Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko api. 11a, 13:49
Aste bukaerarako ekintzan ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez, film emanaldiez edota ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
Gasteizko The Soulbreaker Company-k The pink alchemist lana kaleratu du aurten, eta horko abestiak joko ditu gaur, 3.60 aretoan, 23:00etan. Obligaciones taldeak ere joko du gau berean. Sarrerak 8 eurotan salduko dituzte.
Arrasate
Hasiak dira IV. Udaberriko Musikaldiak, eta honako kontzertuak daude egunotarako: gaur, egubakoitza, Andrea González gitarra-jolea, Kulturateko areto nagusian, 20:00etan; bihar, zapatua, KUP Abesbatza, parrokian, 20:00etan; eta etzi, domeka, Zarauzko musika banda, Amaia antzokian, 12:30ean.Egubakoitzean, Kulturaten, 20:00etan; zapatuan, parrokian, 20:00etan; eta domekan, Amaian, 12:30ean.
Eskoriatza
Oñatiko Show Business eta Sanlo Garage Brothers taldeek kontzertua egingo dute gaur, egubakoitza, gauean, Inkernu tabernan. Gaur, Inkernu tabernan, 22:30ean.
Aretxabaleta
Aramaioko Sweet Rockers eta Billabonako Lain taldeek kontzertua egingo dute gaur, egubakoitza.
Gaur, Haizea tabernan, 21:30ean.
Bergara
Santiago Banda organo-jolearen kontzertua egongo da gaur, egubakoitza. Kontzertu pedagogikoa izango da: lehenengo, organoak zelan funtzionatzen duen erakutsiko du, eta gero, kontzertua egingo du. Bihar, zapatua, musika barroko emanaldia izango da: musika eskolako irakasle eta ikasleek osatutako ganbara orkestrak eta kantu irakasleak Reinhard Keiserren Pasioa jokatuko dute. Andoni Sierrak zuzenduko ditu. Gaur, egubakoitza, Santa Marina parrokian, 18:00etan; bihar, zapatua, Mariaren Lagundian, 20:00etan.
Arrasate
Arabako Los Ajustadores garage-rock estiloko taldeak emanaldia egingo du gaur, egubakoitza, Gure Leku tabernan, 23:00etan.
Arrasate
Rock Privado taldeak kontzertua egingo du bihar, zapatua, Kajoi tabernan, 20:00etan.
Bergara
Disko-jartzaile bat eta reggae musika aste bukaeran Ziripoten: DJ Lalas (Legazpi) gaur, egubakoitza; eta reggae gaua bihar, zapatua, Rude Kanka Soundsystem-ekin (Donostia).
Bi emanaldiak 23:00etan hasiko dira.
Bergara

The happiness project, Meido eta Loan taldeak, kontzertuan. Bihar, zapatua, gaztetxean, 22:00etan.
Arrasate

Kokein taldeak kontzertua egingo du 3.60 aretoan
Eibarko Kokein taldeak zuzenekoa egingo du bihar, zapatua, 3.60 aretoan. Mundu margotu berri bat CD eta DVDko abestiak eskainiko dituzte. Willis Drummond-ek ere joko du. Sarrera 6 euro da.
Bihar, zapatua, 3.60 aretoan, 23:00etan.
Arrasate
DJ emanaldia egongo da 3.60 aretoan zapatu goizaldean. DJ Humana (Komplot Donosti) eta Conde Cero (Toy Box records) disko-jartzaileek musika ipiniko dute. Bihar, zapatua, 04:00etan hasita.
Oñati
Sorkun & Vice presidentes delako diskoa aurkeztuko du Sorkunek etzi, Oñatiko gaztelekuan, 20:00etan.  Sarrera 5 euro kostatuko da.

Antzerkia

Arrasate
Toño magoak trikimailuz eta umorez betetako emanaldia egingo du gaur, egubakoitza, Iamai kafetegian. Gaur, egubakoitza, gauerdian.
Oñati
Datorren zapatuan Santa Anan egingo duten Txitxarra eta inurria umeendako antzezlanerako sarrerak erosteko aukera dago. Kultura etxean eros daiteke; goizez, bulegoetan, eta arratsaldez, harreran.
Arrasate
Lorategian delako haur antzerkia egingo dute bihar, zapatua, Amaia antzokian. 1-3 urte arteko umeendako ikuskizuna da. Emanaldira joateko sarrerak salgai daude www.kutxa. net webgunean eta 943 00 12 00 telefono zenbakian, 4 eurotan. Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 17:00etan.

Erakusketak

Arrasate
Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean, Mugarri estaliak delako erakusketa eta poesia irakurketa antolatu du Udal Liburutegiak. Hitza (Castillo Suarez), irudia (Koldo Arnantz) eta musika (Juan Miguel Arzelus) bateratzen ditu erakusketa eta poesia irakurketa horrek. Bisita ordutegia: apirilaren 27ra arte, Kulturateko klaustroan; poesia irakurketa, apirilaren 23an, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.
Bergara

Fernando Azkargortaren margolanak ikusteko aukera.
Oñati
Diego Moiua margolari oñatiarrak bere lan batzuen erakusketa ipini du kultura etxean; surrealismoa eta abstraktismoa landu ditu. Zabalik dago apirilaren 16ra bitartean.
Bisita ordutegia: egunero, 18:30-20:30.
Arrasate
Maite del Reyk eta Maider Zubillagak Libelandula erakusketa ipiniko dute Harresi aretoan datorren martitzenean. Zubillagaren artelanak Del Reyren poesiaren laguntzarekin erakutsiko dituzte.
Maiatzaren 17ra arte egongo da berau bisitatzeko parada.
Bisita ordutegia: astegunetan, 18:00-20:00; zapatu eta jaiegunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

Lehiaketak

Arrasate
'Sexmetraia 08' film laburren lehiaketa deitu dute.

Bestelakoak

Elgeta
Anthony Blakeren emanaldiak.
Bergara
Poto-Plost bertso eskolak antolatuta, bertso afaria egongo da. Hamaika Bertute ekimeneko Andoni Otamendi eta Iñigo Izagirre etorriko dira. Txartelak Kortazar eta Pol-Pol tabernetan daude salgai.
Gaur, egubakoitza, gaztetxean, 21:30ean.
Eskoriatza
Jakingarriak aldizkariak antolatuta, Hezkuntzarik ez, heziketa fisikorik gabe delako jardunaldiak izango dira gaur. 09:00etan hasiko dira; 09:30etik 17:00ak arte, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira, hainbat adituren eskutik. Gaur, egubakoitza, Huhezin.
Bergara
Udal Liburutegiaren eskutik, Toti Martinez de Lezeak hitzaldia egingo du eguenean, hilak 17, udaletxean, 19:00etan. Bere liburuak zelan idazten dituen azalduko du, eta euskal sorginkeriaren gainean ere hitz egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak