Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko ots. 1a, 12:35

Aste bukaeran jai eta ospakizun ugari daude. Astero moduan, musika, ikuskizunak eta antzerkiak ere izango dira Debagoienean. Santa Ageda eguna ere gertu dago eta herri ezberdinetako ikasle edota irakasleak koplak abestuko dituzte kalez kale.

Musika

Arrasate

UK Subs eta The Vibrators punk talde historikoen kontzertua 3.60an gaur, 22:30ean. UK Subs Charlie Harper, Nicky Garret eta Alvin Gibbs jatorrizko kideekin etorriko dira. Total Chaos taldeak ere joko du.

Bergara

Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak Aratusteetako kontzertua egingo dute. Sarrerak salgai daude kultura etxean eta Lazkano oinetako dendan. Gaur, egubakoitza, da kontzertua, pilotalekuan, 22:30ean.
Elgeta

 

Gaztetxekoek kontzertu berezia antolatu dute gaurko, egubakoitza. Kataluniako Tremendamente eta Markinako Txatoplato taldeek joko dute. Gaur, egubakoitza, gaztetxean, 23:55ean.
Bergara
Fangoria taldeak kontzertua egingo du Jam aretoan otsailaren 9an, 21:00etan.  Sarrerak salgai daude ohiko lekuetan 21,50 eurotan;  txarteldegian erosita, 25 euro kostatuko dira.
Abadiño Arrasateko Never Surrender eta Enboskadak eta Kaskamotzak taldeek kontzertua egingo dute Abadiñoko gaztetxean otsailaren 8an, egubakoitza.

Lehiaketak

Bergara
XIV. Txorimalo Lehiaketa deitu du Jardun elkarteak Edozeinek parte har dezake, bakarka edo taldeka.

Antzerkia

Bergara
Pirritx eta Porrotx pailazoek eta euren lagun Mari Mototsek Eskerrik asko! delako ikuskizuna egingo dute.  Sarrerak agortuta daude.
Bihar, zapatua, pilotalekuan, 16:30ean eta 18:30ean.
Arrasate
Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoak Amaia antzokira etorriko dira martitzenean, hilak 5, 17:00etan.
Oñati
'Cincuentones' antzezlana egingo dute J.P. taldekoek. gaur, egubakoitza, Santa Ana antzokian, 22:30ean. Sarrerak salgai daude kultura etxean, 10 eurotan.

Ikuskizunak

Arrasate
'Hautsitako leihoa' dokumentala aurkeztuko dute. Hautsitako leihoa dokumentalak hiru gazte aurkezten dizkigu, adingabeak eta kale borrokarekin lotutako delituengatik atxilotuak eta zigortuak. Eguaztenean, hilak 6, Kulturaten, 18:30ean.
Bergara
Euskal Herriko magorik ezagunetakoak, Txan magoak emanaldia egingo du Bergarako Aratuste-domekan. Sarrerak 3 euro balioko du, eta erosi nahi duenak kultura etxean edo Udal pilotalekuko leihatilan eskuratu ahal izango ditu. Kultura sailetik jakinarazi dutenez pertsona bakoitzak ezingo ditu sei sarrera baino gehiago eskuratu. 17:30ean izango da saioa, Udal pilotalekuan.
Oñati
'Handitan' antzezlana egingo du Glu-Glu taldeak, Santa Ana aretoan, 17:00etan.

Jaiak

Bergara
Santa Ageda bezperan, Aranzadikoen kantu kalejira, datorren astelehenean, otsailaren 4an.
Eskoriatza
Santa Ageda bezperan eta egunean, kintoen ospakizuna. Santa Ageda egunean, dantza egingo dute plazan, 19:00etan hasiko da.
Oñati

Santa Ageda koplak abestuko dituzte Elkar Hezi eskolakoek. Koplak abestera irtengo dira Elkar Hezi ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak Santa Ageda bezperan.  Kalejira 10:30ean hasiko da.
Oñati
Koplak abesten irtengo dira Errekalde eskolakoak. Errekalde eskolako ikasle, irakasle eta aita-amak Santa Ageda koplak abesten kalejiran irtengo dira astelehenean. Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera, eskolatik plazaraino kalejira, 18:00etan.
Antzuola
Aratuste-domekan, Oinarin dantza taldearekin lanean eta berau indartzen urte askoan lan egin duten antzuolarrei omenaldia egingo diete dantza taldekoek. Otsailaren 3an, domeka, Herriko plazan
Bergara
San Blas eta Santa Ageda jaiak ospatuko dituzte Murinondo auzoan. Hemen egitaraua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak