Musika
Arrasate
Censurados eta Scam taldeek joko dute 3.60
aretoan. Censurados taldeak kontzertua egingo du 3.60 aretoan.
Rock-punk-metal estiloko talde hori bigarren diskoa prestatzen dabil,
eta otsailean argitaratzeko asmoa daukate. Aretxabaletako Scam taldeak
ere joko du. Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 23:00etan.
Bergara
Ziripot tabernan
disko-jartzaileen saioak izango dira. Oraingo aste bukaerarako, honako
saioak antolatu dituzte: DJ Elektro K, gaur, egubakoitza; eta El Txef A
vs. The Gonzo, bihar, zapatua. Emanaldiak 23:00etan hasiko dira.
Arrasate
The
Hot Dogs! taldeak kontzertua egingo du bihar. The Hot Dogs! taldeak
kontzertua egingo du 3.60 aretoan. Cool Circus taldeak ere joko du.
Sarrera 7 euro da. Bihar, zapatua, 23:00etan.
Arrasate
Mikel
Urdangarin kantautoreak kontzertua egingo du. Mikel Urdangarin
musikariak emanaldia egingo du bihar, zapatua. Sarrerak erosteko aukera
dago Servikutxa sarean, www.kutxa.net webgunean edo 943 00 12 00 telefonora deituta. 10 euro da. Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 20:00etan.
Arrasate
Disko-jartzaile baten emanaldia egongo da 3.60 aretoan. Alkate (Klorofila Grow) disko-jartzaileak musika jarriko du 3.60 aretoan. Bihar, zapatua, 04:00etan.
Bergara
Udal
txistulari bandako kideek kalejira egingo dute. Udal txistulari
bandaren kalejira egongo da etzi, domeka, Bergarako kaleetan.
Kalejira 09:45ean hasiko da.
Bergara
Bandaren kontzertua egongo da datorren domekan. Bergarako musika bandak kontzertua egingo du datorren domekan, hilak 20. Pilotalekuan izango da, 12:30ean.E
Elgeta
'Gu ta gutarrak' bertso ikuskizuna egingo dute
Gu ta gutarrak delako musika eta bertso ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Elgetako Espaloia antzokian. Igor Elortzak, Unai Iturriagak, Josu Zabalak, Aitor Rubiok eta Xanpe-k parte hartuko dute.
Proiektu horren helburua euskal herriei, hitzari, gauari, maitasunari, politikari… bertsoak jartzea zen, Josu Zabalak herri musikatik abiatuta egin dituen doinuekin.
Urtarrilaren 18an, egubakoitza, Espaloia antzokian, 22:30ean.
Antzerkia
'Los Pagagnini' antzezlan musikala, Yllanaren eskutik. Yllana taldeak, Ara Malikian biolin-jolearekin, Los Pagagnini antzezlan musikala egingo du. Sarrerak 10 eurotan salduko dituzte kultura etxean; goizez, 10:00etatik 13:00etara, bulegoan salduko dituzte, eta arratsaldez, 16:30etik 20:30era, berriz, harreran. Hilaren 20an, domeka, Santa Ana antzokian, 19:30ean.
Aretxabaleta
Helduendako ipuin kontakizun saioa egongo da. Antton Irustak helduei zuzendutako ipuin kontakizuna egingo du, Loramendi euskara elkarteak antolatuta. Sarrera doan da. Egubakoitzean, hilak 18, Gurea tabernan, 19:00etan.
Bergara
Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoen emanaldia.
Kutxak lagundu du saioa antolatzen. Sarrera doan da. Etzi, domeka,
pilotalekuan, 18:00etan.
Aretxabaleta, bergara
'Eskerrik asko!' ikuskizuna egingo dute Pirritx eta Porrotx pailazoek
Pirritx eta Porrotx pailazoek eta Mari Mototsek Eskerrik asko! ikuskizuna egingo dute hilaren 26an Aretxabaletan –sarrerak, kultura etxean, hilaren 21an–, eta otsailaren 2an Bergaran –sarrerak, pilotalekuan, hilaren 22tik 24ra.
Lehiaketak
Aretxabaleta
Aratusteak iragartzeko kartela aukeratzeko sariketa. Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Aretxabaletako Udal Kultura Sailak. Edozeinek parte har dezake, teknika librean egindako kartelekin. Neurria 50x70 cm izango da. Derrigorrezko testua hau da: Aratusteak Aretxabaleta 2008. Hain zuzen, 300 euroko saria emango dute. Kartelak urtarrilaren 18a baino lehen eraman behar dira kultura etxera edo udaletxera.
Erakusketak
Oñati
Luis Laskurain bergararraren margo erakusketa. Luis Laskurain margolari bergararrak erakusketa dauka kultura etxeko erakusketa aretoan. Urtarrilaren 20ra bitartean egongo da zabalik.
Bisita ordutegia hauxe da: egunero, 18:30etik 20:30era.
Arrasate
'Txotxongiloaren artea' delako erakusketa dago Arrasateko kultura
etxean. Corrado Masacci italiarrak sortu eta batutako lanen erakusketa,
Txotxongiloaren artea, dago Kulturaten. Txotxongiloaren artegintzaren
historia errepasa daiteke. Zabalik dago arratsaldero (17:30-20:30),
astelehenetan izan ezik.
Elgeta
Gemma Silbanen margolan erakusketa Espaloian. Gemma Silban margolari zarauztarrak margolanak ipini ditu ikusgai Espaloian.
Urtarril osoan dago zabalik.
Aramaio
Herritarrek egindako argazkiak erakusketan jarri dituzte. Herrian argazkiak ateratzeko zaletasuna duten hainbat herritarrek egindako argazkiak erakusketan jarri dituzte. 24 argazkik osatzen dute erakusketa. Sastiñan ikus daiteke. Bihar, zapatua, da bisitatzeko azken eguna. Ordutegia: gaur, egubakoitza, 18:00-19:00, eta bihar, zapatua, 12:30-13:30 eta 18:30-19:30.
Bergara
Taila eta zeramika erakusketa ikusteko azken egunak. Taila eta zeramika erakusketa dago Aroztegi aretoan. Etzi, domeka, da hura ikusteko azken eguna. Ordutegia: egubakoitza, 18:00-20:30; zapatua, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeka, 12:00-14:00.
Bergara
'Hondakinak, amesgaiztorik ez!' delako erakusketa dago. Hondakinak, amesgaiztorik ez! delako erakusketa bisita daiteke kultura etxean urtarrilaren 21era arte. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 21:00etara bitartean.
Bestelakoak
Debagoiena
'Neguko gida' kaleratu dute udal liburutegiek. Udal liburutegiek eta Mankomunitateak Neguko gida prestatu dute. Han, ia 90 dokumentu gomendatzen dituzte, liburu, ipuin eta ikus-entzunezko artean.
Debagoieneko liburutegietan dago gida hartzeko aukera.
Aretxabaleta
Ardo-dastatze ikastaroa antolatu du Loramendik. Ardo-dastatze ikastaroa antolatu du Loramendik otsailaren 8, 15, 22 eta 29rako, egubakoitza, 18:00-20:00, eta izenematea zabalik dago otsailaren 1era arte. Martxoan, upeltegi batera joango dira.
Antzuola
Aratusteetarako dantzak entseatuko dituzte martitzenetan. Aratusteetan, otsailaren 3an, euskal dantzak entseatzeko martitzenetan batuko dira, eskolan, 20:00etan. Mutilek sorgin dantza egingo dute eta neskek, makil dantza bat. Entseguok nesken dantzarako dira.