Aste bukaerako kultura agenda

Txomin Madina Milikua 2007ko eka. 29a, 15:32
Aramaio, Elgeta eta Eskoriatzako jaietan ekitaldi eta ikuskizun ugari egongo dira asteburuan zehar, baina gainerako herrietan ere bada zer ikusi eta zer entzun. Egin diezaiogun errepasoa asteburuko kultur agendari.

Egubakoitza, ekainak 29

Bergaran hasi behar dugu aste bukaerako kultur ekintzen zerrenda. Udal Musika Bandak dantzaldia eskainiko du Espoloian 10:30etik aurrera.

Ordu berean, baina Arrasateko Monterron parkean Zigor Martinezen zuzendaritzapean Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua eskainiko du.

Oñatin aldiz, III. Gaztetxe eguna ospatuko dute aste bukaeran zehar. Gaur, ekainak 29,  emango zaio hasiera,  Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek emanaldia egingo dute 10:30etan pilotalekuko plazan.

Zapatua, ekainak 30

Oñatin triki-bertso-poteoa egingo dute goiz partean eta ondoren  bazkari herrikoia izango da III. Gaztetxe eguna ospatzeko. 19:30ean, sei talde taularatuko dira plazako frontoian, besteak beste, Pikutara, Akrata eta Sexu Pistolak.

Oñatin bertan, 20:00etan hasita Santa Ana antzokian Aita Madinaren omenezko kontzertua egingo dute, eta bertan ariko dira Oñatiko Abesbatza eta Burlatako San Blas Abesbatza.

Bergaran, 20:00etan, Musika Eskolaren eta Bergarako Orfeoiaren emanaldia egingo dute, Mariaren Lagundiko Elizan. Bi zati izango ditu:

00:00etatik aurrera, Jam Aretoan Aquasella Festival 2007 egingo dute: hainbat disko jartzailek parte hartuko dute bertan, besteak beste, Mark BOOm, Balza edota Andre Kamik.

Domeka, uztailak 1

Egun handia izango da Al Andalus elkartearentzat, 17. urtez Errozioa ospatuko baitute. 10:00etan elkartean bertan Ama Birjinari salbe Errozieroa abestuko diote. Meza eta erromesaldiaren ostean, Arruena parkean bazkaria egingo dute.

Gaztetxe egunari amaiera emateko, hitzaldia emango du Juan Luis zabalak Oñatiko Portu tabernan 18:00etatik aurrera. Lehengo eta oraingo Gaztetxeak eta Gazte Mugimendua izango da gaia.

Arrasaten, Monterrongo parkean, Ser o no ser… visible antzezlana taularatuko dute. 22:15etan hasiko da, eta doan izango da.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak