Musika
Bergara
Engel, Amon Amarth eta Dimmu Borgir taldeen saioa. Hiru talde ezagunek Jam aretoan egingo dute kontzertua, gaur, eguena, 20:00etan.
Arrasate
Disko jartzaileen emanaldia 3.60 aretoan. Balza eta Primo disko jartzaileek jardungo dute 3.60 aretoan, bihar, egubakoitza, 04:00etan.
Bergara
Disko jartzaileen emanaldia Ziripot tabernan. Pablo Akaros eta Haitz disko jartzaileek jardungo dute egubakoitzean; zapatuan, berriz, Dubby disko jartzaileak egingo du saioa. Biak ala biak, 23:00etan.
Bergara
Rock kontzertua antolatu du Txapa irrati libreak. Galiziako Eternos taldeak eta Gasteizeko Rockainak taldeak egingo dute kontzertua. Etzi, zapatua, 23:00etan, gaztetxean.
Bergara
Montijoko abesbatzak emanaldia egingo du. Santa Marina parrokian egingo du emanaldia Badajozko taldeak. Etzi, zapatua, 19:45ean.
Bergara
Organo kontzertua San Pedro parrokian. Jose Luis Franzesena organo-joleak Aretxabaletako Abesbatzarekin batera egingo du emanaldia. Etzi, zapatua, 20:00etan.
Antzerkia
Elgeta
Yllana taldeak 'Pagagnini' obra egingo du. Yllana eta Ara Malikian elkartu dira Pagagnini antzezlana aurrera ateratzeko. Lau musikariren birtuosismoa eta Yllanak ohituta gauzkan umorea egiteko erraztasuna batuko dira taulagainean. Gaur, eguena, 22:30ean, Espaloian.
Bergara
Oñatiko Pake Lekuko erretiratuen taldearen emanaldia. En dos palabras: Im paciente izeneko antzezlana egingo dute, San Joxepe erretiratuen elkarteak antolatutako hamabostaldi kulturalaren barruan.
Martitzenean, hilak 16, 18:30ean, San Joxepen.
Hitzaldiak
EskoriatzaMushing txapelketez jardungo du Itoiz Armendariz eskoriatzarrak
Europan eta munduan egiten diren txapelketen gaineko azalpenak emango ditu ikus-entzunezkoarekin lagunduta hilaren 16an, 18:30ean, kultura etxean. Armendariz bera ere txapelketotan jardundakoa da 2006-07 denboraldian.
Bergara
'Adiskidetzea' izeneko hitzaldia San Joxepekoek antolatuta. Patxi Azpitarte Mendiak egingo du adiskidetzearen gaineko hitzaldia.
Egubakoitzean, hilak 19, 20:00etan, Miguel Altuna institutuan.
Eskoriatza
Arnas aparatuaren gaineko hitzaldia. Giza gorputzaren magia. Arnas aparatua delako hitzaldia egingo du Maria Jose Pagaldaik.
Eguaztenean, hilak 17, 18:30ean, kultura etxean.
Eskoriatza
Emakumeak eta mendizaletasuna hizpide Mont Blank 2006. Lau bide euskal emakumeendako delako hitzaldia eta ikus-entzunezkoa emango dute. Eguenean, hilak 18, 19:00etan, Ibarraundi museoan.
Elgeta
Garcia Lorcaren poemak dantza eta antzerkiaren bitartez
El repertorio gitano izeneko ikuskizunean Garcia Lorcaren poemez gozatzeko aukera izango du bihar, zapatua, Elgetako Espaloia Kafe Antzokira hurbiltzen denak (22:30). Antzerkia dantzarekin uztartzen du Antzerti Maitaleak taldeak.
Erakusketak
Bergara
Esther Galartza artistaren zeramika lanak ikusgai Aroztegi aretoan
Disonante armonia du izena Eibarko artistaren erakusketak. Formatu askotariko lanak –muralak, eskulturak...– aurkeztu ditu Aroztegin eta hilaren 28ra arte egongo dira ikusgai. Astelehenetik domekara dago zabalik.
Bergara
Jan Joxepeko erretiratuek egindako eskulanak. Margo, argazki, zeramika eta egurrezko artisau lanak erakutsiko dituzte.
Urriaren 18tik 21era, San Joxepeko egoitzan.
Elgeta
Ageriko V. pintura lehiaketako lanak ikusgai. Domekan jokatuko da lehiaketa eta lanok ikusgai jarriko dituzte gero.
Astelehenean hasi eta hilaren 28ra arte, kultura etxean.
Bergara
'Tratu txarren aztarnak' delako erakusketa. Avaim elkartearena da erakusketa eta Udaleko Ongizate sailak ekarri du. Tratu txarrak jasan dituzten umeek marrazkiek osatzen dute. Urriaren 15etik azaroaren 7ra, kultura etxean.
Arrasate
Jon Idigoras akuarela egilearen erakusketa. 55 urteko ermuarrak 100etik gora sari jaso ditu bere akuarelekin.
Urriaren 19ra arte, Iñigo Arregi aretoan.
Arrasate
'Emakumearen errealitateari begira' delako erakusketa
Bikoitza da erakusketa. Batetik, emakumeekiko indarkeriaren aurkako kartelak daude; bestetik, argazki erakusketa bat: Leiho bat zabalik emakume etorkinen bide luzean. Urriaren 28ra arte, Kulturateko klaustroan.
Proposamena
Bergara
Elosun 29. Ganadu Feria egingo dute bihar, egubakoitza. Ferian, ohi bezala, bertako zein inguruko herrietako mendiko ganadurik ederrenak ikusteko aukera izango da. Horrekin batera, 13:30ean Beñat Lizaso eta Mikel Kortaxo bertsolariek saioa egingo dute. 17:00etan, idi gazteen proba egongo da –950 kiloko harria– eta 18:00etan, berriz, herri kirolen saioa. 20:30ean afaria egingo dute Elurmendi elkartean eta 22:30ean dantzaldia izango da. 09:00etan zabalduko dute feria.