Musika
arrasate
> Sorkunen eta Willis Drummonden kontzertua, gaur
Sorkun bakarlariak, Vicepresidentes bere taldearekin, kontzertua egingo du gaur gauean 3.60 aretoan. Willis Drummondekoek ere joko dute.
Gaur, 3.60 aretoan, 23:00etan.
arrasate
> Jessie Evans eta Toby Dammit-ek kontzertua egingo dute etzi, domeka
Jessie Evans musikaria bere lehen bakarkako diskoa prestatzen dabil, eta horko abestiak joko ditu Toby Dammit (Iggy Pop, Swans) bateria-jolearekin batera. Etzi izango da emanaldia, Amaia antzokiko sarreran, 20:00etan.
arrasate
> Beñat disko-jartzaileak emanaldia egingo du 3.60an
Beñat (silum soundz) disko-jartzaileak dantzarako musika jarriko du bihar goizaldean 3.60 aretoan.
Emanaldia 04:00etan hasiko da.
arrasate, bergara
> Hainbat ekintza egingo ditu Arrasate Musikalek egunotan
Honako emanaldiak egingo dituzte: hilaren 20an, tronpeta, fliskorno eta tronpa ikasleen kontzertua, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:30ean; hilaren 21ean, eguaztena, piano kontzertua Bergarako musika eskolan, 18:30ean; eta hilaren 23an, datorren egubakoitza, ekintza gehiago izango dira.
Emanaldiak hilaren 20an Arrasaten eta 21ean Bergaran.
bergara
> Musika eskolaren udaberriko kontzerturako txartelak
Musika eskolak udaberriko kontzertua eta afaria egingo ditu etzi, domeka. 18:30ean, trikiti kalejira egingo dute; 19:00etan, kontzertua; eta 21:00etan, afaria eta dantzaldia.
Kontzerturako sarrerak
3 eurotan daude salgai musika eskolan; afarira joan nahi duten helduendako, gehi kontzertua, 16 eurotan; eta afaria bakarrik, 6 eurotan.
Kontzertua eta afaria etzi, domeka, izango dira, pilotalekuan, 19:00etan.
oñati
> Musikegunen barruan, Santa Cecilia abesbatza etzi
Musikegunak egitaraua aurrera doa, eta etzi, domeka, Donostiako Santa Cecilia abesbatzaren (argazkian) emanaldia izango da, Santa Anan. Hurrengo asteetan, The Beethoven String Trio (31n) eta The Silent Band (ekainaren 1ean) taldeek egingo dituzte emanaldiak.
Denetara joateko sarrerak eros daitezke kultura etxean. 6 euro da salneurria.
Emanaldi guztiak Santa Ana antzokian izango dira, 19:30ean.
Erakusketak
eskoriatza
> 'Islama, guztion ondarea' delako erakusketa ibiltaria
Islama, guztion ondarea delako erakusketa zabalduko dute gaur, egubakoitza, Ibarraundi museoan, eta bisitatzeko modua izango da hilaren 29ra arte. Islamiar mundua hainbat alderditatik aztertzeko eta ezagutzeko aukera ematen du: zientzia, kultura, kaligrafia, erlijioa, bizimodua…
Bisita ordutegia: lanegunetan, 09:00-14:00 eta 17:00-19:00; zapatuetan, 17:00-20:00; eta domeketan, 12:00-14:00 eta 17:00-19:00.
bergara
> Mendekosteetako kartel lehiaketako sari banaketa
Mendekoste jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu zuen Udalak. Orain, irabazleari saria emango diote ekitaldi baten gaur, egubakoitza. Bestalde, lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa inauguratuko dute; zabalik egongo da hilaren 24ra arte.
Gaur, egubakoitza, kultura etxean, 19:00etan.
Ospakizunak
oñati
> Txantxiku Ikastolaren Eguneko ospakizunak, asteburuan
Honako ekintzak izango dituzte: gaur, egubakoitza, jolasak, kirolak, lehiaketak… ikasleendako; bestetik, jolasparkea Santa Ana ikastetxeko jolaslekuan (14:30-18:00), eta jaialdia Santa Ana antzokian, LHko ikasleendako lehenengo (14:30) eta gurasoendako gero (18:00). Bihar, zapatua, jolasparkeak izango dira Santa Anan eta plazan (11:00-14:00); ate irekien jardunaldia HHn eta LHn (11:00-13:00); antzerkia gurasoendako (12:00); eta Pirritx eta Porrotxen emanaldia kiroldegian (18:00).
Bestalde, aste osoan, 40. urteurreneko argazkien erakusketa eta bideo emanaldiak daude ikastolan.
Pirritx eta Porrotxen emanaldirako sarrerak salgai daude ikastolako idazkaritzan, 5 eurotan.
arrasate
> San Isidro jaiak ospatuko dituzte aste bukaera osoan Musakolan
Gaur, danborrada, ikurrina jasotzea, auzo afaria, rock kontzertuak eta beste izango dituzte; etzi, urrezko astokiloak, herri bazkaria, sokatira, buruhandiak… eta etzi, bukatzeko, txikiteoa, auto telegidatuen erakustaldia…
aretxabaleta
> Otala Zelai eguna ospatuko dute egun osoan barrena etzi, domeka
Honako ekintzak antolatu dituzte, beste batzuen artean: 30. herri krosa (11:00), patin topaketa (11:15), kanpai-jole zahar eta berrien emanaldia (12:30), paella lehiaketa (13:00), sagardo festa (13:30), herri bazkaria (14:30) eta beste.
arrasate
> Arrasate Herri Eskolako ikasturte amaierako jaia
Hilaren 22an ospatuko dute, eta Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteak honako ekintzak antolatu ditu: Jakin eta jolas ipuin eta antzerki ikuskizuna (17:00) eta Txatxilipurdirekin jolasak, tailerrak eta karaokea (17:30-19:30).
Erguin eraikinean, hilaren 22an.
aretxabaleta
> Euskararen Eguna ospatuko dute bihar, zapatua
Gaur, egubakoitza, Antton Irusta ipuin kontalariak eta Enrique Morente marrazkilariak umeendako tailerra egingo dute (udaletxe zaharrean, 17:30). Bihar, zapatua, izango dira ekitaldi nagusiak: trikiti kalejira (11:00-13:00), txalaparta (12:45), baserrietako gazta-dastatzea eta bertso-triki-poteoa (13:00), baba-jana (Iturrigorri frontoian, 14:30), umeendako Zirika Zirkus tailerra (17:30), Larrin dantza (Gurea parean, 19:00), Beinke-Loramendi dantza (Arlutz osteko plazan, 19:30) eta erromeria.
Zapatuko ospakizunak 11:00etan hasiko dira, eta egun osoan izango dira ekintzak.
bergara
> Gaur, egubakoitza, hasiko dira maiatzeko erromeriak
Moiazpi dantza taldearen saioa izango da lehenengo, eta Unsain anaiekin erromeria, segidan.
Gaur, Munibe plazan, 20:30ean.
oñati
> Kasablankan San Isidro jaiak ospatuko dituzte
Honako ekintzak izango dituzte, besteak beste: gaur, egubakoitza, Isidrotxo basurdearen jaitsiera eta herri poteoa (18:00) eta Underbridge eta talde gonbidatuekin rock-metal jaialdia (21:00); bihar, zapatua, herri poteoa (13:00), mus txapelketa (16:00), arku-tiraketa tailerra (16:00), jolasak (17:30), txorimaloak (19:15), auzo afaria (21:00) eta erromeria (22:30); eta etzi, domeka, meza nagusia (12:00) eta musika eskolakoen kalejira (12:30).
Ekitaldiak egongo dira gaur hasi eta etzira bitartean.
oñati
> Araotz auzoko jaiak ospatuko dituzte, Trinidadearen omenez
Bihar, zapatua, mus txapelketa (16:30), umeendako jolasak (17:00), auzo afaria (21:00) eta bola txapelketa (00:30) izango dituzte; eta etzi, domeka, meza (10:30), salda-jana (11:00) herri kirolak eta bertso eta trikiti emanaldia (12:00).
Ekintzak egongo dira zapatuan eta domekan.
Ikuskizunak
oñati
> Umorezko bertso saioa egingo dute gaur, egubakoitza, gauean
Oñatiko Bertso Eskolak antolatuta, umorezko bertso saioa egongo da gaur, egubakoitza. Honako bertsolariek hartuko dute parte: Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano, Mañukorta, Iker Zubeldia, Julen Zelaieta, Joxe Munduate eta Xabier Zeberio. Amets Arzallus ibiliko da gai jartzaile lanetan.
Gaur, egubakoitza, Zuazola institutu aurrealdean, 22:30ean.
elgeta
> Magia gala izango da aste bukaeran Espaloia antzokian
Gaur, egubakoitza, izango da Magia Gala, Morrison, Andy Gonzalez, Ilva Scali, Mirco eta Brando eta Silvana magoekin. Bihar, Migue magoak egingo du emanaldia. Azkenik, etzi, domeka, kaleko magia emanaldia egingo du Justo Thaus-ek.
Egubakoitzeko eta zapatuko emanaldiak 22:30ean izango dira, Espaloian; kaleko emanaldia 12:45ean hasiko da.
arrasate
> Ikas-bidaian joateko, moda desfilea egingo dute gaur
Arizmendi ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek moda desfilea egingo dute gaur, egubakoitza, ikas-bidaiarako dirua batzeko. Sarrera 4 eurotan salduko dute.
Gaur, Amaia antzokian, 18:30ean.
Bestelakoak
debagoiena
> Kimuak film laburren programan parte hartzeko eskariak
Euskadiko Filmategia fundazioak egiten duen Kimuak programan parte hartzeko eskaria egin dezakete errealizadoreek edo ekoizleek. Zinema edo bideo formatuan egindako edozein ikus-entzunezko lan aurkez daiteke, 30 minututik beherakoa. 35 mm-ko azken kopia eduki behar da, eta 2007ko irailaren 30a baino beranduago egindakoa izan behar du.
Eskaerak honako helbidera bidali behar dira: Euskadiko Filmategia fundazioa (2008ko Kimuak programa); Antso Jakituna hiribidea, 17 –atzea; 20010 Donostia.
Mugaeguna uztailaren 24a da, berau barne.
Argibide gehiago: www.filmotecavasca.com webgunean, 943 11 55 11 telefono zenbakian edo kimuak@filmotecavasca.com helbide elektronikora idatzita.
arrasate
> Ardo-dastatzeak egingo dituzte Kajoi tabernan
Hilaren 19an, Señorio Villarica-ko ardoak izango dira; 20an, Talaiberri txakolina; 21ean, Castillo de Xabier; 22an, Enate; eta 23an, Rezabal txakolina. Sarrera librea izango da, eta dastatzearen ondoren pintxoak egongo dira.
18:30etik 20:30era izango dira saiook.
bergara
> Ardo zuri-dastatzea egingo dute San Migel-pe elkartean
Iñigo Mansok gidatuko du ardo-dastatzea. Izenematea hilaren 20ra arte dago zabalik, honako telefonoan: 607 94 09 75. 10 euro da.
Hilaren 22an, 19:30ean hasita.