Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko urt. 25a, 11:16
Aste bukaera ere iritsi da; baina gaurko, urtarrilak 25erako makina bat kultura ekintzaz gozatzeko aukera dago. Aste bukaeran ere musika, antzerkia, jaia edota ikuskizunak ere izango dira. Hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
Gose taldeak kontzertua egingo du 360 aretoan. Ti2nok ere joko du. Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Arrasate
Alain (elektronische) disko-jartzaileak girotuko du gaua Arrasateko 3.60 aretoan. Bihar, zapatua, 03:00etan.
Antzuola
Antzuolako Txistulari Taldeak eta Abesbatzak eta Bergarako Bandako Boskoteak kontzertua egingo dute etzi, domeka, 12:30ean.
Soraluze
Debagoieneko musika eskolek kontzertua egingo dute Soraluzen
Bergara, Arrasate, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Soraluzeko musika eskoletako taldeek kontzertua egingo dute gaur, egubakoitza, Soraluzeko kiroldegiko frontoian, 18:30ean. Harizko, metalezko, dantza, rock… taldeak egongo dira.
Bergara
Eskoziako biraren inguruko ikus-entzunezkoa emango du Mahaster Riverrek.  Emanaldia gaur, egubakoitza, izango da, gaztetxean, 22:15ean; gero, kontzertua egingo dute.

Antzerkia

Eskoriatza
Umeendako ipuin kontaketa. 'Erleen tribua' delako ipuin kontaketa eta antzezlana izango dira bihar, zapatua, Tortolis ludotekan, 11:00etatik 13:00etara.
Aretxabaleta
Pirritx eta Porrotxek emanaldia egingo dute bihar, zapatua
Pirritx eta Porrotx pailazoek eta Mari Mototsek Eskerrik asko! ikuskizuna egingo dute.  Bihar, zapatua, kirol etxean, 17:00etan.
Arrasate
'Txitxarra eta Iñurria' antzezlana egingo du Markeliñe taldeak, bihar, zapatua, Amaian, 17:00etan.

Erakusketak

Bergara
Emakumeen eskulanen erakusketa Aroztegin hilaren 27ra arte egongo da ikusteko modua. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan, 12:00-14:00.
Arrasate
'Txotxongiloaren artea' erakusketa dago kultura etxean. Etzi, domeka, da bisitatzeko azken eguna. Zabalik dago egunero, 17:30-20:30.
Elgeta
Gemma Silbanen margolan erakusketa Espaloian. Urtarril osoan dago zabalik.
Oñati
'Hondakinak, amesgaiztorik ez!' delako erakusketa dago, kultura etxean, otsailaren 3ra arte, egunero, 18:30-20:30.

Jaiak

Bergara
San Paulo jaiak ospatuko dituzte Ubera auzoan. Egitaraua.
Bergara
Hartzaren eguna ospatuko dute San Martin eskolakoek
Eguen Gizenean, hilak 31, Hartzaren eguna ospatuko dute San Martin herri eskolako ikasle eta irakasleek. Horrela, antzinako ohitura bat berreskuratuko dute. Eguenean, hilak 31, eskolako patioan, 10:45-11:15.
Aretxabaleta
Aratusteei ongietorria emateko jaia egingo dute bihar. Txapel Txin eguna antolatu dute biharko, zapatua, jendeari jakinarazteko Aratusteak datozela. Hitzordu nagusia 18:30ean da: kirol etxe aurrean batuko dira  eta kalejira egingo dute. 20:00etan, pregoia eta Aratuste-jana izango dira. Kalejirarako musua margotzeko aukera egongo da, 19:00etan.
Eskoriatza

Urdelardero eguna ospatuko dute datorren eguenean, urtarrilak 31. Aratusteen atarian, urtero bezala, Eguen Gizen egunean, Urdelardero eguna ospatuko dute herriko umeek. Goizean, kalejira egingo dute, baserritar jantzita eta ziriak eskuetan, euskal kanta tradizionalak kantatzen. 11:30ean, bukatutakoan, txistorra-jana egingo dute plazan. 17:00etan, Kiki, Koko eta Moko pailazoekin umeendako jaialdia egongo da, plazan hori ere; eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan izango da. Segidan, txokolatea banatuko dute.

Bestelakoak

Bergara
Kromo eta jostailu azoka egingo dute San Martinekoek, etzirako, domeka, 11:30ean. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Eskolako patioan izango da.
Arrasate
'Historia zinemaren bidez' jardunaldien emanaldia  hilak 29, izango da. Kulturaten izango da, 18:00etatik 21:00etara. Euskaraz.
Debagoiena
'Neguko gida' kaleratu dute udal liburutegiek.  Ia 90 dokumentu gomendatzen dituzte. Debagoieneko liburutegietan dago gida hartzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak