BEC betetzen ari zela grabazioa prestatzen aurkitu dugu Asier Altuna. Saioa hasi berria den honetan grabaketekin hasia egongo da. Baina, ondoren, hori dokumentalaren parte bat baino ez da izango. Izan ere, Altunaren asmoa da bertsolaritzak inguruan daukan irudi eta ideia multzoa zinemara eramatea.
Asier Altuna kamera atzean eta bertsolariak taula gainera bidean, publikoa zutik, tartean makina bat debagoiendar. Bertsolariak taula gainean txaloka eta publikoa berriz ere zutik.
Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Hasi da bertso festa.