Uztailak 20, barikua
- 22.30ean, jazz emanaldia egingo du Mr. Dixie Jazz Band taldeak Bergarako Espoloian. Coruñako boskoteak 30eko eta 40ko hamarkadetako musika egingo dute.
- Mahaster River talde bergararrak 23:00etan kontzertua egingo du gaur Arrasateko Ferrerias kaleko plazan. 23:00etan izango da hori. AEDk antolatu du ekitaldia.
- Ordu berean, 23:00etan, Arrasateko Electric Frydays izeneko jaialdiaren aurkezpena egingo dute 3.60 aretoan. Franco Cinelli argentinarra, Kasper&Papol madrildarrak, Koldo Intermusic Donostiarra eta Ion2 arrasatearra arituko dira.
- 00:30ean, Oñatiko Malenkonia taldeak kontzertua egingo du Arrasateko Gure Leku tabernan.
Uztailak 21, zapatua
- Bihar, zapatua, kontzertua egingo du Hondarribiko Los Estupefactos taldeak Oñatiko San Anton plazan. 22:30ean hasiko dira. Emanaldia surf jaialdiaren barruan kokatzen da.
Jai giroan
Eta egongo da jai giroa non gozatu ere.
Gaur hasi eta domekara arte agur jaia egingo dute Oñatiko Portu tabernan. Edariak merkeago egongo dira. Gainera, Drakes eta Orquesta Pegaso taldeek kontzertua egingo dute gaur, uztailak 20, 21:30ean. Domekan, batzarra egingo dute 17:30ean.
Oñatiko Madalena auzoan, gainera, jaiak ospatuko dituzte. Gaur, barikua, auzo afaria egingo dute 21:00etan. 23:00etan erromeria izango da eta 2:00etan rock jaialdia. Bihar, zapatua, Gorritiren animaliak egongo dira 17:00etan. Domeka eguerdian herriko kirolak izango dira baita bertsolarien saioa ere.
Bergarako Santa Marina auzoan jai giroan jarraitzen dute. Gaur, uztailak 20, boccia txapelketa jokatuko dute. 8:00etan capoeira erakustaldia egongo da eta 21:30ean herri afaria Agorrosinen. Bihar arratsaldean ziklismo proba egingo dute eta gaueko 23:00etan disko festa Matxiategin. Domekan, 18:30ak aldera txokolate-jana izango da.
Arrasateko Maala auzoan, esaterako, jaiak ospatuko dituzte domekan. 12:30ean meza egingo dute. Gero erretiratuendako luntxa, umeendako jolasak eta gaueko 21:00etan auzokoen afaria eta dantzaldia egingo dituzte.
Erakusketak
Erakusketei dagokionez, gogoratu ikusgai dituzuela Oñatin Gari Garaialde argazkilari hondarribiarraren surfaren inguruko txuri beltzeko argazkiak. Herriko dendetan eta gaztelekuan zintzilikatu dituzte.
Eskoriatzan, berriz, zabalik jarraitzen du Espainiako gerraren inguruan prestatutako Irakatsi gabeko irakasgaia izeneko erakusketa. Bertan Gerra Zibila orain arte nola ikasi den eta gaur egun nola ikasten den erakustea. Ibarraundin dago ikusgai.
Irteerak
Eta txangoak egitea gustuko baduzue, jakin zapatu eta domekan Arantzazu erreka eta kobazuloak zein Iturrigorriko basoa ikusteko irteerak antolatu dituela Oñatiko turismo bulegoak natur eskolarekin batera. Arrikrutzeko parkinetik irtengo dira goizeko 9:00etan. Prezioa 5 euro da.