Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko ots. 22a, 11:25

Gaurko, hilaren 22rako eta aste bukaerarako, ekintza ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, baletaz, erakusketez edota film emanaldiez gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
Green Manalishi, Jim TNT eta Mery May taldeen kontzertua. Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:30ean.
Eskoriatza
Trainsalpine boys en Iceland taldeak joko du gaur, Inkernun. Gaur, egubakoitza, Inkernu tabernan, 22:30ean.
Oñati
Oñatiko Gazte Batzarrak antolatuta, Rinkonete en tu Retrete bakarlari katalanak kontzertua egingo du Pako tabernan. Etzi, domeka, 17:30ean.
Arrasate
Elektit disko-jartzaileak goizaldea girotuko du 3.60 aretoan. Sarrera doan da. Bihar, zapatua, 04:00etan.
Andoain
Piano jaialdia egongo da Andoainen aste bukaera osoan. Gipuzkoako eta Bizkaiko 824 piano-jolek parte hartuko dute aurten. Tartean, Debagoieneko joleak ere izango dira.  Bastero kulturgunean; bihar, zapatua, 09:30eatik 20:00etara, eta etzi, domeka, 09:30eatik 18:30era.
Oñati
'Gu ta gutarrak' bertso ikuskizuna egingo dute gaur Oñatiko gaztelekuan 22:30ean.

Lehiaketak

Bergara
XIV. Txorimalo Lehiaketa deitu du Jardun elkarteak.
Debagoiena
'Gure landa ingurua, gure altxorra' argazki lehiaketa. Nahi adina argazki aurkez daitezke, koloretan edo txuri-beltzean, apirilaren 30a baino lehen. Argibideetarako telefonoa hauxe da: 94 630 07 30.
Bergara
Koldo Eleizalde Lehiaketak deitu ditu Euskara Batzordeak.

Antzerkia

Eskoriatza
Umeendako ipuinak kontatuko ditu Maite Francok. Eguenean, hilak 28, liburutegian, 18:00etan.
Oñati
Ingurumen Astearen barruan, umeendako ipuin kontaketa.
Gorringo antzerki taldearen eskutik, 1.728 animalia kontu delako ipuin kontaketa egongo da. Gonbidapenak aldez aurretik eskatu behar dira kultura etxean. Hilaren 26an eta 28an, ume liburutegian, 18:00etan.
Elgeta
¡Qué pelo más guay!' antzezlana egingo dute gaur, egubakoitza, Espaloian 22:30ean.

Erakusketak

Arrasate
'Hondakinak: amesgaiztorik ez!' delako erakusketa dago
Mankomunitateak antolatuta, hondakinen, beroien kudeaketaren eta gaur egungo egoeraren inguruko erakusketa dago Kulturaten. Helburua da hausnarketa eragitea, gaur egungo ohiturak eta egoera aldatzeko daukagun aukeraz ohartarazteko.
Martitzenetik domekara, 17:30-20:30; martxoaren 2ra arte egongo da zabalik.
Bergara
Alfonso Romeraren margolanak ikusteko aukera dago San Antonioko Gure Ametsa elkartean martxoaren 2ra bitartean. Bisita ordutegia: 19:00-21:00.
Bergara
Kute Erdabideren margolanak daude Nahikari tabernan.
Bergara
Trofeu Montbarbat argazki lehiaketako lanak Aroztegi aretoan daude ikusgai martxoaren 2ra bitartean.
Oñati
Anfibioen eta narrastien gaineko argazki erakusketa kultura etxean.
Martxoaren 2ra arte, egunero, 18:30etik 20:30era bitartean.
Bergara
Diego Osuna bergararraren erakusketa ikusteko aukera kultura etxean, martxoaren 8ra arte.
Oñati
Ilunpetan argazki taldearen erakusketa dago gaztelekuan.
Gaur, egubakoitza, da bisitatzeko azken eguna, 18:00-20:00.

Bestelakoak

Oñati
Jolasparkea antolatu du Elkar Hezik biharko, zapatua.
Elkar Hezi ikastetxeak jolasparkea antolatu du. Hainbat ekintza egongo dira: tailerrak, jokoak, ikasleek egindako serigrafia lanen erakusketa, Ixabel Millet ipuin kontalariaren Elkar maite ikuskizuna, Marsel Magoarekin magia tailerra, merienda eta magia ikuskizuna.
Bihar, Elkar Heziren Arantzazuko Ama kaleko eraikinean, 16:00-19:00.
Arrasate
Iturripe elkartea 'Elias' ikustera joango da Bilbora.
Uribe auzoko Iturripe elkarteak irteera antolatu du martxoaren 7rako Bilboko Euskalduna Jauregian izango den kontzertura joateko. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Mendelssohn-en Elias lana aurkeztuko dute. Irteera 18:30ean izango da, Uriben eta, gero, Garibaiko geltokian. Izenemateko: 620 55 99 79.
Bergara
'Una historia verdadera' eta film laburrak, gaztetxeko zinekluba bukatzeko; domekan, gaztetxean, 18:00etan.
Arrasate
Mozarten musikan oinarritutako bi koreografia taularatuko ditu Biarrizko Balletak. Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak