Bergarako Jardun elkartean gaur bertan hasiko dituzte ospakizunak. Hain zuzen ere, 20:00etan triki-poteoa egingo dute Pol-Poletik hasita. Ondoren, 21:30ean afaria egingo dute Artatse elkartean. Besteak beste, trikitilariak eta bertsolariak jardungo dute. Domekan, Marsel Magoak saioa egingo du udaletxeko pleno aretoan, 12:30ean. Azkenik, eguaztenean, Jon Arretxek Fatum liburua aurkeztuko du pleno aretoan, 19:00etan.
Bestalde, Aretxabaletako Loramendi elkartekoek, eguaztenean, 19:00etan txistorra jana eta, euskal kantuak egingo dituzte udaletxe zaharrean