Arrasateko taberna baten lapurtzeagatik, hiru gizon atxilotuta

Iker Barandiaran 2009ko otsailaren 14a

Zapatu goizaldean Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu zituen Eskoriatzan, Arrasateko taberna baten lapurreta egin ostean.

Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, 04:30ean patruila batek auto susmagarri bat ikusi zuen Arrasaten. Ezezagunak Eskoriatzara arte jarraitu zituzten eta han autoa arakatu zuten: tabako kaxak, freskagarriak, okela eta beste antzeman zituzten. Hala, jakin izan zuten horiek guztiak Arrasateko taberna baten lapurtu zituztela. Atxilotuak 23 eta 35 urte bitarteko hiru gizonezko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak