Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko api. 30a, 13:46
Aste bukaerarako ekintzan ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez, film emanaldiez edota ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
> The Sewer Rats taldeak kontzertua egingo du 3.60an
Alemaniako The Sewer Rats punk-pop taldeak Rat attack diskoa aurkeztuko du 3.60 aretoan. Aggressive Combat eta Material Rechazado taldeek ere joko dute gau horretan.
Etzi, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:30ean.
Arrasate
> 101'ers taldeko Richard Dudanskyren
El Doghouse taldea, 3.60 aretoan
Richard Dudanskyk kontzertua egingo du El Doghouse bere talde berriarekin. Tom Lardner country gitarra-jolea ere han izango da. Aurretik, Seven Magnificents taldeak joko du. Bihar, eguena, izango da, 23:00etan.arrasate
> Disko-jartzaileek emanaldia egingo dute 3.60 aretoan
Lalas vs DJ Mister (sweet & vicious) dantzarako musika emanaldia izango da.
Zapatuan, maiatzak 3, 3.60 aretoan, 04:00etan.
Donostia
> Arrasate Musikaleko Big Band, Victoria Eugenian
Arrasate Musikaleko Big Bandak Victoria Eugenian joko du maiatzaren 5ean. Epaimahai bat egongo da taldea baloratzen, Donostiako Jazzaldian parte hartzeko hautagai dira-eta.
Maiatzaren 5ean, astelehena, 20:30ean.

Antzerkia

Arrasate
> 'Sexo gratis' antzezlana egingo du Kunka antzerki taldeak
Sexo gratis antzezlana ikusteko aukera izango da maiatzaren 4an Kunka taldearen eskutik. Umorezko antzezlana da.
Sarrerak salgai daude 943 00 12 00 telefonora deituta, www.kutxa.net webgunean edo Kutxaren Servikutxa sarean.
Maiatzak 4, domeka, Amaia antzokian, 19:30ean.

Lehiaketak

Eskoriatza
> Jaietako egitarauaren azal eta esaldia aukeratzeko lehiaketak
San Pedroetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa deitu du Udalak. Edozeinek parte har dezake, 15 x 25 cm-ko irudiekin. 2008ko Sanpedruak Eskoriatza esaldiak agertu beharko du irudian. Irabazleak 300 euro jasoko ditu. Lanak udaletxera edo kultura etxera eraman behar dira.
Bestalde, esaldi lehiaketa ere antolatu dute, eta maiatzaren 23tik ekainaren 6a arte egingo dute. 13 urtetik gorako eskoriatzar guztiek parte har dezakete, hiru eta bost lagun arteko taldeetan. Gura adina esaldi aurkez ditzake talde bakoitzak, jaiak ondo pasatzera gonbidatzeko; jaiak, euskara eta gazteak elkartuz; jaiak neurrian ospatzea desiratuz… Esaldiok udaletxeko eta kultura etxeko eskapeetan jarriko dituzte posta kutxetan bota behar dira.
Irudi lehiaketarako lanak entregatzeko mugaeguna maiatzaren 30a da.
Bergara
> Jaietako elkarteen arteko bakailao lehiaketan izena eman daiteke gaur
Gaur, hilak 30, bukatzen da epea herriko elkarteek jaietako bakailao lehiaketarako izena eman dezaten. Horretarako, kultura etxera deitu behar da, 943 77 91 59 telefonora. Udalak 135 euroko dieta emango dio bikote bakoitzari.
Arrasate
> 'Sexmetraia 08' film laburren lehiaketa deitu dute
Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak Sexmetraia 08 lehiaketa deitu du, aurten bigarren aldiz. Helburua da film laburren bitartez sexualitatea bizitzeko dauden modu desberdinak kaleratzea eta goraipatzea. Film laburren gaia da sexualitatea eta horren barruan dauden aukerak. Filmok aurkezteko mugaeguna irailaren 30a da. Lehen saria 1.500 euro da; Sexologia Euskaraz saria, 600 euro. Aurten, gainera, Sexmugi delako atal berria dago: sakelako telefonoz grabatutako film laburrak, gehienez ere 60 segundokoak. Honako helbidera bidal daitezke: sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon. net. Atal horretan, 300 euroko saria emango dute.
Argibide gehiago, Sexologia Zerbitzuan (943 25 20 66); www.sexologiazerbitzua.com.

Ospakizunak

Arrasate
> Corazon de Encinak kultura astea ospatzen jarraituko du
Extremadurar kultura elkarteak honako ekintzak antolatu ditu datozen egunotarako: Recuerdos del centro delako erakusketaren inaugurazioa (maiatzak 3, 13:00etan) eta umeendako txokolate-jana (maiatzak 8, 19:00etan).
Euren egoitzan izango dira ekintzak.
Bergara
> Irukurutzeta Eguna ospatzeko dei egiten diete bergararrei
Irukurutzeta Eguna ospatzeko aukera dute maiatzaren 4an, domeka. Salda eta txorizoa banatuko dituzte Irukurutzeta gainean, 11:00etan, eta goiz osoan trikitilariek jardungo dute hantxe.
Maiatzaren 4an, domeka.
Eskoriatza
> Atxorrotz Eguna ospatuko dute domekan
Atxorrotzera 09:30ean igoko dira; han, meza, trikiti emanaldia, mokadua… 18:30ean, euskal dantzak izango dira Herriko Plazan, eta herritarrek egindako tortillak salduko dituzte. Bukatzeko, txistulariekin erromeria izango da. Batutako dirua Eskoriatzako Atzeratuen Taldeari eta Atxorrotx GKEri emango diete. Bestalde, hilaren 6 eta 8an, Atxorrotzen gaineko hitzaldiak izango dira.
Atxorrotz Eguna domekan, maiatzak 4, izango da.

Erakusketak

Bergara
> Joxerra Elortzaren erakusketa ikusteko aukera Aroztegin
Joxerra Elortzaren lanen erakusketa dago Aroztegi aretoan. Margolan erakusketa horretan, irudi geometrikoen koadroak erakutsiko ditu.
1978az geroztik 50 erakusketa baino gehiago egin ditu Elortzak, bakarka zein taldeka, eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Gure Artea lehiaketako lehen saria irabazi zuen.
Bisita ordutegia: astegunetan, 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan: 12:00-14:00.
Oñati
> Mugarik Gabeko Medikuek erakusketa ipini dute Oñatiko kultura etxean
Crisis olvidadas: vidas ignoradas izenburuarekin, Somalia, Kongo, Txetxenia, Kolonbia eta beste leku batzuetako gatazken gaineko argazki erakusketa jarri dute Mugarik Gabeko Medikuek. Egunero dago zabalik, 18:30-20:30.Zinema
Elgeta
> 'Mataharis' filma emango dute Espaloia kafe antzokian
Iciar Bollain zuzendariak 2007an zuzendutako Mataharis filma emango dute Elgetako Espaloia antzokiko zineklub emanaldian.
Gaur, eguaztena, 21:30ean.
Arrasate
> 'La guerra de Charlie Wilson' eta 'Cronicas de Spiderwick'
La guerra de Charlie Wilson filma emango dute hilaren 2an, 22:00etan, eta 3an, 19:30ean, eta Crónicas de Spiderwick delakoa, denondako emanaldian, hilaren 3an, 17:00etan.
Amaia antzokian izango da.

Bestelakoak

Elgeta
> Ludotekaren azken saioa egingo dute gaur arratsaldean
Ludoteka agurtzeko merienda egingo dute herriko umeek. Zerbitzua herriko 20 umek erabili dute sei hilabetez.
Gaur, eguena, kultura etxean, 16:00etatik 19:00etara.
Arrasate
> Larunblai jaialdia izango dute umeek etzi, egubakoitza
Txatxilipurdi elkarteak antolatuta, Larunblai egiteko aukera izango dute herriko umeek. Seber Altube plazan batuko dira, eta eskulan tailerrak, jolasak… izango dituzte.
Seber Altuben, 17:00etatik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak