Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko urt. 18a, 12:25
Aste bukaeran makina bat ekintzaz gozatzeko aukera dago Debagoienean. Besteak beste, kontzertuak, antzerkia edota bestelako ikuskizunak izango dira. Hauxe aste bukaerako kultura proposamenaren agenda:

Musika

Aretxabaleta
Aby-Kem taldeak kontzertua egingo du gaur Haizea tabernan. Azken guda diskoko kantuak joko dituzte.  Gaur, egubakoitza, 21:30ean.
Arrasate
UEK taldeak kontzertua egingo du gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:30ean. Cobra taldeak eta Arrasateko hainbat musikarik ere joko dute gaurko emanaldian.
Arrasate

Disko-jartzaileen emanaldia izango da 3.60 aretoan. Bergarako ENE! (kogollo crew) eta Bartzelonako Diego Casares disko-jartzaileek emanaldia egingo dute. Bihar, zapatua, 3.60 aretoan, 04:00etan.
Bergara
Disko-jartzaileek jardungo dute Ziripot tabernan. Gaur, egubakoitza, DJ Pinzak girotuko du gaua, eta bihar, zapatua, DJ Odeik. Emanaldiak 23:00etan hasiko dira.
Bergara
Obituary death metal taldeak kontzertua egingo du Jam aretoan, Xecutioner's return diskoa aurkezteko. Holy Moses eta Avatar taldeek ere joko dute. Sarrerak salgai daude 22 eurotan; txarteldegian, 25 eurotan. Bihar, zapatua, 19:00etan.

Antzerkia

Aretxabaleta
Helduendako ipuin kontakizun saioa egongo da. Antton Irustak helduei zuzendutako ipuin kontakizuna egingo du, Loramendi euskara elkarteak antolatuta. Sarrera doan da. Kontuan hartu leku aldaketa egon dela: udaletxe zaharrean izango da. Gaur, egubakoitza, udaletxe zaharrean, 19:00etan.
Oñati
'Pagagnini' antzezlan musikala egingo du Yllana taldeak.
Yllana taldeak, Ara Malikian biolin-jolearekin, Pagagnini antzezlana egingo du etzi Santa Anan. Sarrerak 10 eurotan daude salgai kultura etxean; goizez, bulegoan salduko dituzte, eta arratsaldez, berriz, harreran. Etzi, domeka, Santa Ana antzokian, 19:30ean.
Aretxabaleta, Bergara
Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak, asteon salgai. Pirritx eta Porrotx pailazoek eta Mari Mototsek Eskerrik asko! ikuskizuna egingo dute hilaren 26an Aretxabaletan –sarrerak kultura etxean eros daitezke–, eta otsailaren 2an Bergaran –sarrerak pilotalekuan jarriko dituzte salgai. Aretxabaletako sarrerak hilaren 21ean jarriko dituzte salgai, eta Bergarakoak, 22tik 24ra bitartean.
Arrasate
Alzheimer gaitzaren inguruko antzezlana egingo dute domekan
Amamaren memoria izenekoa. Etzi, domeka, Amaia antzokian, 19:30ean.
Oñati
Antzerki emanaldia egingo du Pake-Lekuko Ikusi Makusi erretiratuen taldeak Nos vamos de vacaciones antzezlana eskainiko dute.  Gaur, egubakoitza, Santa Anan, 20:30ean.

Lehiaketak

Arrasate
Emakumearen Eguneko kartela aukeratzeko lehiaketa.Udal Berdintasun sailak Emakumearen Eguneko kartelaren lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko mugaeguna otsailaren 15a da, BAZen. 900 euroko saria dago. Argibide gehiago: www.arrasate-mondragon.org.

Ikuskizunak

Elgeta
'Gu ta gutarrak' bertso eta musika emanaldia dago gaur. Gu ta gutarrak musika eta bertso ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Igor Elortzak, Unai Iturriagak, Josu Zabalak, Aitor Rubiok eta Xanpe-k parte hartuko dute. Gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean.

Erakusketak

Oñati
Luis Laskurain bergararraren margo erakusketa kultura etxeko erakusketa aretoan. Urtarrilaren 20ra bitartean egongo da zabalik.
Bisita ordutegia hauxe da: egunero, 18:30etik 20:30era.
Bergara
Emakumeen eskulanen erakusketa, gaur hasita.Bergarako Emakumeen Kultura Elkarteak egindako eskulanak ikusteko aukera izango da Aroztegi aretoan. Hilaren 27ra arte egongo da ikusteko modua. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan, 12:00-14:00.
Arrasate
'Txotxongiloaren artea' erakusketa dago kultura etxean. Corrado Masacci italiarrak sortu eta batutako lanen erakusketa, Txotxongiloaren artea, dago Kulturaten. Zabalik dago arratsaldero (17:30-20:30), astelehenetan izan ezik.
Elgeta
Gemma Silban margolari zarauztarrak margolanak ipini ditu ikusgai Espaloian. Urtarril osoan dago zabalik.
Bergara, Oñati
'Hondakinak, amesgaiztorik ez!' delako erakusketa dago.
Bergarako kultura etxean, astelehenera arte, astelehenetik egubakoitzera, 18:00-21:00; Oñatiko kultura etxean, otsailaren 3ra arte, egunero, 18:30-20:30.

Bestelakoak

Arrasate
'Historia zinemaren bidez' jardunaldien emanaldia
Hurrengo emanaldia martitzenean, hilak 22, izango da, eta La bestia del reino filma ikusiko dute. Gero, Alvaro Aragon hizlariak azalpen batzuk emango ditu. Kulturaten izango da, 18:00etatik 21:00etara. Euskaraz izango da hitzaldia.
Debagoiena
'Neguko gida' kaleratu dute udal liburutegiek
Udal liburutegiek eta Mankomunitateak Neguko gida prestatu dute. Ia 90 dokumentu gomendatzen dituzte. Debagoieneko liburutegietan dago gida hartzeko aukera.
Bergara
San Antonabat jaiak ospatzen jarraituko dute San Anton auzoan
Bihar, zapatua, auzo-txikiteoa, 21. mus txapelketa Zubiberri sagardotegian eta herri afaria izango dira; etzi, domeka, etxafuegoak, meza eta mokadua, 31. San Anton krosa, herri kirolak eta umeendako txapelketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak