2008ko abendutik 2009ko abendura Txileko Araucania eskualdean izandako indar gutxiko lau leherketa saiorekin lotzen omen dute Luzarraga gaiaz informatzen duten Txileko hedabideek.
Txileko Hommodolars kontrainformazio gunearen arabera, berriz, Luzarragarekin egin dutena montajea da, eta aurrekariak izan dira beste atxilotu batzuekin.
Horrelaxe irakurri dugu Sustatu.com-en.
Blogari eta idazlea
Zenbait eleberri idatzi izan ditu Asel Luzarragak, eta bi blog ditu euskaraz, bata Goiena.net komunitatean, eta bestea Gorri Beltzean, Wordpressen.
Euskal Pen Klubeko kide ere bada.
Kontzentrazioak
Astelehena, urtarrilak 4
Lekua: Consulado chileno de Bizkaia, Leioa
Ordua: 11:30ean
Martitzena, urtarrilak 5
Lekua: Ertzilla dorretxea, Bermeo
Ordua: 19:00etan