Arroitajauregi eta Cruz, Euskal Herriko boulder txapeldunak

Maider Arregi 2010ko mai. 30a, 16:12
Grabitateari aurre eginez, Euskal Herriko bosgarren boulder txapelketan, sekulako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen zapatuan. Giroa bero-bero eta Antzuolako pilotalekua gainezka. Finalaurreko gogor baten ostean, lehia biziko finala ikusteko aukera izan zen.


Mikel Odrizozola Plata zestoarrak, gutxigatik, baina ezin izan zion txapelari eutsi. Iker Arroitajauregi nagusitu zitzaion elite mailan, eta, bera dugu aurtengo Euskal Herriko txapeldun berria. Oso parekatuta ibili ziren, baina, Arroitajauregi finalaurrekoan hobeto ibili izanak garaipena eman zion. Markel Mendieta arrasatearra, finalaurrekoetan bikain aritu bazen ere, finalean ezin izan zuen egindako lana borobildu; seigarren geratu zen.
20 urte azpikoen mailan,  Aritz Dominguez, Debagoieneko taldeko eskalatzaileak jantzi zuen txapela. Donostiarrak, boulder guztiak egin zituen sekulako erakustaldia emanaz. Harmaila zutik jarri zuen Dominguezek txalo zaparrada artean.

Cruz eta Aranbarri, lehian

Emakumezkoetan ere lehia bizia izan zen. Azken boulderrerarte ez zen ezer erabakita egon. Azkenean, Leire Aranbarri azpeitiarrak, Esther Cruzi eman behar izan zion iaz eskuratu zuen txapela. "Oso ondo ikusi dut nire burua. Aranbarri, gaztea eta indartsua da; nire erreleboa da". Cruzek sekulako palmaresa dauka: Espainiako txapelduna izan da eta Euskal Herriko txapela hiru bider jantzi du. "Nire helburua ondo pasatzea da orain. Mendian eskalatzea nahi dut, familian eta disfrutatzea".
20 urtetik beherakoetan, Itziar Zabala, Aurrera taldeko eskalatzailearendako izan zen txapela. Debagoieneko taldeko neskak ordea, bikain aritu ziren. Hala, Jone Martinez eta Miriam Mulasek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Josean Mulasek maila ezin hobea txalotu gura izan du. "Euskal Herriko eskalatzaile onenak izan ditugu. Afizioa eta gogoa badago, eta hori da garrantzisuena aurrera egiteko".

SAILKAPENA

Elite maila
gizonezkoak
     1.    Iker Arroitajauregi
     2.    Mikel Odriozola
     3.     Jon Sard
emakumeak
     1.    Esther Cruz
     2.    Leire Aranbarri
     3.     Maddalen Mendizabal

Sub 20
gizonezkoak
     1.    Aritz Dominguez
     2.    Jon Beñat Agirre
     3.     Jon Ander Bravo
emakumeak
     1.    Itziar Zabala
     2.    Jone Martinez
     3.     Miriam Mulas

Iturria: EHko boulder txapelketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak