Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko otsailaren 15a

Gaur, barikua eta aste bukaerarako ekintzan ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez edota film emanaldiez gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Arrasate
Elbereth, Dirty Shadows eta Sententzia taldeek joko dute Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:00etan.
Arrasate
Des-Kontrolen aldeko kontzertua egingo dute hainbat taldek: Arkada Social, Enboskada, Never Surrender, Ukabilkada, The Motherfuckers eta Des-Kontrolekoek eurek. Sarrera 10 euro da. Bihar, zapatua, Uarkapen, 21:30ean.
Bergara
Captain Nemo eta Funtastic Planet taldeen kontzertua. Bihar, zapatua, gaztetxean, 23:00etan; Txapa Irratiak antolatutako kontzertua da.
Arrasate
Ez! taldeak kontzertua egingo du bihar, zapatua, Gure-Leku tabernan,  23:00etan.
Arrasate
Bi disko-jartzailek girotuko dute gaua 3.60 aretoan. Balza (kogollo crew) eta Arne-O (une label) disko-jartzaileek musika ipiniko dute bihar, zapatua, 04:00etan.
Arrasate
Kassin+2 taldeak musika elektronikoa, brasildarra… joko du
Moreno –Caetano Velosoren semea– eta taldekideak Kassin+2 proiektuarekin datoz. Bihar, zapatua,  Amaia antzokian, 20:00etan.
Oñati
Rock Privado taldeak -kide oñatiar batekin- diskoa aurkeztuko du bihar
gaztelekuan, 23:00etan. Sarrera doan da.
Eskoriatza
The Freetangas talde alternatibo eta esperimentalak kontzertua egingo du. Gasteizko The Freetangas taldea Javi Free, Mikel Free eta Danilo Free-k osatzen dute, eta "talde alternatibo" gisan aurkezten dute euren burua. Hainbat estilorekin esperimentatzen dute. Gaur joko dute Inkernu tabernan, 22:30ean.

Lehiaketak

Bergara
XIV. Txorimalo Lehiaketa deitu du Jardun elkarteak.
Debagoiena
Gure landa ingurua, gure altxorra argazki lehiaketa antolatu dute Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapen Agentziek, ibar horietako biztanleendako. Nahi adina argazki aurkez daitezke, koloretan edo txuri-beltzean, apirilaren 30a baino lehen, Debabarreneko edo Debagoieneko landa inguruaren gainean.
Honako sariak banatuko dituzte: bideokamera eta garaikurra; argazki kamera eta garaikurra; eta mp4a eta garaikurra. Argibideetarako telefonoa hauxe da: 94 630 07 30.
Eskoriatza
Aire zabaleko margo lehiaketarako oinarriak gertu daude. Apirilaren 6an, domeka, izango da II. Eskoriatzako Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa. 600 euroko sari nagusia emango dute; 16 urtetik beherakoen kasuan, 150 eurokoa. Beste sari batzuk ere badaude.
Oinarriak, www.eskoriatza.net udal webgunean.
Bergara
Koldo Eleizalde Lehiaketak deitu ditu Euskara Batzordeak.
Debagoiena
Eusko Ikaskuntzak logotipo diseinu lehiaketa deitu du. Eusko Ikaskuntzak Ei Gazte! lehiaketa deitu du, Gazteria Saileko logotipoa diseinatzeko. 16-30 urte bitartekoek parte har dezakete. Maiatzaren 15a da mugaeguna, eta 1.500 euroko saria emango dute. Argibide gehiago dago www.eusko-ikaskuntza.org webgunean.

Antzerkia

Eskoriatza
'Honolulu, leku bat' delako antzezlana, bihar, zapatua, Inkernu tabernan, 22:30ean.
Oñati
'1, 2, 3… Inaxito' bertso-antzerkia ikusteko aukera. Emanaldia Errekalde herri eskolak antolatu du, baina herritar guztiondako zabalik dago. Santa Ana antzokian, 17:00etan.
Bergara
Emankortasunaren gaineko ipuin kontakizuna egongo da.
Emankortasunaren mundu majikoak, erotikoak eta trajikoak izenburuarekin, emankortasunaren gaineko ipuin laburrak kontatuko ditu Miren Camisonek. Eguenean, hilak 21, Aroztegi aretoan, 19:00etan.
Aretxabaleta
'Kanika zuri-beltzak' antzezlana egingo du Goaz taldeak udaletxe zaharrean  22:00etan.

Erakusketak

Arrasate
'Hondakinak: amesgaiztorik ez!' delako erakusketa dago.
Mankomunitateak antolatuta, hondakinen, beroien kudeaketaren eta gaur egungo egoeraren inguruko erakusketa dago Kulturaten. Martitzenetik domekara, 17:30-20:30; martxoaren 2ra arte egongo da zabalik.

Oñati
Lloret de Mar-eko txango zentroaren argazki erakusketa. Zentro horren 10. urteurrenaren harira egin dute erakusketa. Otsailaren 17ra arte egongo da bisitatzeko aukera. Kultura etxean, astelehenetik domekara, 18:30-20:30.
Bergara
Aitor Etxeberriaren margolan erakusketa, Aroztegin. Hilaren 17ra arte dago erakusketa bisitatzeko aukera.

Bestelakoak

Arrasate
'Uno, dos, tres' filmaren emanaldia eta jardunaldia. Arizmendi ikastolak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Historia eta zinema jardunaldietan. Oscar Alvarez irakasleak azalpen batzuk emango ditu. Jardunaldia euskaraz izango da. Martitzenean, hilak 19, Kulturaten, 18:00-21:00 ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak