Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko ots. 8a, 17:14
Aste bukaera ekintzez gainezka dator: antzerkia, ikuskizunak, kontzertuak edota ospakizunez gozatzeko aukera izango da. Hona hemen aste bukaera honetako kultura proposamenak:

Musika

Bergara
Mikel Markezek eta Pako Aristik kontzertua egingo dute bihar
Mikel Markezek eta Pako Aristik Tabuak saltsa berdean delako kontzertua egingo dute bihar, zapatua. Kolaborazio horretan, Euskal Herrian, euren ustez, tabu diren gai batzuen inguruan jarduten dute.
Aroztegi aretoan, 19:00etan.
Eskoriatza
Latzen taldeak  kontzertua egingo du Eskoriatzako kiroldegian, Infernuko Ateetan Tour biraren barruan. Ikus-entzunezkoa ere grabatuko dute. Bestalde, Bergarako Aby-Kem eta Arrasateko Governors taldeek ere joko dute gau berean. Hemen informazioa.
Bergara
Fangoria taldeak kontzertua egingo du Jam aretoan. Alaskaren eta Nacho Canuten Fangoria taldeak El extraño viaje delako diskoa aurkeztuko du Jam aretoan. Sarrerak, txarteldegian erosita, 25 euro kostatuko dira. Bihar, zapatua, Jam aretoan, 21:00etan.
Arrasate
No Humano, Exum, The Kraven eta Alerta taldeen kontzertua
Estallido Sonoro delako biraren barruan, lau talderen kontzertua egongo da 3.60 aretoan. Kontzerturako sarrera  5 eurotan salduko dute.  Gaur, egubakoitza, 22:00etan.
Arrasate
'25 Hits of Mondra Underground Sounds' diskoaren aurkezpen kontzertuak. Gaur, egubakoitza, DAT tabernan, The Convicts eta Anti Sozial taldeak izango dira. Bihar, zapatua, bi emanaldi izango dira: Etxoste tabernan, The Motherfuckers eta Last Rebels taldeen eskutik; gaztetxean, berriz, The 5 Twisters, Aggressive Combat, Special Crew eta Lost Souls. Gaur, egubakoitza, DAT tabernan, 20:00etan.
Bihar, zapatua, Etxoste tabernan, 18:00etan, eta gaztetxean, 22:00etan.
Abadiño
Arrasateko Never Surrender eta Enboskadak eta Kaskamotzak taldeek kontzertua egingo dute Abadiñoko gaztetxean. Gaur, egubakoitza, Abadiñoko gaztetxean, gauean.
Elgeta
Anje Duhaldek kontzertua egingo du bihar, zapatua, Espaloia antzokian
Anje Duhalde eta taldekideek kontzertua egingo dute bihar, zapatua, Espaloian, 22:30ean. Sarrerak salgai daude, 8 eurotan bazkideendako eta 10ean gainerakoendako.

Lehiaketak

Bergara
XIV. Txorimalo Lehiaketa deitu du Jardun elkarteak. Argibideak eta izenematea, Jardunen (943 76 36 61 edo 943 76 08 19), martxoaren 7a baino lehen.
Debagoiena
'Gure landa ingurua, gure altxorra' argazki lehiaketa. Nahi adina argazki aurkez daitezke, koloretan edo txuri-beltzean, apirilaren 30a baino lehen, Debabarreneko edo Debagoieneko landa inguruaren gainean. Argibideetarako telefonoa hauxe da: 94 630 07 30.
Eskoriatza
Apirilaren 6an, domeka, izango da II. Eskoriatzako Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa. 600 euroko sari nagusia emango dute; 16 urtetik beherakoen kasuan, 150 eurokoa. Beste sari batzuk ere badaude.
Oinarriak, www.eskoriatza.net udal webgunean.
Bergara
Koldo Eleizalde Lehiaketen 23. edizioa deitu du Bergarako Udal Euskara Batzordeak. Argibide gehiago, www.bergara.net webgunean.

Erakusketak

Arrasate
'Hondakinak: amesgaiztorik ez!' delako erakusketa dago. Mankomunitateak antolatuta, hondakinen, beroien kudeaketaren eta gaur egungo egoeraren inguruko erakusketa dago Kulturaten.
Martitzenetik domekara, 17:30-20:30; martxoaren 2ra arte egongo da zabalik.
Oñati
Lloret de Mar hiriko Txango Zentroaren argazkiak erakusketan ipini ditu Aloña Mendi elkarteak.  Kultura etxean, astelehenetik domekara, 18:30-20:30.
Bergara
Aitor Etxeberria mendarotarrak hainbat margolan ipini ditu Barrenkaleko Aroztegi aretoan. Geometria eta abstrakzioa da ezaugarri bere koadroetan. Hilaren 17ra arte dago erakusketa bisitatzeko aukera.
Bergara
Aratusteetako kartelen erakusketa ipini dute. Aratusteetako irudia aukeratzeko, lehiaketa deitu zuen Udalak. Bertara aurkeztutako lanekin, erakusketa dago kultura etxean. Bihar, zapatua, da bisitatzeko azken eguna.

Antzerkia

Eskoriatza
Sumatuz… izenburuarekin, 0 eta 2 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna egingo dute gaur, egubakoitza. Ordu erdi ingurukoa izango da. Herritar guztiak daude gonbidatuta. Jose Arana ikastolan, 18:00etan.
Arrasate
'Pagagnini' antzezlan musikatua ikusteko aukera izango da etzi, domeka. Yllana antzerki taldeak eta Ara Malikian biolin-joleak Pagagnini antzezlan musikatua egingo dute Amaia antzokian, 19:30ean.

Ospakizunak

Oñati
Santa Eskolastika dela-eta, 2 urtetik hasi eta 6. mailara arteko ikasleek ikuskizunak egingo dituzte; abestiak, dantzak, antzerkiak… Familiek ikastetxearen gonbidapena jasoko dute. Gaur, egubakoitza, Elkar-Hezi ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean (Arantzazuko Ama).
Arrasate
Santa Ageda jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran Gesalibar auzoan
Hainbat ospakizun izango dira gaur hasi eta domekara arte: gaur, bertso-afaria; bihar, zapatua, umeendako jolasak, meza, Santa Agedako kopla abestea, txotxa…; eta etzi, domeka, meza, Gesalibar eta Garagartzako koruarekin.

Bestelakoak

Arrasate
¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú filma eta jardunaldia
Arizmendi ikastolak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Historia eta zinema jardunaldietan. Ana de Zaballa irakasleak azalpenak emango ditu. Saioa gaztelaniaz izango da.
Martitzenean, hilak 12, Kulturaten, 18:00-21:00 ordutegian.
Eskoriatza
Santa Agedako kintoen bideoa egin du Udalak. Orain, dantzaldiko bideoa sarean ipini du Udalak: www.eskoriatza.net.
Etzi, domeka, dantza emanaldia egingo dute Herriko Plazan, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak