Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko mar. 14a, 11:49
Gaur, barikua eta aste bukaerarako ekintzan ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez, film emanaldiez edota ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
Barreneko Deabrua Xtreme Fest egingo da  zapatuan,  gaztetxean, 19:30ean. Sarrera 5 euro.
Oñati
Ganbara Txiki Abesbatzak kontzertua egingo du Madrilera joan aurretik domekan, Agustindarren elizan  20:00etan.
Aretxabaleta
Golpe de Estado eta Sospechosos taldeen kontzertua Haizea tabernan gaur 21:30ean.
Arrasate
Leyenda Urbana, ZTK Rap, Puto Punki eta DJak, gaur 3.60an. Sarrera 5 euro. Zapatu goizaldean, 04:00etan, Orlando (kimetz) disko-jartzaileak emanaldia egingo du.
Bergara
AHTren aurkako jardunaldien barruan, hardcore kontzertua egongo da: Afganistan ye-yes (La Roca, Bartzelona) eta Burux Lee (Zarautz) taldeek joko dute. Gaur, egubakoitza, gaztetxean.
Eskoriatza
Never Surrender taldeak punk-oi estiloko musika joko du gaur, egubakoitza.
Inkernu tabernan, 22:30ean.
Oñati
Pake Lekuko Aloña abesbatzak eta Bartzelonako Gracia auzoko abesbatzak –Orfeo Gracienc delakoak– batera kantatuko dute. Martitzenean, hilak 18, Santa Ana antzokian, 18:30ean.

Antzerkia

Arrasate
'Inalanbrikak' antzezlana egingo dute bihar, zapatua, Amaia antzokian, 17:00etan.
Elgeta
'Made in Xina' antzezlan surrealista egingo dute Elgetako Espaloia antzokian.
Cascai antzerki taldeak Made in Xina umore surrealistako antzezlana egingo du gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean.
Arrasate
Antzezlan musikala egingo dute gaur Iamai kafetegian. Gorka Aginagalde eta Luis Moreno Pirata aktoreek antzezlan-show musikala egingo dute. Gaur, egubakoitza, Iamai kafetegian, 00:00etan.
Aretxabaleta
Hitzen lapurra delako bertso ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. 3-8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Sarrera doan da. Gaur, Kurtzebarri eskolan, 18:00etan.
Leintz gatzaga
'Zai beti zai' antzezlana eskainiko du Oihulari Klownek. Gaur, egubakoitza, 19:00etan, kultura etxean.
Antzuola
'Los cuentos de la bruja Arruguitas' ipuin kontaketa. Mercedes Carrion ipuin kontalariak Los cuentos de la bruja Arruguitas izeneko emanaldia egingo du. Gaur, egubakoitza, Antzuolako ikastetxean, 11:00etan.

Erakusketak

Eskoriatza
Hondakinak: amesgaiztorik ez! delako erakusketa dago
Bergara
Celedonio Otañoren erakusketa osatuena ikusteko aukera.
Bergara
Kute Erdabideren margolanak daude Nahikari tabernan.
Donostia
Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa. Koldo Mitxelenako erakusketa aretoan, honako ordutegian: martitzenetik zapatura, 10:30-14:00 eta 16:00-20:30; astelehen, domeka eta jaiegunetan, itxita.
Elgeta
Martxoaren 26ra arte egongo da Elgetako emakumeek egindako argazki erakusketa zabalik.
Espaloian dago erakusketa.
Elgeta
Emili Cadiñanosen eskulanak ikusteko aukera dago Espaloia kafe antzokian.
Hil osoan egongo da erakusketa bisitatzeko aukera.

Lehiaketak

Bergara
Mendekoste lehiaketako kartel lehiaketa.

Bestelakoak

Bergara
Hainbat ekintza, Aranzadiren Kultura Astea bukatzeko. Kultura Asteko azken ekintzak egingo dituzte gaur, egubakoitza, Aranzadin. Haur Hezkuntzakoek, 10:00etan, tailerrak: moldeaketa, antzerkia, mozorroak, eskulanak, margolanak, bitxigintza… izango dituzte; 11:00etan, jolasaldia egingo dute eta aurpegia margotuko dute; 15:00etan, film emanaldia izango dute. Lehen Hezkuntzakoek kantu eta dantza emanaldiak, zinema eta mahai jokoak izango dituzte. DBHkoek ginkana eta bazkaria izango dituzte; eta DBHOkoek, ikastaroak, klima aldaketaren gaineko bideoa eta bazkaria.
Gaur, egubakoitza.
Bergara
Ilargia, Saturno eta Marte ikusteko teleskopioak. Aranzadi ikastolak eta Ilatargi Astronomia Taldeak Ilargia Saturno eta Marte ikusteko teleskopioak jarriko dituzte ikastolako jolaslekuan.
Gaur, egubakoitza, 19:30ean.
Bergara
Erramu Eguneko azoka egingo dute bihar, zapatua.
Bergara
AHTren gaineko jardunaldietan, parodia eta bazkaria. AHTren inguruko informazioa emango dute bihar, zapatua, goiz osoan zehar, eta parodia bat ere antzeztuko dute. Gero, 14:30ean, baba-jana egingo dute gaztetxean. Bihar, zapatua; kanpoko ekintzak, plaza inguruan; bazkaria, gaztetxean.
Oñati
Oñatiko V. Bertsolari Txapelketako jardunaldia. Herriko txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko dute. Honakoek parte hartuko dute: Arantzazu Sagarzazu, Egoitz Atxaga, Endika Ruiz, Iñaki Igartua eta Beñat Alberdi. Bihar, Pako tabernan, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak