Aste bukaerako kultur agenda

Maider Arregi 2007ko aza. 16a, 11:28
Aste bukaera honetarako ekintza ugari daude prestatuta gure ibarrean. Besteak beste, musika, antzerkia, erakusketak edota jaiak ospatuko dira. Hona hemen kultura agenda.

Musika

Arrasate
Silikonay taldeak kontzertua egingo du 3.60 aretoan.  Talde euskaldunak Gorrotoaren indarra diskoa aurkeztuko du. Silikonayrekin batera, Xasta taldeak ere egingo du emanaldia.  Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Bergara
'Piano bat bertsotan' delako emanaldia Pol-Pol tabernan. Ainhoa Ansa eta Joseba Astiazaran musikariek egingo dute emanaldi hori. Jardun euskara elkarteak antolatu du. Gaur, egubakoitza, 22:30ean.
Eskoriatza
Uek taldeak kontzertua egingo du. Hirukote horrek azkeneko laneko, Uhinak diskoko, abestiak egingo ditu. Gaur egubakoitza, 22:30ean, Inkernu tabernan.
Bergara
Disko jartzaileek saioa egingo dute Ziripot tabernan. Gonzalo Morvid eta Alkate Klorofila arituko dira gaur, egubakoitza. Bihar, zapatua, KRC arituko da. Biak ala biak, 23:00etan.
Arrasate
Bi talderen kontzertua Gure Leku tabernan. The Crackers eta The Convicts taldeek egingo dute kontzertua. Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Bergara
Gasteizko Obligaciones taldearen kontzertua    
Gasteiztarrekin batera Bilboko Bugatti taldeak jardungo du. Txapa Irratiak antolatu du kontzertua. Bihar, zapatua, 23:00etan, gaztetxean.

Oñati
Lisabö talde ezagunak kontzertua egingo du Oñatiko gaztelekuan. Irungo taldeak azkeneko laneko –Ezlekuak– kantuekin batera aurreko diskoetakoak ere joko ditu emanaldi horretan. Haiekin batera beste bi taldek ere jardungo dute gaztelekuko kontzertuan: Irungo Cum taldeak eta Lapurdiko –Mendiundeko– Willis Drummond taldeak, hain justu ere.  Bihar, zapatua, 22:30ean, gaztelekuan.
Arrasate

The Toasters AEBetako talde ezagunak kontzertua egingo du    
Reggae doinuak entzuteko aukera izango dute 3.60 aretora joaten direnek. The Toastersekin batera Deskarats taldeak ere egingo du emanaldia.  Bihar, zapatua, 23:00etan.
Eskoriatza
Acapulco Gold Diggers taldeak kontzertua egingo du.  Gasteizen abiapuntua duen talde horrek rock-and-roll kontzertua egingo du. 
Bihar, zapatua, 22:30ean, Inkernun.
Elgeta
Oi! kontzertua Espaloia Kafe Antzokian. Donostiako Plan B, Hernaniko Afonia, Ondarroako Jonnie Gerriwelt eta Ordiziako Dunne Buggy.  Bihar, zapatua, 22:30ean.
Bergara
Bergarako Udal Musika Bandak kontzertua egingo du. Santa Zezilia eguneko kontzertua egingo du. 175. urtemugaren barruan egindako diskoa ere aurkeztuko dute. Bihar, zapatua, 20:00etan, Udal Pilotalekuan.
Gernika
Golpe de Estado oñatiarrek kontzertua egingo dute. Sospechosos taldearekin batera egingo dute kontzertua.  Bihar, zapatua, 19:00etan, gaztetxean.
Arrasate
Hainbat talderen kontzertua I. Gazte Egunean   AGAKOk antolatu du. 10:00etan pilota txapelketa egongo da Iturripen; 14:30ean herri bazkaria egingo dute eta gero, jokoak. 19:00etan kalejira abiatuko da gaztetxetik eta 22:30ean kontzertua egongo da gaztetxean. Jardungo dute ibarreko hiru taldek: Neallta Fola, Material Rechazado eta The Motherfuckers.   Bihar, zapatua.
Bergara
Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia ospatuko dute   
Gazteen bandak kalejira egingo du Hizkuntza Musikaleko ikasleek lagunduta. Trikitixa eta txistu taldeek plaza alaituko dute.
Hilaren 22an, eguena, 17:30ean.
Bergara
Hardcore eta punk-rock melodikoa Txapa Irratiaren eskutik   
Enemy Alliance suediarrek eta Adrenalized donostiarrek egingo dute
kontzertua. Hilaren 22an, eguena, 21:00etan, gaztetxean.

Bertsolaritza

Eskoriatza
Gipuzkoako bertso txapelketako lehenengo finalaurrekoa bihar jokatuko dute Eskoriatzan. Arituko dira Jexux Mari Irazu, Uxue Alberdi, Jon Martin, Ainhoa Agirreazadegi –Debagoieneko ordezkaria–, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Bihar, zapatua, izango da, 18:00etan, Intxaurtxueta kiroldegian. Goiena Telebistak saioa grabatuko du ondoren eguaztenean, azaroaren 21ean, iluntzeko 21:15ean eskainiko du saioa.
Bergara
Debagoienean Kantari Bergarara iritsiko da aste bukaeran. Bergarako 8 eta 12 urte bitartekoen txanda iritsi da. Saio bikoitza egingo dute, gainera, Bergaran: lehena etzi, domeka, 16:30ean hasita eta bigarrena hilaren 25ean, ordu berean hasita. Biak ala biak Jam aretoan izango dira.

Antzerkia

Elgeta
'Emeki' delako bertso kabareta hiru bertsolarirekin.  Hiru emakumezkoren saio esperimentala da. Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Oihane Perea bertsolariek hartzen dute parte. Gaur, barikua, 22:30ean, gaztetxean.
Elgeta
'Pizti domatzailea' delako antzezlana ikusteko aukera Espaloia antzokian. Txalo Produkzioek ekoiztutako Pizti domatzailea izeneko haurrendako antzezlana ikusteko aukera izango da aste bukaeran Elgetan. Hain justu ere, emanaldia etzi izango da, domekan, 17:30ean.
Arrasate

'Galipotx' izeneko musikala egingo dute Amaia antzokian   
Golden Apple Quartet musika taldearen eta Kanpingags antzerki taldearen koprodukzioa da. Europa erdialdeko ipuin batean oinarritutako musikala da. Bihar, zapatua, 18:00etan.
Antzuola
Ipuin kontalaria eta marrazkilaria elkarrekin liburutegian   
Antton Irusta ipuin kontalariak margolari baten laguntzarekin egingo du saioA. Bihar, zapatua, 18:00etan.

Hitzaldiak

Bergara
Balkanetako egoeraren gaineko berbaldia. La dificil convivencia de identidades encontradas: los Balcanes izeneko hitzaldia egingo du Juantxo Madariagak. Udal Agiritegiak antolatu du. Hilaren 21ean, eguaztena, 18:30ean, osoko bilkuren aretoan.
Eskoriatza
Berbaldia giza gorputzaren magiaz. Giza gorputzaren magia. Zirkulazio aparatua delako hitzaldia egingo du M. Jose Pagaldaik. Hilaren 21ean, eguaztena, 18:30ean, kultura etxean.
Arrasate
Euskara jakin gabe nola lagun ditzakegu gure seme-alabak?   
No sabemos euskera... ¿Como podemos ayudar a nuestras hijas e hijos delako hitzaldia egingo dute Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak eta julio Ibarra kazetariak. AEDk antolatu du berbaldia.
Hilaren 21ean, eguaztena, 19:00etan, San Andreseko parrokiako lokalean.
Bergara
Mekong ibaiaren gaineko ikus-entzunezkoa. Angel Cuerdok egingo du emanaldi hori, Kutxaren laguntzarekin. Hilaren 22an, eguena, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan.
Debagoiena
Ciudad Juarezko (Mexiko) hilketen gaineko hitzaldi sorta  
Emakumeen aurkako indarkeria: Ciudad Juarezko feminicidioa delako hitzaldia egingo dute Julia Esther Canok eta Elia Escobedok. Nuestras hijas de regreso a casa elkarte mexikarreko kideak dira biak. Hainbat herritan izango dira hitzaldiak.
Arrasate: gaur. 18:00etan, Ekinen egoitzan (Pablo Uranga 6, behea) eta hilaren 22an, 19:00etan, Kulturaten.
Bergara: hilaren 20an, 19:00etan, Miguel Altuna institutuan.
Leintz Gatzaga: hilaren 21ean, 19:00etan, kultura etxean.
Elgeta: hilaren 23an, 19:00etan, Espaloia Kafe Antzokian.
Aramaio: hilaren 28an, 17:00etan, kultura etxean.

Erakusketak

Bergara
Filatelia eta musika erakusketa batean batuta. Batetik, Bergarako Filatelia Elkarteak zigiluak erakutsiko ditu, eta, bestetik, Bergarako Udal Musika Bandak argazkiak erakutsiko ditu. Gaurtik abenduaren 16ra arte, Aroztegin.
Oñati
Txantxiku  ikastolaren argazki erakusketa.  Ikastolaren 40 urteak batzen dituen erakusketa da. 18:30-20:30 ordutegia du.
Domekara arte dago ikusgai.
Bergara
Juanjo Altunaren ikasleek erakusketa jarri dute. Altunaren Bergarako ikasleek erakutsiko dituzte lanak. Hilaren 24ra arte, kultura etxean.
Arrasate
Mila Carballoren pintura erakusketa. Margolariak Harresiko paretetan zintzilikatu ditu lanak. Hilaren 25era arte.
Arrasate
'Azala-azalaren kontra' delako erakusketa. Gaztesareko Sextabaida gunetik antolatutako erakusketa da; Euskal Herriko gazteen eta sexualitatearen inguruko eztabaidaren harira egindako argazki erakusketa, hain justu ere.  Hilaren 30era arte, Kulturaten.
Arrasate
'Naturaren argazkiak 2007' delako erakusketa. Naturarekin lotutako argazkiek osatzen dute erakusketa hori. 17:30-20:30 ordutegian egongo da ikusgai. Azaroaren 25era arte, Kulturaten.
Elgeta
Emilio Mandalunizek erakusketa jarriko du. Mandalunizen margolanak Espaloia Kafe Antzokian ikusi ahal izango dira.  Azaroaren 25era arte.
Bergara
Nieves Medela arrasatearraren lanak Nahikari tabernan. Arrasateko margolariak olio-lanak zintzilikatuko ditu Nahikariko paretetan. Azaro bukaerara arte.

Ikastaroak

Arrasate
Taila ikastaroa egingo du Arrasateko Tailaginen Elkarteak. Hobetze ikastaroa egingo dute. Azaroaren 19an hasiko dira eskolak eta 30 orduko ikastaroa izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu: 645 70 59 13 eta 943 79 40 79 (Felix) edo 943 79 77 57 (Jose Mari).
Aretxabaleta
Erreflexoterapia ikastaroa antolatu du Loramendi elkarteak. Abenduaren 1ean izango da ikastaroa, egun osokoa. Jabi Ferrandezek emango du. Izenematea hilaren 23ra arte dago zabalik, 943 77 09 70 zenbakian edo loramendi@topagunea.com helbidean.
Bergara
Umeen jolasak, kantuak eta ipuinak lantzeko ikastaroa. Umeendako euskal jolasak eta kantuak eta euskarazko ipuin kontaketa lantzeko saioak dira. Eskarien arabera euskaraz edo gaztelaniaz emango dira eskolak. Izenematea da abenduaren 14ra arte. Izenematea da Udaleko Euskara Zerbitzuan: 943 77 91 31.

Ospakizunak

Oñati
Txantxiku ikastolaren 40. urtemugako azken jaia. Urtemuga ospatzeko antolatutako ekitaldi zerrenda itxiko du jai horrek. 16:45ean hasiko da, etxafuegoak jaurti eta gero. 17:00etan herri kirolen erakustaldia izango da eta 19:00etan, txorimalo, bertsolari eta trikitilariak. Txosna ere jarriko dute eta sagardoa eta gaztaina erreak dastatzeko aukera egongo da. Gaur, egubakoitza, Herriko Plazan.
Eskoriatza
Viteri dendakoei omenaldia egingo diete. Mertzeria ireki zutela ehun urte bete dira. Hala, mendeurrena zoriontzeko eta egin duten lan guztia eskertzeko egingo diete omenaldia.
Bihar, zapatua, 13:30ean.

Bestelakoak

Oñati
Bidegorria aldarrikatzeko bizikleta martxa deitu dute.  Txirrinka elkarteak deitu du. Herriko kaleetan barrena bizikleta martxa egingo dute, bidegorri sarea aldarrikatzeko. Halako martxak hileko hirugarren egubakoitzetan egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak