Arrasateko saihesbidearen ospitalerako bidea, itxita

Ubane Madera 2009ko abu. 28a, 14:58
Arrasate eta Aretxabaleta arteko saihesbidean egiten diharduten obren eraginez, datorren aste hasieran itxi egingo dituzte Eskualdeko Ospitalerako sarrera-irteerak. Bestalde, Arrasaterako hirugarren sarrera (Fagor-MU, Aramaio) bihar (zapatua) zabalduko dutela jakinarazi dute Diputaziotik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazitakoaren arabera, astelehenean, abuztuaren 31n itxi egingo dute Debagoieneko Eskualdeko Ospitaletik Arrasateko saihesbidera dagoen irteera, berrikuntza obrak egiteko. Aurreikuspenen arabera, martitzenera arte itxiko dute, 14:00ak arte. Anbulantziek bakarrik erabili ahal izango dute irteera hori.

Martitzenean, berriz, leku bereko sarrera da itxiko dutena; hau da, ezin izango da Arrasatera sartu ospitaleko sarreratik. 15:00etan itxiko dute sarrera, eguazteneko 19:00ak arte.

Hirugarren sarrera, bihar

Bestalde, saihesbideko obra horiek direla-eta, egunotan itxita egon da Arrasaterako hirugarren sarrera, San Andres auzora ateratzen den sarrera (Fagor-MU, Aramaio). Bada Diputaziotik iragarritakoaren arabera, bihar (zapatua), iluntze parterako obra bukatuta izango da; beraz, bihar bertan zabalduko dute sarrera hori.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak