Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko mar. 7a, 12:37
Gaur, barikurako eta aste bukaerarako ekintza ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez edota ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako aste bukaerako agenda kulturala:

Musika

Arrasate
Gaur, egubakoitza, Sunnpimp eta Los Cretinos 3.60 aretoan, 23:00etan.
Bergara
AIN_1 musika talde berriaren kontzertua. Bost neskak osatu dute, eta musika, poesia, dantza eta marrazkiak elkartzen dituzte ekitaldietan. Domekan, 18:00etan, Aroztegi aretoan.
Bergara
Gabero abesbatzaren, Orfeoi Txikiaren eta Orfeoi Txikitxoaren kontzertua, gaur, Mariaren Lagundiko elizan, 19:30ean.
Bergara
Bergarako Orfeoiaren kontzertua, domekan, Mariaren Lagundiko elizan, 19:30ean.
Bergara
Bergarako Udal Musika Bandaren kontzertua, domekan Udal pilotalekuan, 12:30ean.
Eskoriatza
'Sweet Rockers' taldearen kontzertua. Aramaioko neska talde batek osatutako rock taldearen emanaldia izango da bihar,zapatua, Inkernun, 22:30ean.
Bergara
DJ gaua Ziripot tabernan. Gaur, egubakoitza, Koldo Intermusic eta Mitximal DJak izango dira. Bihar, zapatua, DJ Papi arduratuko da gaua girotzeaz. 23:00etan.
Oñati
Oñatiko Gaztelekuan, The Wooggles eta Las Membranas taldeak bihar, zapatua, 22:00etan.
The Wooggles taldea Athens-etik (Georgia) dator, eta apartak dira 60ko bluesa eta soula egiten. Las Membranas, berriz, Alacantetik dator, fuzz estiloaren jarraitzaile sutsuak dira.
Aretxabaleta
Des-Kontrol, gaur, eta Governors zapatuan, Haizea tabernan 22:30ean.

Antzerkia

Arrasate
Eta guztiak arduratzen bagara kale antzerkia Kontukantoi taldearen eskutik. Zapatua, Arrasateko kaleetan, 12:00etan.
Oñati
V. Oñatiko Bertso Txapelketako bigarren saioa egingo dute bihar, zapatua Pako tabernan, 18:00etan.
Bergara
Helduendako ipuin kontaketa. Izan ala ez izan, niri horrela kontatu zidan helduendako ipuin kontaketa egingo du bihar, Ixabel Agirresarobe kontalariak. Bihar, zapatua, Bergarako Aroztegi aretoan, 19:00etan.
Aramaio
Ikuskizuna taldearen dantza eta musika emanaldia. Bihar, zapatua, kultura etxean, 20:30.
Bergara
Ay que los cuentos se me salen de la boca ipuin kontaketa Mercedes Carrion ipuin kontalariak. Eguenean, hilak 13, Pol-Polen, 22:30.
Leintz gatzaga
Zai beti zai antzezlana eskainiko du Oihulari Klownek. Martxoaren 14an, 19:00etan, kultura etxean.
Antzuola
Los cuentos de la bruja arruguitas ipuin kontaketa. Mercedes Carrion ipuin kontalariak Antzuolan egongo da datorren egubakoitzean, hilak 14, Antzuolako ikastetxean, 11:00.
Oñati
Alzheimer gaitzaren inguruko antzezlana egingo dute domekan. Antzezlanean daude Mikel Laskurain eta Kepa Errasti debagoiendarrak. Bihar, zapatua, Oñatiko Santa Ana antzokian, 22:30ean.

Erakusketak

Eskoriatza
Hondakinak: amesgaiztorik ez! delako erakusketa dago.
Bergara
Celedonio Otañoren (1912-2003) erakusketa Aroztegin.
Bergara
Kute Erdabideren margolanak daude Nahikari tabernan.
Elgeta
Elgetako emakumeen argazki erakusketa gaurtik hasi eta martxoaren 26ra arte egongo da Espaloian.
Elgeta
Emili Cadiñanosen eskulanak ikusteko aukera dago Espaloian. Hil osoan egongo da erakusketa bisitatzeko aukera.
Bergara
Diego Osuna bergararraren erakusketa ikusteko aukera Kultura etxean. Ordutegia:  astegunetan, 18:00-21:00, eta zapatuan, 12:00-14:00. Martxoaren 8ra arte dago zabalik.

Lehiaketak

Bergara
Mendekoste lehiaketako kartel lehiaketa abian.

Bestelakoak

Arrasate
Sexologia tailerrak Arrasateko gaztetxoendako. Aste barruan Musakolan eta Erguinen egon da, eta gaur, egubakoitza, San Andresko Gazte Txokoan izango da. Gaur, egubakoitza, 18:00etan.
Arrasate
Martxoaren 8ko ospakizunak. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horien artean, 10:00etan emakumeen azoka Seber Altuben; 12:00etan kale antzerkia eta margolariak. 17:00etan umeendako jolas ez sexistak, eta 19:00etan kale agerraldia.

Ikastaroak

Arrasate
Baratze ekologikoari buruzko ikastaroa. Bedoña Batu elkarteak antolatuta. Izena emateko: 630 05 91 98 telefonora, hilaren 13a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak