Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko ots. 29a, 10:52
Gaur, barikua eta aste bukaerarako ekintzan ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez, film emanaldiez edota ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
Material Rechazado taldeak eta talde gonbidatu batek 25 hits of Mondra Arrasateko 25 taldek egindako diskoa aurkezteko kontzertua egingo dute. Gaur, egubakoitza, gaztetxean, 23:00etan.
Arrasate
Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertua egingo dute gaur.Hainbat musika-tresna joko dituzte, baina, batez ere, biolina. Udaletxean, 18:30ean.
Bergara
Foxy Boxy, Ostikua potrotan, Sospechosos, Golpe de Estado, Cold Revenge, No hay solución eta Junzai txetxera taldeek joko dute.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 18:00etan.
Eskoriatza
Yakuzi taldeak kontzertua egingo du Inkernun. Hot balneario diskoko abestiak joko dituzte. Gaur, egubakoitza, 22:30ean.
Oñati
Ganbara Txiki taldeak emanaldia egingo du domekan. Sarrerak salgai daude kultura etxean. Domekan, Santa Anan, 19:30ean.
Oñati
V. Oñatiko Bertso Txapelketako lehen saioa egingo dute bihar, zapatua. Pako tabernan, 18:00etan, Urko Egaña, Joseba Lasagabaster, Egoitz Aizpuru, Ander Lizarralde, Andoni Goitia eta Josu Igartuarekin.
Elgeta
Fadoak abestu eta joko ditu Plazentziako Ventos de Saudade taldeak bihar, zapatua, Espaloian, 22:30ean.
Arrasate
Motociclon rock taldeak diskoa aurkeztuko du gaur gauean 3.60 aretoan. Madrilgo Motociclon punk-rock taldeak Himnos del extrarradio diskoa aurkeztuko du gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 23:00etan. Discipulos de Dionisos eta Porco Bravo taldeek ere joko dute kontzertu horretan.

Antzerkia

Arrasate
'Sommer jaunaren istorioa' bakarrizketaren antzezpena. Jose Ramon Soroiz erantzun batzuk ematen saiatuko da Patrick Süskind idazlearen lanaren moldaketa horretan. Domekan, Amaia antzokian, 19:30ean.
Eskoriatza
Boni Ofogok Afrikako helduentzako ipuinak kontatuko ditu gaztelaniaz.
Gaur, unibertsitatean, 22:30ean.
Arrasate
Umeendako 'Teatrino dei piedi' edo oinen antzezlana. Ikuskizuna 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Eguenean, hilak 6, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.
Oñati
'¿Te acuerdas, abuela?' antzezlaneko sarrerak, salgai
Martxoaren 8an, ¿Te acuerdas, abuela? antzezlana egingo dute Santa Ana antzokian, eta horretarako sarrerak salgai daude kultura etxean. Prezioa: 10 euro.

Erakusketak

Arrasate, Eskoriatza
'Hondakinak: amesgaiztorik ez!' delako erakusketa.
Bergara
Alfonso Romeraren margolanak ikusteko aukera dago Gure Ametsa elkartean martxoaren 2ra bitartean. Bisita ordutegia: 19:00-21:00.
Bergara
Kute Erdabideren margolanak daude Nahikari tabernan.
Oñati
Anfibioen eta narrastien gaineko argazki erakusketa.
Elgeta
Emili Cadiñanosek eskulan erakusketa ipiniko du Espaloia kafe antzokian etzi, domeka.
Bergara
Diego Osuna bergararraren erakusketa ikusteko aukera Kultura etxean.Martxoaren 8ra arte dago zabalik.

Ospakizunak

Eskoriatza
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoak 32 urte ditu, eta hori ospatzeko Euskal Herri osorako festa egingo du Euskal Herriko Sahararen Lagunen Koordinadorak.

Arrasate
Biona tabernaren agurra dela-eta, hainbat ekitaldi izango dira
Biona tabernaren agur ekintzak antolatu dituzte: gaur, egubakoitza, 19:00etan hasita, pintxoak, txistorra…; bihar, zapatua, 17:00etan, kontzertuak: Arrasateko hainbat musikari The Clash taldearen bertsioak jotzen; eta, iluntzean, karaokea eta ezusteak. Ospakizunak, gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua.
Arrasate
Andaluzia Eguna ospatuko dute Al-Andalusen asteburuan 18. urtez.
Bergara
Santu Martirien egunean, 11:00etan hasita, Osintxuko talogileek jardungo dute goiz osoan; 12:00etan, Moises Azpiazuko, Arrasateko Lore Gazteetako eta Osintxuko Musirakako dantzariek emanaldia egingo dute. Goiz osoan, trikitilariak ibiliko dira. Etzi, domeka, izango dira ospakizunak.

Ikuskizunak

Bergara
'Aire-airean' ikus-entzunezkoa, emango du Jose Ramon Agirre Marron-ek, Broad Peak (8.047 m) mendiaren ingurukoa. Gaur, egubakoitza, Aroztegi aretoan, 19:00etan.

Bestelakoak

Elgeta
Azpilikuetak ardo-dastatzea gidatuko du eguenean, hilak 6, Espaloian, 20:30ean hasiko da.
Arrasate
Iturripe elkarteak irteera antolatu du martxoaren 7rako Bilboko Euskalduna Jauregian izango den 'Elias' kontzertura joateko. Irteera 18:30ean izango da, Uriben eta, gero, Garibaiko geltokian. Izena emateko: 620 55 99 79.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak