Arrasateko, Leintzeko eta Bergarako Udal Euskaltegiek ikasturtea aurkeztuko dute

Leire Kortabarria 2007ko irailaren 9a

Udal Euskaltegiek gertu daukate 2007-2008 ikasturterako eskaintza, eta berau jakinaraziko dute prentsaurrekoan datozen egunetan. "Egizu euskaraz! Nahi baduzu… egingo duzu" da aurten kanpainarako aukeratu duten leloa.

Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udal Euskaltegiek batera aurkeztuko dute euren ikasturtea. Martitzenean, hilak 11, egingo dute prentsaurrekoa Arrasaten, Kulturaten, 11:00etan. Besteak beste, Gipuzkoan zabalduko duten kanpainaren berri emango dute. Karmele Agirregabiria eta Amaia Arana Leintz eta Arrasateko Udal Euskaltegietako arduradunak, eta Inaxio Garro eta Ino Galparsoro Aretxabaletako eta Arrasateko alkateak egongo dira.


Bergarako Udal Euskaltegiak hurrengo martitzenean, hilak 18, egingo du bere ikasturtearen aurkezpen ekitaldia.

Matrikulazio epea, zabalik

Edozein modutan, matrikula egiteko aukera dagoeneko zabalik dago ibarreko udal euskaltegietan; baita Oñatiko udal euskaltegian ere –azken horrek ez du aurkezpen berezirik egingo.

Udal Euskaltegien gaineko informazio gehiago duzue hemen: http://www.udaleuskaltegiak.net/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak