bodas de Figaro antzeztuko du gaur, egubakoitza, Santa Ana antzokian, 22:30ean. Amaia Cid oñatiarra da aktoreetako bat. Sarrerak erosteko aukera dago kultura etxean, 6 eurotan.
Lehiaketak
eskoriatza
> Jaietako esaldia aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko
San Pedroetako esaldi lehiaketa ekainaren 6a arte egingo dute. 13 urtetik gorako eskoriatzar guztiek parte har dezakete, hiru eta bost lagun arteko taldeetan. Gura adina esaldi aurkez ditzake talde bakoitzak, jaiak ondo pasatzera gonbidatzeko; jaiak, euskara eta gazteak elkartuz; jaiak neurrian ospatzea desiratuz… Esaldiok udaletxeko eta kultura etxeko eskapeetan jarriko dituzte posta kutxetan bota behar dira.
Hiru eta bost lagun arteko taldeetan parte hartu behar da.
arrasate
> 10 urte arteko umeendako marrazki lehiaketa, Badabilen
Badabil dendak marrazki lehiaketa deitu du, eta ekainaren 14a arte egongo da zabalik. Bi maila osatu dituzte: 0-6 urtekoak (txikiak) eta 7-10 urtekoak (juniorrak). A4 formatuko orrietan marrazkiak egin eta dendara eraman beharko dira. Honako sariak daude: txikien mailan, arbel bat eta 30 euroko erosketa txartela; eta, juniorrendako, eskuz egindako zurezko zango-maila pare bat eta 50 euroko erosketa txartela.
Argibideak, Badabil arropa dendan (Arrasate pasealekua, 3).
Bertsolaritza
oñati
> Oñati eta Zumaiako bertso eskolen desafioa izango da etzi
Errekalde auzoko jaien barruan, Oñatiko eta Zumaiako bertso eskolek desafioa egingo dute.
Etzi, domeka, Errekalde auzoan, 19:30ean.
Erakusketak
bergara
> Venezuelako giza-integrazioaren gaineko erakusketa
Saprendeh-Venezuela eta Aprendeh-Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundeek argazki erakusketa zabalduko dute ekainaren 5ean. Venezuelako Saprendeh erakundea gutxitasun fisikoa edo burukoa dutenei laguntzen die, eta giza-integrazio arloan lan egiten dute. Erakusketa Espoloiko Hamaika tabernan egongo da.
Ekainaren 5ean, eguena, zabalduko dute erakusketa, Hamaika tabernan, 19:00etan.
bergara
> Bergara Hiria lehiaketako argazkiak, erakusketan
Bergara Hiria argazki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa ipini dute Aroztegi aretoan. Bisitatzeko aukera dago ekainaren 1a arte.
Bisita ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan, 12:00-14:00.
arrasate
> Aste Berdearen barruan, jostailuen erakusketa
Aste Berdearen egitarauaren barruan, Katrakak konpainiak birziklatutako jostailuen erakusketa ipiniko du. Tailerrak eta jolasteko aukera izango da.
Bihar, zapatua, Seber Altuben, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
arrasate
> Kulturateko margo ikasleek erakusketa ipini dute
Kulturaten pintura ikasten diharduten lagunek erakusketa ipini dute Harresi aretoan, eta bisitatzeko aukera dago ekainaren 1era arte.
Ordutegia: lanegunak, 18:00-20:00; zapatua eta domeka: 12:00-14:00 eta
18:00-20:00.
oñati
> Korpus prozesioko irudiak erakusketan ipiniko dituzte
Korpuseko prozesioko irudien erakusketa ipini dute Kofradiakoek. Parrokian izango dira ikusgai, honako ordutegian: zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30; domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; eta jai bezperetan, 17:30-20:30. Bestalde, uztail eta abuztuan, turismo bulegoko bisita gidatuen barruan egongo da erakusketa.
Maiatzaren 31tik urriaren 26ra bitartean egongo da zabalik.
Ospakizunak
bergara
> Maiatzeko erromeriak bukatzeko, ekitaldi berezia
Bihar, zapatua, bukatuko dira maiatzeko erromeriak Bergaran, eta honako ekintzak izango dira: Bergarako trikitilariekin kalejira (18:30-20:00) eta erromeria (20:00-20:30); afaria Munibe plazan (20:30) eta erromeria, Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin (22:30).
Afarian parte hartu nahi dutenek 12 eurotan dute erosgai txartela kultura etxean eta Kortazar tabernan.
Bihar, zapatua, Munibe plazan.
eskoriatza
> Leintz Eskola Kirolaren azken jaia ospatuko dute bihar
Leintz Eskola Kirolak azken jaia ospatuko du: patinatzaileen topaketa, bizikleta martxa, herri kirolak… izango dira. Gero, 12:00etan, ekitaldi nagusia egingo dute Herriko plazan, eta dominak eta sariak banatuko dituzte.
Bihar, zapatua; ekitaldi nagusia, 12:00etan, plazan.
oñati
> Jaiak ospatuko dituzte etzi, domeka, Koixkarren
Koixkarreko jaiak ospatuko dituzte. Goizean, meza entzungo dute auzoko ermitan; gero, joan diren guztiek luntxa izango dute, eta trikitilariek emanaldia egingo dute.
Etzi, ekainak 1.
Bestelakoak
eskoriatza
> Mozambikeko garapenaren gaineko ikus-entzunezkoa
Alamitou ikus-entzunezkoa emango dute, Etiopiako Fitch herrian bizi den Alamitou nerabearen gainean: goizean goiz jaikitzen da eskolara joateko, baina, aurretik, etxeko lanak egin behar ditu. Segidan, mahai-ingurua izango da: Desarrollo en Mozambique, una apuesta por el género femenino. ¿Es posible? Bukatzeko, bidezko merkataritzako produktuak emango dituzte.
Elkarhezitzen eta Haurralde erakundeek antolatu dute ekainaren 2rako, Mundumiraren egitarauaren barruan.
Ekainak 2, Ibarraundin, 19:00etan.
donostia
> Bergarako musika eskolako banda gazteak Reala animatuko du bihar
Anoetan batuko dira, 16:45ean; jokalariei ongietorria egingo diete, 29. atean; gero, zelaiari buelta emanez pieza pare bat joko dute; eta partiduan zehar Reala animatuko dute musikarekin. Ume bakoitzeko bi sarrera emango dituzte.