Aste bukaerako kultura agenda

Usoa Agirre 2008ko api. 18a, 16:16
Hemen duzue aste bukaeran Debagoienean izango diren ekintzen bilduma.

Musika

Arrasate
> Disko-jartzaile batek musika ipiniko du 3.60 aretoan
Alain (elektronische) disko-jartzaileak dantzarako musika ipiniko du bihar, zapatua.
Emanaldia 04:00etan hasiko da.

Elgeta
> 'Gainsbourg gainbegiratuz' emanaldia, euskaraz, gaur
Serge Gainsbourg zena gogoratzeko, Gainsbourg gainbegiratuz delako kontzertu sorta egingo dute Garik, Diego Vasallok, Rafa Berriok (Amor a Traición, Deriva), Mikel Agirrek (La Buena Vida), Santi Gascak (Sanchís y Jocanoren beste erdia), Txuma Murugarrenek, Giorgio Bassmattik, Enrike Mingok, Jone Gabarainek (Le Mans), Saioak, Estanis Elorzak (Natural Project), Urko Menaiak, Luisa Etxenikek eta Jorge Carrerok. Denek euskaraz abestuko dute.
Gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean.

Arrasate
> IV. Udaberriko Musikaldien barruan, bi kontzertu
Honako kontzertuak izango dira datozen egunotan: batetik, Bilboko Udal Txistulari Banda eta Alos Quartet taldeen kontzertua, gaur, egubakoitza, Kulturateko areto nagusian; eta bestetik, zikloa ixteko, Conductus Ensemble taldea, bihar, zapatua, parrokian.
Bi emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

Oñati
> Boss Martians eta Show Business taldeak, zuzenean
Boss Martians (Seattle, AEB) eta Show Business (Oñati) taldeek kontzertua egingo dute etzi, domeka, gaztelekuan. Sarrera, 5 euro.
Etzi, gaztelekuan, 20:00etan.

Antzerkia

Arrasate
> Umorezko bakarrizketa egongo da Iamai kafetegian
Paramount Comedy taldeko Martin Luna aktore komikoak umorezko bakarrizketa egingo du, musikarekin lagunduta. Kontzezino kaleko Iamai kafetegian izango da. Errealitatearen gaineko bere ikuspuntu berezia azalduko du aktoreak.
Gaur, egubakoitza, gauerdian.

Bergara
> 'Inaxitoren ametsak' bertso-antzerkia egingo dute
Adin guztietako ikusleendako Inaxitoren ametsak delako bertso-antzerki emanaldia izango da gaur, egubakoitza, Angiozarren. Kutxak lagundutako emanaldia da.
Gaur, egubakoitza, Angiozarko saloian, 18:00etan.

Elgeta
> Ipuinak kontatuko dituzte Espaloian bi kontalarik
Ipuin kontaketa emanaldia egingo dute Jose Campanarik (Argentina) eta Pablo Albok (Alacant) bihar, zapatua.
Bihar, Espaloia antzokian, 22:30ean.

Oñati
> 'Txitxarra eta inurria' antzezlana egingo dute bihar, zapatua
Txitxarra eta inurria delako antzezlana egingo du. Markeliñe taldeak. Sarrerak
3 eurotan salduko dituzte.
Bihar, Santa Ana antzokian, 17:00etan.

Bergara
> Antton Irusta ipuin kontalariak emanaldia egingo du bihar
Antton Irusta ipuin kontalariak umeei zuzendutako ipuin kontaketa emanaldia egingo du bihar, zapatua.
Kultura etxean, 18:00etan.

Erakusketak

Bergara
> Nekane Eskibel bergararraren margolanak, erakusketan
Nekane Eskibel bergararrak margolanak ipini ditu erakusketan. Hain zuzen, hogei lan dira, olio teknikan eginak, tamaina txiki eta ertainekoak. Etxeko abereak eta inguruko paisaiak margotzen ditu, batik bat. Rikardo Azkargortaren ikaslea da, eta honakoa da bakarka egiten duen lehenengo erakusketa.
Masterreka kaleko Nahikari tabernan dago erakusketa.

Arrasate
> 'Libelandula' marrazki eta poesia erakusketa Harresin
Maite del Reyk eta Maider Zubillagak Libelandula erakusketa ipiniko dute Harresi aretoan datorren martitzenean. Zubillagaren artelanak Del Reyren poesiaren laguntzarekin erakutsiko dituzte. Bion bigarren elkarlana da; aurretik, La mirada poética delako erakusketa izan zuten Debagoieneko zenbait lekutan.
Maiatzaren 17ra arte egongo da berau bisitatzeko parada.
Bisita ordutegia: astegunetan, 18:00-20:00; zapatu eta jaiegunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

Bergara
> Begiak taldearen argazki erakusketa, Hamaika tabernan
Begiak taldearen argazki erakusketa bisita daiteke Hamaika tabernan. Formatu handiko hamar argazkik osatzen dute, eta Bizi-giroak ene begian du izenburua.
Apiril osoan dago zabalik.

Arrasate
> Hitz, irudi eta musika erakusketa eta poesia irakurketa
Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean, Mugarri estaliak delako erakusketa eta poesia irakurketa antolatu du Udal Liburutegiak. Hitza (Castillo Suarez), irudia (Koldo Arnantz) eta musika (Juan Miguel Arzelus) bateratzen ditu erakusketa eta poesia irakurketa horrek.
Bisita ordutegia: apirilaren 27ra arte, Kulturateko klaustroan; poesia irakurketa, apirilaren 23an, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

Bestelakoak

Oñati
> 'Ez dok-badok amairu' jardunaldietan, Benito Lertxundi
Elkar Hezi ikastetxeak antolatutako Ez dok-badok amairu jardunaldien barruan, Benito Lertxundi, Jose Luis Treku (Oskarbi taldea) eta Pako Aristik Euskal kantagintzaren eta olerkigintzaren bide uherretatik haratago, esperantzarik ote? delako hitzaldia egingo dute.
Gaur, egubakoitza, Santa Ana antzokian, 19:00etan.

Oñati
> Kirol Festa antolatu du biharko Oñatiko Herri Eskolak
Kirola egitearen onurak aldarrikatuz, arratsalde pasa atsegina egingo dute bihar, zapatua, herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek II. Kirol Festan. Lehenengo, Errekalde auzoaren bueltan lasterketa egingo dute; gero, herri kirolak, irakasle eta gurasoen arteko partidua eta kirol eta joko gehiago izango dituzte, eta bukatzeko, merienda.
Bihar, zapatua, Errekalde Herri Eskolan, 16:30ean hasita.

Oñati
> Espazioaren inguruko zientzia tailerra dago gaur gaztelekuan
Ilatargi Astronomia Taldeak antolatuta, espazioarekin lotura duten eta Lurrean erabiltzen diren teknologiak ezagutzeko zientzia tailerra izango da.
Gaur, gaztelekuan, 18:30ean.

Oñati
> Joxe Mari Iturralde idazlearekin berriketaldia egiteko aukera
Joxe Mari Iturralde (Tolosa, 1951) idazlearekin literatura berriketaldia egiteko aukera izango da eguaztenean, Liburuaren Eguna. Liburutegiko bazkideek liburu bana opari hartzeko parada izango dute.
Eguaztenean, kultur etxean, 19:00etan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak