Debagoienean ere, hainbat txokotan Santa Agedako doinuak dira nagusi. Helduak zein gaztetxoak, kalera irten dira Santa Ageda bezpera eguna ospatzeko, gaur hilaren 4an. Argazkian duzue esaterako horren eredu bat. Arrasateko Arizmendiko Otalora-guneko umeak dira. Seber Altuben abestu dute goizean herritar eta guraso ugariren belarriak goxatuz.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.