Aste bukaerako kultura agenda

Usoa Agirre 2008ko api. 4a, 11:15
Aste bukaerarako ekintzan ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez, film emanaldiez edota ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
Udaberriko IV. Musikaldia hasteko, Alberto Urretxo tronboi jolearen eta Harizko Laukotearen musika emanaldia egongo da. Bihar, zapatua, izango da Kulturateko areto nagusian, 20:00etan.
Arrasate
Zea Mays eta Anger taldeek musika emanaldia egingo dute gaur, egubakoitza, 23:00etan, 3.60 aretoan. Bihar, zapatua, DJ Xuban disko-jartzaileak emanaldia egingo du, 04:00etan.
Eskoriatza
Arabako Los Ajustadores taldeak garage rock estiloko emanaldia egingo du. Gaur, egubakoitza, Inkernu tabernan, 22:30ean.
Bergara
Disko-jartzaileak egongo dira Ziripot tabernan. Gaur, egubakoitza, Borja Smoking (Une, Vxlab, Ibiza) disko-jartzaileak egingo du emanaldia, eta bihar, zapatua, DJ KRC!!! disko-jartzaileak. Emanaldiak 23:30ean hasiko dira.
Eskoriatza
Petti kantautoreak emanaldia egingo du bihar, zapatua, Inkernu tabernan.
Lasarteko Karratua borobila da taldeak ere joko du bihar, zapatua, Inkernun, 22:00etan.
Bergara
Kogollo Party Krew taldeko disko-jartzaileak, GoJamen. Bihar, zapatua, GoJam aretoan, 00:00etan hasita. Sarrera 10 euro da.

Antzerkia

Arrasate, Oñati
'Grönholm metodoa' antzeztuko du Txalo taldeak bi herritan. Bihar, Oñatin (Santa Ana, 22:30); etzi, Arrasaten (Amaia antzokia, 19:30).
Elgeta
'Sexo gratis' komedia antzeztuko du Kunka konpainiak gaur Espaloia antzokian. Gaur izango da emanaldia, 22:30ean. Sarrera 14 euro da, 11 bazkideendako.
Eskoriatza
Ikusi Makusi antzerki taldeak Nos vamos de vacaciones  antzezlana egingo du gaur, egubakoitza, Unibertsitatean, 19:00etan. Sarrera doan da.
Eskoriatza
Sumatuz… delako ikuskizuna antolatu du Arizmendi ikastolak. 0-2 urte arteko umeei zuzenduta dago. Herritar guztioi zabalik dago. Gaur, egubakoitza, Jose Arana gunean, 18:00etan.
Arrasate
Ikatastrofen Teatro antzerki taldeak 4 razones para ser Jenny Monzón delako antzezlana egingo du.
Gaur, egubakoitza, Kontzezino kaleko Iamai kafetegian, gauerdian.
Bergara
Itziar Rekalde ipuin kontalari gasteiztarrak Ez sufritzeko erremedioak delako ipuin kontaketa saioa egingo du. Helduei zuzenduta dago. Eguenean, hilak 10, Aroztegi aretoan, 19:00etan.
Arrasate
Lorategian delako haur antzerkia egingo dute hilaren 12an, zapatua, Amaia antzokian. 1-3 urte arteko umeendako ikuskizuna da. Emanaldira joateko sarrerak salgai daude www.kutxa. net webgunean eta 943 00 12 00 telefono zenbakian, 4 eurotan. Hilaren 12an, zapatua, Amaia antzokian, 17:00etan.

Erakusketak

Oñati
Diego Moiua margolari oñatiarrak bere lan batzuen erakusketa ipini du kultura etxean; surrealismoa eta abstraktismoa landu ditu. Zabalik dago apirilaren 16ra bitartean, astelehenetik domekara, 18:30etik 20:30era bitartean.
Arrasate
Hitz, irudi eta musika erakusketa eta poesia irakurketa
Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean, Mugarri estaliak delako erakusketa eta poesia irakurketa antolatu du Udal Liburutegiak.
Bisita ordutegia: apirilaren 27ra arte, Kulturateko klaustroan; poesia irakurketa, gaur, egubakoitza, eta apirilaren 23an, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.
Bergara
Fernando Azkargorta margolari bergararraren erakusketa inauguratuko dute.
Donostia
Manu Muniategiandikoetxea bergararraren Behar gorria. Primavera azul erakusketa bisitatzeko aukera dago. Koldo Mitxelenako erakusketa aretoan, martitzenetik zapatura, 10:30-14:00 eta 16:00-20:30; astelehen, domeka eta jaiegunetan, itxita.

Ikuskizunak

Elgeta
Down sindromea duten edo gurpildun jesarlekuan dauden lagunek osatutako Hunkigarri taldeak El despertar de los sentidos delako dantza emanaldia egingo du Espaloia kafe antzokian. Etzi, domeka, 18:00etan.

Lehiaketak

Eskoriatza
Ibarraundi museoak antolatuta, II. Margo Lehiaketa Aire Librean jokatuko da etzi, domeka. Oihalak 09:00etatik 11:00etara zigilatuko dituzte Herriko plazan, eta sari banaketa 18:30ean izango da, Ibarraundin. Apirilaren 6tik 20ra bitartean, lanen erakusketa ipiniko dute.
Bergara
Mendekoste jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa.
Debagoiena
Eusko Ikaskuntzako Gazteria sailaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa deitu dute. 16-30 urte bitartekoek parte har dezakete. Maiatzaren 15a da lanak bidaltzeko azken eguna, eta 1.500 euroko saria emango dute. Argibideak, www.eusko-ikaskuntza.org webgunean.
Bergara
Mendekosteetako zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak