Asier Cuevas eta Ainhoa Landinez izan dira Arrasate-Oñatiko azkarrenak

Xabier Urtzelai 2010ko urr. 10a, 14:50
Arrakasta galanta izan du Arrasate-Oñati lasterketak. 300 lagun batu ziren atzo Arrasateko Portaloian, ibilbideko 11,7 kilometroei aurre egiteko gertu. Eta, guztien artean azkarrenak Asier Cuevas (36.17) eta Ainhoa Landinez (47.02) izan ziren.

"Niretako Arrasate-Oñati lasterketa Gipuzkoako lasterketa herrikoien artean klasikoetako bat da, erreferente bat urteak korrika daramatzagunondako, eta pozten naiz gaurko proban horrenbeste jende elkartu izana", adierazi zuen helmugan ibilbideko 11,7 kilometroak egiteko 36.17ko denbora behar izan zuen gizonak, dagoeneko, Arrasate-Oñati lasterketako errege den Asier Cuevasek.

Bigarren sailkatu zen Roberto Ruiz gasteiztarra, lasterketa ia osoa Cuevasekin egin zuen gizona(36:46), eta hirugarren izan zen Aitor Uribesalgo elorrioarra (37:22). Laugarren, berriz, oñatiar azkarrena, Yerai Varela.

Emakumezkoen saria Elgoibarrera

Emakumezkotan, berriz, Elgoibarrera joan zen lehenengo postua, Ainhoa Landinez izan zen-eta azkarrena (47.02). Lehia estua izan zuen etxeko korrikalari Mari Sol Ramosekin –Oñatiko azkarrena–, Landinez Ramos baino zortzi segundo azkarragoa baino izan ez zelako (47.10). Eta, hirugarren sailkatu zen Arrasateko emakumezko azkarrena izan zen Ane Zabala (48.24).

300 korrikalari

Zapatuan 300 korrikalari animatu ziren Arrasate-Oñati lasterketa egitera, hori izan zen eguneko datua. Proba maiatzetik urrira pasatu izanak lagundu du horretan, Behobia-Donostiarako entrenamendu aparta delako.

Asteleheneko Goienkarian, erreportaje zabala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak